Haurtzaroa eta pornografia?

Har ezazue agur bero bana blog-eko jarraitzaile guztiok.

Formakuntza interesgarri batetan izan gara egunotan, zenbaitetan, eguneratzea garrantzitsua baita; interesgarria eta beharrezkoa izan da. Konpainia onean egon gara, gainera. Atsegin handiz egiten dugu topo beste profesional batzuekin, hauen esperientziak aberasgarri egiten baitzaizkigu. Lan eremuan perspektiba mantentzen laguntzen didan bultzada horietako bat da hau. Formakuntzan jorratutako gaia “Erotika 2.0: zibersexua, sexting-a eta nerabezaroan ematen den intimitatearen pornografizazioa” izan da. Ikastaroa, Gazteen Euskal Behatokian antolatu da, Gasteizko EMAIZE Sexologia Elkarteko Raúl Marcos Estrada-ren eskutik, giro apartean. Eta merezi izandako sentsazioaz baliatuz, hausnarketa pertsonal bat banatu nahiko nuke.

Guraso bezala, haurrak edozein mehatxurengandik babesten ahalegintzen gara, jakin badakigulako batzuetan, gazteek, teknologia berrien erabilpen desegokia egiten dutela. Ondorioz, teknologia berriak satanizatzen ditugu eta sarrera blokeatzea hautatzen dugu, babesaren izenean. Baina, zer lortzen ari gara guzti honekin?

“Haurtzaroa eta pornografia?” irakurtzen jarraitu

 Gurasoek, sareetan korapilatuak dauden seme-alaben aurrean

Zaharkitze programatua edo “erosi, bota eta erostea” dugu gure garaiko seinua.

Kontsumoa sustatzeko modua, nonnahi, gastu korrentea bideratuz ekonomia mugitze aldera. Gauza berriak beharrizan bihurtzea du helburu, eredu ekonomiko honek, berria dena hobea dela bumuinen barru-barruan sartzen digularik. Baina zepo maltzurra darama ideia honek bere oinarrian, hau da: ez daukagunak baino ez duela balio.

Hari horri tiratuz, ba ote gara birziklagarriak nagusiok atzetik datozen belaunaldien begietara, tekno-hizkerak gure bizi-ikuspegiaren eta eguneroko ohituren jabe egin den honetan?

Ez da lehengo bizimoduaren oroimina, non amonek eta aititek afektuz eta arretaz begiratzen genituztenekoa, hain zuzen ere. Dena den, orduan bai, gure nagusiei esleitzen genizkien baliozko jakituria, bizitzan zehar eta bizitzaren eraginez sortua, ipuin, aholku eta kontu xelebre ugaritan jakinarazten zigutena.

Berriro diot; gaur egun lehenak ez du baliorik, burua janda baitugu utilitarismo huts et ustelaz, “pitxi” berriak eskuratzeko irrika  geldiezinean murgilduta, azkenengo smarphona, tablet disdiratzuena edo ez dakit zelako tresna berria erosteko prest. Guzti hori, “erosi, bota eta berriro erosteko”.

Ez dugu erraz kontsumitzeko dugun grina nolabait  erregulatzerik, joera zital hori errotua baitugu, eta handiarazteko  bidean badira “jotafuego”lanean komunikabidee batzuk; aholkatzen baitigute kontsumitzen jarraitzeko “blackfriday” egunero izango balitz bezala, horretan omen dago poztasunaren  giltz gordea

Dirudienez kontsumoa da gaurko antidepresiboa. Gezurra baino ez da; biolentzia sortzen duen gezurra, gainera, bizitza kontsumitzera eramaten gaituena. Trantze honetan, bertatik bertarako plazerra baino ez dugu helburu; hori besterik ez. Objetu berrien jabe izateak ematen digun gorakada da gure gaurko “speed”-a, eta galbide horretan trakeztu besterik ez gara egiten, eta  baita hondatu ere elkarren artean sortzen diren bizi-uneen lurrina, zeinetan adi entzuteko ahalmena garatzen den, eta ikasi gainera gure iritziak, itxaropenak edo tristurak partekatzen.

