Eutsi gogor kurtsoaren amaierari!!!

” Zer urduri nagoen !!Zenbat gauza ikasi behar ditut eta zenbat lan aurretikl!. Ez daukat denborarik. Zer egingo dut?. Zertarako egingo dut hainbeste ahalegin ?  Ez daukat astirik eta gainera nire gurasoak beti nire atzetik, ikasi egin behar dudala gehiago, mugikorra uzteko, ordenagailuarekin berdin. Kaka zaharraaaa!!”

Luis, 15 urte

————————————————————

Kurtsoaren amaiera benetan sasoi txarra da hainbat eta hainbat ume eta gazteentzako. Kurtso osoko  nekeaz gain, udaberriak ere bere eragina  du, eta hain nekatuta  daude!!. Udako oporrak gainean, azken ebaluaketa erronka bezala. Hainbat eta hainbat ikasleentzako maiatza eta ekaina bukaezineko aldapa bihurtzen da.

Batzuk ez dute lanak behar bezala eraman eta hauek pilatzen ari zaizkie. Beste batzuk, nahiz eta oroar emaitza onak euki, azken momentuan larritu egiten dira gauza asko eta denbora gutxi baitago.

Ikasleen artean, badaude konfiantzarekin  eta orain arteko emaitzak kontutan izanik,erosoago plazaratzen direnak  azken txanpa honetara. Baina ezagutzen ditugu tripa-zorriak dantzan izaten dituzten asko, ikas-gelatik sukalderako bidea gastatuta, ezinegonak  jota, gelako aulkia elektrizitatez betetzen ohi zaie.

Gainera, gurasoak beti atzetik, ikas dezaten errepikatzen, edo baita egiten ez duten lana aurpegiratzen ere . igo ezin den mendia bihurtzen zaie lana!!!.

Ikaslea dinamika ezegokian sartuta dagonean eta irtenbiderik ez duenean aurkitzen,  gurasoek hurbil egon behar gara, dinamika gelditzen laguntzeko, lasaitasun puntu bat emanez.

Nahiz eta errezeta magikoak ez izan, gurasoek seme-alabekin hitzegiteko une lasaiak topatzea ezinbestekoa dirudi. Zelan sentitzen diren eta laguntzarik behar duten, galdetzea oinarrizkoa baitira.

Batzuk lasaitasun apur batekin, argiago ikusten dute erronka, eta agian ez dute gehiagorik behar. Badaude pazientzia gehiago behar dutenak. Agian hauek ordutegia eta egutegia hobeto antolatze aldera gurasoen parte hartzea ezinbestekoa izan dezakete. Plangintzan horretan ikasteko orduak zein deskantsuak argi geratu behar dira . 

Bestalde, plangintza beraren berrikustea ere markatuta geratu behar da. Horrela jakingo dugu noiz egin behar ditugun doikuntzak edo egokitzapenak, kontutan izanik hauek gaztetxoekin sarriago egitea gomenigarria dela.

Gurasook, eutsi gogor kurtso  amaierari !!!

 

Guraso eta nerabeen arteko komunikazioa hobetzeko trikimailuak

comunicacion familiar

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Lehen denetarik hitz egin nezakeen nire amarekin. Nire mutil-lagunarekin eta nire lagun minarekin batera, nire konfiantzazko pertsona zen. Orain nekatzen nau eta egiten dudan guztia epaitzen du.

“Orain ezin zaio ezer esan. Galdetzen diozu ia zer gertatzen zaion eta ez du erantzuten. Gainera, badirudi berak nahi duen guztia egin dezakeela eta ez, gauzak ez dira horrela. Etxe honetan bizitzen den bitartean esaten dioguna egin beharko du.

Ondoriozta daitekeenez, aurreko paragrafoek, ama eta bere alaba nerabearen arteko ohiko elkarrizketa adierazten dute. Bi pertsona hauen artean suertatzen den komunikazioa (edo komunikazio eza) adierazten duten ohiko esaldiak.

116.111 telefonoan horrelako egoerak kontatzen dizkigutenean, lehendabizi, egoerari garrantzia kentzen saiatzen gara eta guraso eta euren seme alabei esan behar diegu, euren artean komunikazio erraza edukitzea ,arraroa izango zena dela.
Hemendik aurrera, mezuak transmititzeko garaia heldu da eta, guraso eta euren seme-alabak beti gauza berak entzuten ari direnez, batzuetan, betiko hitzaldia bota ordez, eginkizun zehatz batzuk proposatzen diegu.

