Gaurko pos honetan proposatzen dizuedan gaia lehengo egunean argitaratutakoarekin (maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei) zerikusia du.
Egoeran sartuta: Banaketaren ostean, noizbehinka, seme-alabetariko batek eska daiteke ama edo aitarekin bizi nahi izatea.
Sarritan, batez ere nerabezarora iristean eta ohiko bizipen gorabeheratsuak gorpuzten zaizkiela, gurasoek ez dute erraz asmatzerik nola joka behar duten gazteen berehalako exijentzien aurrean.
Banaketen harira, ahuleziak agirian geratzen dira. Batzuetan nagusien arteko ikusiezina, besteetan seme-alabak gurasoekin izan ditzaketen arazoak begi bistan gera daitezke. “Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu” irakurtzen jarraitu