Ezinegonak betidanik iraun izan du gizakiaren baitan, eta modu kaotikoan ez dadin adierazi gure bizi-joeretan, ezinbestekoa  ditugu ezagutzea bere nondik norakoak. Bizikidetzaren alde apostu egiterik badugu, ez ote dugu ikasi behar barrutik datorkigun egonezin baretu gaitz horri nolabaitekoa mugak jartzen?

Berdinen arteko jasarpena, edo  hedabideetan zoritxarrez ohikoa dugu“bulling” delako fenomeno hori, beti egon den arren gure artean, baditu gaur egungoak berezitasunik, besteak beste. Adibidez, eta horren harira, gaur egun nagusien esku-hartzea ez da hain erabakigarria gertakari hauek lehuendu edo ezabatzeko.

Bestalde, gurasoenganako biolentziaz ari bagara, ezin izkuta hauenganako  begirunea eraldatu egin denik, oroar, autoritas edo ikararekin zerikusia ez daukan errespetua erortzen ari den einean. Obedientzia, afektuzko errespetuaren seinu bezala, ez dago gaur egun ziurtaturik, eta ez da nabari lehenago nagusiei esleitzen zaizkien gidari gaitasuna edota jakituria, bizitzako zirrikituetatik irtetzen irakasteko.

Pantailak lapurtu die tokia gurasoei, eta baita bihurtu ere gaur egungo nerabeen gidari eta solaskide berri. Hor aurkitzen dituzte egingo ote dituzten isileko galderen erantzunak, akaso, eta baita lagun birtualak  egin ere. Hantxe  ematen dira grinez erakustera eta baita jardun ere begiratzen, monitorean begiak xurgatuz. Populartasun lasterketan buru-belarri sartuta bizi diren gazte hauek, kontabilizatu egiten dute ospea, beraien irudia modu erakargarrian erabiliz; nor baino nor.

Baina pantaila ez da jolas esparru hutsa, zepoz beteriko lurralde bat baino, non google, yahoo eta beste hainbestek monitorizatzen duten heziketa, gogoak eta gaurko gazteen sozializazioa. Aldiberean gurasook ez daukagu ideia zipitzik ere zertan diren, ez  eta zer nolako edukiak irensten ari diren.

Orain dela ez asko, bideoak jartzen genizkien etxeko txikiei. Gaur, tableta, eta ez txokolatezkoa, oparitzen diegu sar daitezen sarean, gidarik gabe eta bukaezinezko sare maltzur horretan, non begiak eta arreta preso, nahaspilatzen dituzten ziber-heziketan, ez dakitelarik bizitzako iparrorratza eta bizipoza monitoretik at dagoela.

Lainotan argi ematen duen itsasargia

Orain dela  gutxi, berdinen arteko jazarpenari dagokion formakuntza batera joan nintzen. Asko ginen; osasun arlokoak, gizarte hezitzaileak, administrazioko teknikariak, etabar. Gustoko dut honelako ekitaldiak, zeren mamia ateratzen baidizkiet nire lan zein bizitzarako.

Oraingoan gehien gustatu zitzaidana, 18 bat urte zituen neskato batek esandakoak. Bere esperientzia pertsonalaren berri eman zigun; jazarpenaren harira izan zuena, hain zuzen ere. Gogorra eta hunkigarria, bertatik bertara sufritzen egongo balitz bezala, bere hitzek ziotena oroiminez lotuak baitzeuden.

Batez ere, txunditu ninduen bere baikortasun eta kemenak. Argi azaleratzen zigun zein zen jazarpenaren konponbidea, prebentzioaren beharrizana nabarmentzen zuen bakoitzean. Ez hori bakarrik. Ahaztu ezineko irakasgaia eman  zigun han geunden profesional guztioi, jazarpenaren aurrean zer nola jokatu beharraren harira. “Lainotan argi ematen duen itsasargia” irakurtzen jarraitu

Ez dut nahi nire seme-alabek sufritzerik

“Ez dut nahi nire seme-alabek sufritzerik” Esaldi hau entzun ohi dugu Zeuk Esan zerbitzuan sartzen zaizkigun deien artean.