Modu honetan, adibidez, aurreko paragrafoak kontutan izanda, ama eta alaba honi, astean, egun bat finkatzea eskatzen diegu, une bat, ordu bat biak aulki batean eseritzeko. Ahal izanez gero, eremu neutral batean egotea, parke, kafetegi batean, biek erabakitako leku batean eta edari batekin, hitz egiten hastea, edozeri buruz, euren arteko elkarrizketa berreskuratzeko. Epaiketak saihestea eta bakoitza bestearen lekuan jartzen saiatzea.

Agian zeregin hauekin ez da nahikoa baina saiatzeagatik ez da ezer galtzen. Bestela, ezagutzen duzue guraso eta nerabeen arteko komunikazioa hobetzeko beste trikimailuren bat? Eta beti gogoraraziz, euren arteko komunikazioa erraza ez izatea nahiko normala dela.

BIKOTEKIDE BANAKETA ETA SEME-ALABEN ONGIZATEA

Seme-alabak dituzten familietako osaketa azkar aldatzen ari da bikote banaketen areagotzearen ondorioz. Aldaketa honek, familiaren egitura eta familiarteko erlazioan eragina du.

Familia, seme-alaben hurbileko testuingurua eta babes sistema printzipala dela kontutan izanik, gurasoen banaketa, trantsizio zaila da seme-alabentzako.  Banaketak sortutako ezegonkortasunak, seme-alabengan desoreka emozionala eta sentimendu indartsuak eragin ditzake; baita antsietate handia eta pertsonen arteko arazoak ere.

Baina, seme-alaben ondoeza maila eragile askoren menpe dago. Alde batetik, gurasoen moldaketa, familia egoera eta pertsonalaren aurrean. Beste alde batetik, familiaz kanpoko familiartekoen eta lagunen babesa. Bestalde, bikotekide banaketaren ondorengo gatazkaren jarraipenak, harremanak liskartsu ditzake, etxeko gazteen egoera larriagotuz. Izan ere, gatazkaren luzapenak, seme-alaben garapen psikologiko, físiko eta eskolarra oztopa ditzake.

Esandakoarekin, ez ginateke larritu behar. Seme-alaben ongizaterako egoerari aurre egiteko modua aurkitu behar dugu. Aurre egiteak hauxe suposatzen du:

1.    Seme-alabekin, komunikazio egonkorra eta segurua mantendu. Halaber, ulermen egokia bilatu nagusien artean.
2.    Berrantolatu seme-alabekiko nagusien ardura, beti ere, gazteen ongizatea kontutan izanik
3.    Familia artekoen moldaketa eta autoestimua sustatu.
4.    Koherentzia eta familia unitate loturak matendu.
5.    Seme-alabeei beharrezkoa duten euskarri eta babes segurua eman.
6.    Babes soziala mantendu eta garatu.
7.    Zuzendu egoeraren eragina, seme-alabengan ondorio negatiboak saihesteko.

Hortaz, familia egoera berriaren aurrean, guraso lez, seme-alabei, beharrezko egokitzapena erraztea izando litzateke oinarria Beti ere, seme-alaben ongizatea kontutan izanik.

Har dezagun arnasa!!!

Ahalik eta lasaien egon. Jakin badakigu ez dela batere erraza, baina hain garrantsitzua da!!!. Seme-alabei ezin diegu berehalakoatasunezko erantzunik eman, ez eta pentsatu gabeko jarrerekin hezitu.

Gurasoren batek, estutasunez josita deitzen digunean, lasaitasuna berreskuratzen laguntzea da Zeuk Esanen dugun oinarrizko tresna. Barrua baretzea komeni izaten da, behar bezalako hausnarketa burutu eta erabaki zuzenagoak, ostean, hartu ahal izateko. Batzuetan lortzen dugu, baina ez beti.

Inoiz, larrialdia dena, hitz egin ostean, eguneroko arazo arrunt bat bihur daiteke. Baina badaude, arazoaren aurrean interbiderik ezin dutenek aurkitu.

