“… Nire 13 urteko alabak erasoaldiak pairatzen ditu eskolan beste kide batengandik. Eskola ikerketa egitekotan da, baina oraindik ez didate ezer esan . Nire alaba oso gaizki dago. Txarto jaten du, amesgaiztoak ditu eta gero eta gehiago kostatzen zaio eskolara joatea Zer egin dezakegu? ¿ Hau bullying-a da ezta? Nire alabari lagundu nahi diot eta egoera hau lehenbailehen amaitzea …”
Honelako dei ugari jasotzen ditugu zerbitzuan. Lehen eguneko postean aipatu genuen bezala, Zeuk Esan, haurrei eta nerabeei laguntzeko zerbitzua da, eta hauek zein familiak edo inguruko ezagunok dei dezakezue. Dohakoa ,erabat anonimoa eta, gainera, deiak ez dute inolako aztarnarik uzten fakturan.
Bullying-a edo berdinen arteko jazarpena, beti eman den egoera dugu. Lehen izenik ez zeukan baina fenomeno bezala, eskola alorrean errotuta zegoen zerbait zen, eta gainera normalizatua zegoen.
Orain, heltzen zaizkigun galderen artean, hemen ohikoak:
Zergatik gertatzen zaioa hau nire haurrari?
Zer egin dezaket?
Eta eskolak, zer betebehar dauzka egoera honen aurrean?
Berdinen arteko jazarpena ez da pertsona konkretu batzuei gerta zegokien zerbait. Ez dago ezaugarri fisiko edo emozional konkreturik portaera hori azaltzen duenik. Tamalez, edonori gerta dakioke, horregatik, familiekin, eskolekin, erakundeekin eta, batez ere, gazteekin prebentzio lana egin behar dugu .
Gurasoek badugu zeregina. Saia gaitezke gaztea ez epaitzen , zeren egoera larri hori sufritzen egon daiteken ume edo gazte batek sostengua eta babesa behar ditu. Eskola eremuan izan bada, noski eskolari informatu behar zaiona hainbat arinen, baitaukate baita jazarpenaren aurkako protokoloa zehatz bat eta martxan jarri beharreko eginbeharra ere.
Jakin ezazue, eskolan ikerketa burutzen den einean, gurera dei dezaketela gazteek, izan ditzaketen kezkak, zalantzak eta, oroar, barruan daramaten zama gurekin partekatzeko. Egin dezakegu berba, baina baditugu beste bide batzuk ere komunikazioa edukitrzeko. Besteak beste, webguneko posta eta baita Twitter edo Facebook sare sozialak ere. Askotan gurasoak pentsatzen dugu, gazteak ez dituztela konpartituko beraien kontuak ezezagun batekin , baina urteotako esperientziak erakutsi digu anonimotasunak erraztu egiten dietela laguntza hori eskatzeko erabakia.
Hemendik deialdia egiten diegu gazte guztiei Bullying-arekin akabatzeko! Eskola adinean zaudetenok, institutuan, ez ezazue onartu egoera hau. Zeozer ikusten baduzue, salatu! Esku hartzea egin behar dugu gazte gehiagok ez dezaten sufritu eskola jazarpenik.
Deitu ahal duzue 116111 zenbakira, irakasleei esan, gurasoei. Txarrena da ezer ez esatea. Suizidio kasuak ere eman dira eta inork ez du merezi sufrikario horretatik pasatzea.