Edukira joan

Nagusien Bloga

  • Inicio / Hasiera
  • Consultas / Kontsultak
  • ¿Para qué este BLOG?- Zertarako BLOG hau?
Nagusien Bloga

Tag: diálogo

Heziketa afektibo-sexuala

Heziketa afectivo-sexuala garrantzi handikoa da bai haurtzaroan, bai nerabezaroan. Sarritan gurasook ez dugu jakiten nola jokatu kontu hauetan gure seme-alabekin, eta hauek beren bidea topatzen dute, lagunekin batez ere.

Oraindik ohikoak dira honelako pentsaerak:
–    Gaur egun informazio guztia daukate eta…!!!
–    Zer kontatuko diegu bada, guk geuk baino gehiago baitakite.
–    Baina ume moko batzuk baino ez badira!!!
–    Nik esan diot nire semeari preserbatiboarena.

Honelako esaldiek nabari islatzen dute helduok ditugun zailtasunak arlo honetan. Arrazoiak anitzak izan daitezke, baina agian sakonena guk izan dugun heziketarekin du zerikusia. Oso gutxi esan digute etxean eta agian ez gara gai ikusten eredu horri buelta emateko.
Hemen doakizue sinismen okerrak sexualitate edota nerabeen informazioa sexualari buruz:

  • Bakarrik ikasten dute: Ez da egia. Gehienok bakarrik ikasi dugu, baina gehienetan gutxi eta txarto eta gure kalterako. Gaur egunean, lehen bezala, gazteek euren artean bilatzen dute informazioa.
  • Eskolan ikasten dute. Agian. Eskola eta ikastola askotan ez da garatzen behar bezala arlo hau. Dena dela, eskoletan egoki egingo balute, zergatik ez egin etxean ere?
  • Sexualitateari buruzko informazioak, sexu harremanak izatera bultzaten die gazteei. Ez da egia. Heziketa afektivo-sexualak erantzunkizuna garatzen du eta baita erabaki egokiak hartzeko gaitasuna ere.
  • Oraindik umeak baino ez dira. Hori ez dago hain argi. Heziketa sexuala umetatik hasi behar da, eta ez koskortzen direnerako utzi. Edade bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta aldiberean beharrizan desberdinak izaten dute.

Baina zailtasun guztiak ez datoz ikuspuntu nahasien eskutik. Badaude beste era bateko kontuak ere. Ikus ditzagun batzuk.

Nerabeen galderei erantzun egokiak emateko ikara izan. Uste dugu beraien galderei behar bezala erantzuteko gai ez garela izango. Baina asken finean, nerabeek hitz egitea eta horrekin batera gure iritziak beraiekin partekatzea behar izaten dute, gehien bat. Batez ere, emozioekin lotura duten gaiak izaten dira beraientzako abiapuntu.

Hizketaldia egoki burutzeko ezjakina . Hasi beharra dago, eta hoberena lasaitasunaz hartu eta aurreiritziak gainditzen saiatu.

Lotsa. Askok pentsatezen dute seme-alabek gurasoek duten harremanei buruzko galderak egingo dietela. Arlo pribatua ez dago zertan plazaratu beharrik, baina horrek ez du kentzen beraien harremanari buruzko aspektu orokorrak izendatzeko, beti helburu pedagogiko baten ikuspegitik.

Baduzu aportazioarik?

Egilea zeukesanArgitaratze-data 1 Uztaila, 20111 Uztaila, 2011Kategoriak Afectivo- Afektibitatea, Educación-Heziketa, Familia Etiketak afectividad, claridad, diálogoUtzi iruzkina Heziketa afektibo-sexuala bidalketan

Mugak hitzaren lagun

Seme-alabenganako heziketa jardunean, mugak ipintzeaz ari garenean uste dut gaizki ulertzeren bat edo beste badagoela.

Ez al dugu errazegi parekatzen mugak jartzearena, “ez” soil zein hausnarketa gabeko erantzunarekin?