Esaerak esaera, “nerabezaroa denborarekin sendatzen den gaixotasuna” dirudite  askok, nahiz eta gaixotasunetik gutxi izan.  Adin xelebre horietan, gorputz eta burmuin eraldaketa hura beharrezko aldaketa baita, gerora begira bizitzari begietara begiratzen ikasteko.

Nortasun berri horren lehen zirriborroa diren gaztetxo hauek, etxe barrukoa itogarria, gogaigarria egiten zaie sarritan, eta trantze horren eskutik etxeko atetik kanpo begiratzen hastea erakargarria egiten zaie; bertan, kalean irtenbideak aurkitu nahian, kanpokoa beti omen da barrukoa baino hobeago. Orduan, nola elkarrizketaz mintza iheska doan errebelde hezigaitz bati? “Ez dut nahi nire seme-alabek sufritzerik” irakurtzen jarraitu

Mugak heziketan?

 

20.mende hasieran, psikoanalisiaren aita izan zen Sigmund Freud-ek, “ “maiestate haurra” bezala izendatu zuen haurraren izaera, eta baita amak oroar umearekiko duen babes osorako jarrera ere, non har eskatu negarrez, deidarka edo penatan, eta amak betetzen duen, sarritan, ez duena ere emanez. Hasieran haurra plazerraren printzipiora lotua dago, edo errazago esanda, bere beharrizanak betetzea du helburu, nahi eta nahi ez.

Haurraren berehalako bulkadaren asetzea modulatzen saiatzen garen neurrian, hezilan sendoa errotzen ari garela esan dezakegu. Irakatsi egin behar zaio defendatzen bere barrutik datorkion mugagabeko pultsio horren aurrean. Itxaroten irakatsi behar diogu, eta geldiro barneratu behar du dena ez dela posiblea, ez eta gomenigarria ere.

Haurrak badu esklusibotasunaren beharra. Sostengua eman  behar diogu, maitasuna, lasaitasuna eta geldiro, geldiro ezetza ere bizitzen erakutsi beharko zaio. “Mugak heziketan?” irakurtzen jarraitu

Gurasoen aurkako indarkeria

 

Gure blogga jarraitzen duzuenoi agura luzatu ondoren, gaur Agintzari GEKooperatibak  Roberto Pereira Terceroarekin egindako elkarrizketa partekatu nahi dizuegu. Pereira Tercero jauna psikiatra da eta “Euskadi eta Nafarroako Familia Terapia Elkargoa-ko” eta“Euskarri-ko” (Gurasoen  kontrako indarkeria Formakuntza eta Esku-hartzerako Zentroa) presidentea da.

Familia Politika eta Aniztasuneko Zuzendaritzak daukan Gurasotasuna web orrian topa dezakezue elkarrizketa osoa. Beste gauza batzuen artean gurasotasunari buruz hitz egiten du, hazkuntza eta heziketan sakonduz.

Web orriak dauzkan elkarrizketak, ikerketak, artikuluak eta han  aurkezten diren jardunaldiak ere interesanteak dira. “Gurasoen aurkako indarkeria” irakurtzen jarraitu

Eutsi gogor kurtsoaren amaierari!!!

” Zer urduri nagoen !!Zenbat gauza ikasi behar ditut eta zenbat lan aurretikl!. Ez daukat denborarik. Zer egingo dut?. Zertarako egingo dut hainbeste ahalegin ?  Ez daukat astirik eta gainera nire gurasoak beti nire atzetik, ikasi egin behar dudala gehiago, mugikorra uzteko, ordenagailuarekin berdin. Kaka zaharraaaa!!”

Luis, 15 urte

————————————————————

Kurtsoaren amaiera benetan sasoi txarra da hainbat eta hainbat ume eta gazteentzako. Kurtso osoko  nekeaz gain, udaberriak ere bere eragina  du, eta hain nekatuta  daude!!. Udako oporrak gainean, azken ebaluaketa erronka bezala. Hainbat eta hainbat ikasleentzako maiatza eta ekaina bukaezineko aldapa bihurtzen da.

Batzuk ez dute lanak behar bezala eraman eta hauek pilatzen ari zaizkie. Beste batzuk, nahiz eta oroar emaitza onak euki, azken momentuan larritu egiten dira gauza asko eta denbora gutxi baitago.

