BAT, Bullying-aren aurkako taldea

“… Nire 13 urteko  alabak erasoaldiak pairatzen ditu eskolan beste kide batengandik.  Eskola ikerketa egitekotan da, baina oraindik ez didate ezer esan . Nire alaba oso gaizki dago. Txarto jaten du,  amesgaiztoak ditu eta gero eta gehiago kostatzen zaio eskolara joatea  Zer egin dezakegu? ¿ Hau bullying-a da ezta? Nire alabari lagundu nahi diot eta egoera hau lehenbailehen amaitzea …”

Honelako dei ugari jasotzen ditugu zerbitzuan. Lehen eguneko postean aipatu genuen bezala, Zeuk Esan,  haurrei eta nerabeei  laguntzeko  zerbitzua da, eta hauek zein familiak edo  inguruko ezagunok dei dezakezue. Dohakoa ,erabat anonimoa eta, gainera, deiak ez dute inolako aztarnarik uzten fakturan.

Bullying-a edo  berdinen arteko jazarpena, beti eman den egoera dugu. Lehen izenik ez zeukan baina fenomeno bezala, eskola alorrean errotuta zegoen zerbait zen, eta gainera normalizatua zegoen.

Orain, heltzen zaizkigun galderen artean, hemen ohikoak: “BAT, Bullying-aren aurkako taldea” irakurtzen jarraitu

Erasotzaile baten amaren sufrimendua

Adingabeen artean ematen diren jazarpen kasuak dira, zoritxarrez, ugarienak gure 116111 Adinbabeen Arreta Telefoniko Zerbitzu honetan. Baina ez gara bakarrak, baitaude inguruan honi buruz aspalditik hitzegiten ari direnak. Horietariko bat Encarna Garcia dugu. Emakume hau Jazarpen Eskolarraren Aurkako Elkarteko (ACABE) lehendakaria da, eta oraintsu egin dioten elkarrizketa batean kezkati agertu zitzaigun, Euskadin ezagutzen dituzten jazarpen kasu kopurua dela eta.

Gurera deitzen dutenak amak eta aitak dira, batez ere. Baita neska-mutilak eurak ere, pairatutako bizipenak kontatzeko beharrizanez, sarri askotan bakardadeko isilpean eramanezinak baitira.

Aste batzuk direla, ezohiko dei bat jaso genuen . Bullingarekin zerikusia zuen arren, ezin esan aho zabalik ez zigunik utzi. Zerrgatik. Adinbabe erasotzaile baten ama zelako; estualdi ederrean gaixoa bere semearen portaera ezkorra azaltzen zigularik. Erabat atsekabetuta zegoen emakumea eta baita desengainatuta ere bere semeak egin zuenagatik

Egun batzuk atzerago bere semearen portaera traketzaren berri izan omen zuen. Antza, urte baten bueltan, semea eta beste lagun batzuk, eskolakide batekin guztiz pasatzen ari omen izan dira, hau da: irainak eginez, gutxiesten edota isolamendura bultzatuz, besteak beste.

Ama hau errudun sentitzen da, semeari eman dion heziketan zerbait falta izan dela uste  duelako. Normala iruditzen zaigu, nahiz eta ohiko ez den, ama honen tristura eta semeari eman dion heziketaren inguruko hausnarketa kritikoa. Zer egin dut gaizki, zer faltatu izan da edo zer egon da soberan…Hauek dira nonnahi ama honek bere buruari eginten dizkion galderak

Ahalik eta hoberen hartu genuen ama hau,  aholku bat emanez:

“Eginak eginda daude baina gerora begira, asmatu beharra duzue zuk eta senarrak seme horrekin. Aurpegi eman behar du; benetan barka eskatu behar dio mutiko horri eginagatik, eta baita haren gurasoei ere. Egin duenaren aurrean ERANTZUN egin behar du, hala edo nola. Horrela sendotuko zaioa erantzukizunaren sena. Egizue berba etxean eta zalpenak ere eskatu iezaiozue”

Ez da ohikoa emakume honek islatu digun onarpena, amorrua eta tristura. Onartu du bai bere semaren  hutsa, eta esan beharrean gaude ez dela betere erraza. Encarna Garcia-ak esaten digun bezala “guraso gehienek ukatu egiten dute bere seme-alaben partehartzea honelako gertakarietan”

*** ZURE SEMEA NAHI ALABA ERASOREN BAT PAIRATZEN BADAGO, EDOTA HORRELAKO EGOERAN DAUDEN NORBAIT EZAGUTZEN BADUZU, DEI IEZAIGUZU 116111 ZENBAKIRA***