Mugatzea eta hesia jartzea eskutik doaz, baina ezin gara gure seme-alaben trafiko zaindari bihurtu. Elkarrizketa giroa sortzeko bidean, hesi hezikorrek har ditzakete sentsua hitzen aldamenean.

Baina guraso eta seme-alaben arteko zubia mintzaleku bihurtzen ez badakigu, eta trukean epaileku bilakatzeko zorian badaude, komunikazioa bertan behera desegingo da.

Gida baimena duenak badaki balazta bikoitzaren garrantziaz. Arrisku egoeran frenatu beharra dago, ikara eutsi eta gaizki egina zuzendu. Baina nerabeekin ez gaude beti talka arriskuan eta garrantzitsua dugu prebentzio ikuspuntutik begiratzea beraiek egiten dizkiguten “eskaera arriskutzuek”.

Ezusteko “ez”-ak, berotu baino ez du egingo gure neska-mutil nerabea. Matrailakada bezala hartuko du azalpen gabeko ezartze ukatzailea, eta gogo gutxi izando du agindutakoa onartzeko edo erantzunkizunez jokatzeko.

Ezinbesteko dugu hausnarketan hezitzea gure gazteak, hori izando baita beraien  jokabidearen jabe egiten ikasteko modurik hoberena.

Egilea zeukesanArgitaratze-data 25 Urtarrila, 201125 Urtarrila, 2011Kategoriak Educación-Heziketa, Familia Etiketak diálogo, límitesUtzi iruzkina Mugak hitzaren lagun bidalketan

  •  ES

Azken bidalketak

  • Coherencia educativa entre la pareja ¿Se puede conseguir?
  • Actitud
  • ¿QUIÉN EDUCA A NUESTROS HIJOS/AS?
  • Dialogando con mi hija/o
  • ¿Infancia y pornografía?

Leku Interesgarriak

  • Zeuk Esan Weba
  • Zeuk Esan Aldizkaria
  • Zeuk Esan Facebooken
  • Zeuk Esan en Instagram
  • Zeuk Esan Twitterren

Atalak

  • Acoso escolar- Eskola jazarpena
  • Afectivo- Afektibitatea
  • Bullying
  • Comunicación-Komunikazioa
  • Drogak-Drogas
  • Educación-Heziketa
  • Eskolakoa
  • Familia
  • Legalidad – Legalitatea
  • Nuevas Tecnologías – Teknologi Berriak
  • Protección Infantil – Adingabeen Babesa
  • Relaciones-Harremanak
  • Valores-Baloreak
  • Violencia-Biolentzia
  • Zeuk Esan-Helduak

Etiketak

116.111 acoso actitud-jarrera adolescencia adolescentes aholkuak amor - amodioa arauak asertividad Autexigente autoestima autoridad-autoritatea bereizkuntza bullying coherencia colegio Comunicación-Komunikazioa Comunicación- Komunikazioa consejos dibortzio diálogo educación Educación- Hezkuntza familia hezkuntza ilusiones-ilusioak instituto jokin límites manía medioambiente nerabezaroa normal normas Obsolescencia programada pareja patria potestad profesorado recuerdo responsabilidad sin problemas técnicas valores Violencia filioparental-Gurasoen aurkako indarkeria zeuk esan

Iruzkin berriak

  • Cliftonknode(e)k Coherencia educativa entre la pareja ¿Se puede conseguir? bidalketan
  • RobertEmads(e)k Coherencia educativa entre la pareja ¿Se puede conseguir? bidalketan
  • Quintonrew(e)k Coherencia educativa entre la pareja ¿Se puede conseguir? bidalketan
  • JamesVarty(e)k Coherencia educativa entre la pareja ¿Se puede conseguir? bidalketan
  • WilliamImirl(e)k Coherencia educativa entre la pareja ¿Se puede conseguir? bidalketan
  • Inicio / Hasiera
  • Consultas / Kontsultak
  • ¿Para qué este BLOG?- Zertarako BLOG hau?
Nagusien Bloga WordPressrekin eginda