Lehengo egunean hizketalditxo bat izan nuen telefonoz ama barekin. Dirudienez, emakume honen seme nerabeak ez du sasoi hauetan ezagun diren ohitura itsusi bat ere betetzen. Adibide gisa, erabat ordenatua omen dela bere gela txukuntzerakoan, eta ez doala sekula lotara ikaslanak burutu gabe, dio bere amak…Kezkati, galdetu zidan ea normala zen horrelako portaera bat!! (imajina dezaket hainbat guraso azazkalak jaten, ulertu ezinik nolatan bada honelako kezka xelebrerik!!)
Dena dela, argi gera dadila bakoitzak berea zaindu behar duela. Norberarena izaten da poz zein kezka iturri. Baina agian guraso askotxo kezkatiegi agertzen zaizkigu, eta emakume hori izan daiteke adibide bat.
Nerabe bakoitzak bere ritmoa zein bere azaugarriak pertsonalak ditu, eta ohikoak diren ohituretatik aparte egoteak ez du esan nahi ezer larririk gertatzen zaionik. Ez dezagun arazorik ekarri ez dagoen tokitik!!
Agian ikusiko bagenu portaera horiek gehiegizkoak direla eta burutu ezean ezinegon larria sumatzen diogula gure semeari…Sufrimentu emozionalaren agerpenak emango digu larritasunaren neurria. Horrelakoetan laguntza aurkitzea dugu bidea.