Ikasleen artean, badaude konfiantzarekin  eta orain arteko emaitzak kontutan izanik,erosoago plazaratzen direnak  azken txanpa honetara. Baina ezagutzen ditugu tripa-zorriak dantzan izaten dituzten asko, ikas-gelatik sukalderako bidea gastatuta, ezinegonak  jota, gelako aulkia elektrizitatez betetzen ohi zaie.

Gainera, gurasoak beti atzetik, ikas dezaten errepikatzen, edo baita egiten ez duten lana aurpegiratzen ere . igo ezin den mendia bihurtzen zaie lana!!!.

Ikaslea dinamika ezegokian sartuta dagonean eta irtenbiderik ez duenean aurkitzen,  gurasoek hurbil egon behar gara, dinamika gelditzen laguntzeko, lasaitasun puntu bat emanez.

Nahiz eta errezeta magikoak ez izan, gurasoek seme-alabekin hitzegiteko une lasaiak topatzea ezinbestekoa dirudi. Zelan sentitzen diren eta laguntzarik behar duten, galdetzea oinarrizkoa baitira.

Batzuk lasaitasun apur batekin, argiago ikusten dute erronka, eta agian ez dute gehiagorik behar. Badaude pazientzia gehiago behar dutenak. Agian hauek ordutegia eta egutegia hobeto antolatze aldera gurasoen parte hartzea ezinbestekoa izan dezakete. Plangintzan horretan ikasteko orduak zein deskantsuak argi geratu behar dira . 

Bestalde, plangintza beraren berrikustea ere markatuta geratu behar da. Horrela jakingo dugu noiz egin behar ditugun doikuntzak edo egokitzapenak, kontutan izanik hauek gaztetxoekin sarriago egitea gomenigarria dela.

Gurasook, eutsi gogor kurtso  amaierari !!!

 

Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu

Gaurko pos honetan  proposatzen dizuedan gaia lehengo egunean argitaratutakoarekin (maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei) zerikusia du.

Egoeran sartuta: Banaketaren ostean, noizbehinka, seme-alabetariko batek eska daiteke ama edo aitarekin bizi nahi izatea.

Sarritan, batez ere nerabezarora iristean eta ohiko bizipen gorabeheratsuak gorpuzten zaizkiela, gurasoek ez dute erraz asmatzerik nola joka behar duten  gazteen berehalako exijentzien aurrean.

Banaketen harira, ahuleziak agirian geratzen dira. Batzuetan nagusien arteko ikusiezina, besteetan seme-alabak gurasoekin izan ditzaketen arazoak begi bistan gera daitezke. “Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu” irakurtzen jarraitu

Maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei

Agurrak gure blogera eta blogeroei!!

Zeuk Esanen dei anitzak jaso ohi ditugu, bateko eta besteko galderak mahaigainean jarriz.

Adi entzun, esaten digutena ulertzen saiatu eta nolabaiteko sostengua, irtenbidea edota hausnartzerako unea eman, hartzeko erabakiak garbiago izan daitezen. Gure lana informazioa eta aholkularitza ematea izan arren ez dugu makila magikorik.

Taldea osatzen dugunok, aspaldiko zortzi urte hauetan, denetarik entzun dugu; batzuetan zalantzak, doluak, aurreikuspen latzak, pozak edota baita esker oneko hitzak ere, besteetan. Prestatuta egon behar gara, profesionalak baigara.

Aldiz, oraingoan nik nahi dut hartu hitza. Eta blog hau hartuko dut tresna gisa zuengana iristeko. Eta galdetzera noa  orain eta hemen: Hasieran, hainbeste  maitatu izan ziren gizaki bi nolatan pasatu daitezke  , atzean utziz bizipen haiek eta,  elkar gorrotatzera, biziki batzuetan, gainera?. Barru barruko gorrotoa azaleratuz, aldameneko haur edota neska-mutil koskor hoien bihotzean uxatu gaitza izango den izua, tristura  edota nahastura sortuz? Umeak maltzurki erabiliz, bikotekide ohia mintzeko? “Maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei” irakurtzen jarraitu