Edukira joan

Nagusien Bloga

  • Inicio / Hasiera
  • Consultas / Kontsultak
  • ¿Para qué este BLOG?- Zertarako BLOG hau?
Nagusien Bloga

Tag: Emilio Calatayud

Gaizkilea Hezitzeko Dekalogoa

Agian irakurrita izan dezakezue. Bai, bai; Emilio Calatayud epailearen dekalogoa batek baino gehiagok ezagutzen duzue. Ez ala?, nola?, ez duzuela ezagutzen?, ez dakizuela nor den gizon hori, ez eta hark idatzi zuen Gaizkilea Hezitzeko Dekalogoa? Konpon dezagun aldrebezkeri hori!!!

Jakin ezazu nor den Emilio Calatayud Wikipediako lotura honetan. Gainera, nahi izanez gero hark idatzitakoak irakurtzeko sar zaitezke bere blogean non Carlos Moran kazetariarekin idazten duen.

Laster konturatuko zara bere epai eredugarriengatik datorkiola ospea  epaile honi. Horixe; bere epaiak beti daukate norabide pedagogiko garbi bat, funtsean. Gizon argia berbetan, konprometitua bere epai lanean. Oraingoan ironia puntu batekin datorkigu, azalduz nola  hezi behar den gazte bat epaitegien bidean ipini nahi baldin badugu. Eta horretarako hamar urrats (ez) ematea proposatzen digu.

Honako hauek, hain zuzen ere.

  1. Emaioazu hasieratik den dena zure seme/alabari. Horrela argi utziko diozu dena dela berarena.
  2. Ez zaitez arduratu bere heziketa etiko eta espiritualaz. Itxaron ezazu bere hamazortzi urterarte bere erabakiak aske har ditzan.
  3. Gordinkerietan ari denean, egiozu barre. Horrek lagunduko dio gauza barregarriagoak egiten.
  4. Ez egin errietarik, ez eta gaizki egiten duenean zuzendu. Agian errutasun konplexua sorraraz diezaiokezu.
  5. Batu berak botatzen duena; hau da: liburuak, oinetakoak, jantziak, jostailuak. Horrela ikasiko du  erantzunkizuna besteen bizkarrera pasatzen.
  6. Utz iezaiozu nahi duena irakurtzen. Esterilizatu bere plater, mahai-tresna edo ontziak, baina ez zaitez kezkatu bere buruan sartzen den zaborrarekin.
  7. Haserretu noznahi zure bikotekidearekin umearen aurrean, agian horrela ez dio axola izango, bere erruz, halako batean familia pikutara badoa.
  8. Emaiozu nahi duen diru guztia. Ez dezala ikasi dirua lortzeko lana egin behar denik.
  9. Asetu bere desio, gogo, plazer edo erosotasun guztiak. Sakrifizioak eta hersturak frustrazioak sor diezazkio.
  10. Jarri zaitez bere alde irakasleekin edo auzokideekin izan ditzakeen iskanbiletan. Pentsa ezazu guzti horiek zure seme/alabaren kontra daudela.
Egilea zeukesanArgitaratze-data 1 Urria, 20131 Urria, 2013Kategoriak Educación-Heziketa, Legalidad - Legalitatea, Relaciones-Harremanak, Valores-Baloreak Etiketak arauak, Decálogo, Emilio Calatayud, normas

  •  ES

Azken bidalketak

  • Coherencia educativa entre la pareja ¿Se puede conseguir?
  • Actitud
  • ¿QUIÉN EDUCA A NUESTROS HIJOS/AS?
  • Dialogando con mi hija/o
  • ¿Infancia y pornografía?

Leku Interesgarriak

  • Zeuk Esan Weba
  • Zeuk Esan Aldizkaria
  • Zeuk Esan Facebooken
  • Zeuk Esan en Instagram
  • Zeuk Esan Twitterren

Atalak

  • Acoso escolar- Eskola jazarpena
  • Afectivo- Afektibitatea
  • Bullying
  • Comunicación-Komunikazioa
  • Drogak-Drogas
  • Educación-Heziketa
  • Eskolakoa
  • Familia
  • Legalidad – Legalitatea
  • Nuevas Tecnologías – Teknologi Berriak
  • Protección Infantil – Adingabeen Babesa
  • Relaciones-Harremanak
  • Valores-Baloreak
  • Violencia-Biolentzia
  • Zeuk Esan-Helduak

Etiketak

116.111 acoso actitud-jarrera adolescencia adolescentes aholkuak amor - amodioa arauak asertividad Autexigente autoestima autoridad-autoritatea bereizkuntza bullying coherencia colegio Comunicación-Komunikazioa Comunicación- Komunikazioa consejos dibortzio diálogo educación Educación- Hezkuntza familia hezkuntza ilusiones-ilusioak instituto jokin límites manía medioambiente nerabezaroa normal normas Obsolescencia programada pareja patria potestad profesorado recuerdo responsabilidad sin problemas técnicas valores Violencia filioparental-Gurasoen aurkako indarkeria zeuk esan

Iruzkin berriak

  • DavidOther(e)k De vacaciones!! bidalketan
  • cpu_optimizer_lbKr(e)k De vacaciones!! bidalketan
  • Willievah(e)k De vacaciones!! bidalketan
  • Matthewbak(e)k De vacaciones!! bidalketan
  • Ronaldabaph(e)k De vacaciones!! bidalketan
  • Inicio / Hasiera
  • Consultas / Kontsultak
  • ¿Para qué este BLOG?- Zertarako BLOG hau?
Nagusien Bloga WordPressrekin eginda