Inoiz mintzatu gara konponbidearen ahalegina kontutan hartzeko gai ez direnekin. Hauek, salaketa edo zigorraren guran hurbitzen zaizkigu, bateko adingabe edo besteko irakasle zein monitoreri, ordainak bueltatzeko gogoz

Hain gora-goraka azaltzen zaizkigun gurasoek, ezin izango dute inolako konponbiderik aurkitu euren urduritasunaren kargun egiteko gai ez baldin badira; edo gutxienez, guregandik laguntzen uzten ez badira.

Again semeari edo alabari gertatu izan zaion zerbaitek astoratu dezake, gure deilari heldua. Baina, izan liteke ere, semeak edo alabak kontaturikoa subjetibotasunez zipristinduta egotea, eta garbiago esanda, baita antzerki-izaeraz azaldua ere. Behin baino sarriagotan gertatu izan zaigu.

Kasu horietan, ez da komeni burugabe jokatzea. Bata da semeari edo alabari sinestea, eta bestea ez planteatzea besteek (hau da: balizko errudunak) ere izan ditzaketela beraien ikuspuntua. Ikertu beharra dago, beraz, gertatutakoa, eta biderik onena ahalegin horretarako, testuingurua ulertzea izaten da. Nola eman diren gertakariak, non egon diren, nortzuk hartu dute parte, nola hasi den, etabar. Ikertzea, hori da: gertakarien lotura konprenitzea. Horren ostean, hartu lasai erabakiok!!!, baina ez ezazue eraki ezer, ulertze ahaleginik egin orduko. Bai?

Garrantzizkoa da beraz, gure umeekiko dugun protekzionismoaren izenean, iparrik ez galtzea. Kontuan izan, ezin dugula, itsu-itsuan, beraien alde egin. Izan ditzakete erantzunkizunik hainbat gertakaritan, nahiz eta gure aurrean errugabe legez azaldu. Amarruan jausten bagara, atera kontuak!!! Txarra guretzako, trarra gure umeentzako, baina txarragoa erruduntzat jotzen ditugunentzako.

Bai, bai; testuz ibil gaitezen.Gure adingabeek nolabaiteko iskanbila, gatazka edo larriunea azaltzean, kaltetuak balira aurkezten bazaizkigu, har dezagun arnasa ahalik eta sakonen. Ondoren, has gaitezen gertatutakoa konprenitzen; zerbait ulertzea ez baita babesik ez ematea. Babesa beti, baina heziketa ahaztu gabe.

Hain goibel ikusten dut…

Sarritan ama-aitak etortzen zaizkit kexuka seme-alaba nerabeekin zer egin ez dakitelarik, hain arraro sentitzen baitituzte; oskol baten barrenean biziko balira bezala.
Malguak izan behar garela, zenbatetan entzun ote dugun. Begietara lasai hurbildu umea izateari apurka uzten hasia den horri; bere sasoiko ezaugarriez konturatu,. etabar.

Bai. Ezinegonez ikusten duzu inoiz, eta baita zulo hortatilk irtetzeko ezer ez duela egiten pentsatu ere. Baina jakin badakizu pazientea izaterik baduzula, agian bizpahiru arnasa sakon hartuaz lehen galdera “arriskutsu” horri gozo eta lagun ezpainetatik ateratzen laguntzeko:

“Zer duzu seme-alaba? Egunotan desberdin ikusten zaitut; zerbaiti bueltaka ibiliko bazina lez. Akaso, niri kontatzeak ez dizu dena delako hori konponduko, baina berba egitea ondo etortzen da gehienetan”

Nola ez ba? Lagunarteko liskarrak, desilusioak, maitemintze kontuak, izen gabeko nahastura edo norberarekiko sentipen kezkagarria, besteak beste egoten omen dira isiltasunez estalitako tristura huraren gibelean.

Badakaizu? Gurasook pasatuak gara garai xelebre horretatik, eta ez dugu esaterik “sasoiko kontuak” baino ez direla. Badira, jakina, baina gurea da guraso-beharra bertatik bertara egiteko ardura; eta arduratsu. Edo ez?

Ba al dute gure nerabeek gurasookin harremanak estutzeko aukerarik. Agian, badute guk ez genuen guztia, baina ba al dute guk geneukana?