Zeuk Esan Telefono Zenbakia, Zer da?

Agur bero bat gure bloga jarraitzen duzuen denoi.

Gure eremutik kanpo izandako ezbehar teknikoen ondorioz, eta, jasandako geldiunearen ondoren, (irrikan geunden hau esateko!) Berriz ere bueltan gara!!

Askok galdetu duzue isilunearen zergatiaren inguruan, eta zerbitzuak jardunean jarraitzen ote duen.

Eraso informatikoa izan dugu, blogak hondatuta zeuden eta bai, zerbitzuak bere jardunean jarraitzen du.

Galdera horiei dagokien erantzuna, beraz, Bai da; orain arte bezala, egitekoak egiten jarraitzen dugu, betiko betebeharrak burutzen. Zer den betikoa? Hemen duzue azalpena.

Zeuk Esan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzazko telefono zenbakia dugu, Haur eta Nerabeei zuzendutakoa, batipat; Adingabekoen telefono zenbakia, alegia. Zenbait baldintzek ahalbidetu zuten honen sorrera.

Alde batetik, Otsailaren 18ko, 3/2005 Legeko 42. Artikuluak dioenari erantzuna emaneteko: Haur zein Nerabeei Arreta eta Babesa eman behar zaie, hauen eskubidea baita informazio telefoniko zein elektronikoa bideratzen dituzten zerbitzuei, doako sarbidea izatea.

Bestetik, Europar Legebiltzarreko Gizarte-Gaien Txostenaren ondorio gisa, zeinak, 2010ean, haur eta gazteen gaiei erantzungo zien 116111 telefonoa abian jarri zuen, Europar Batasuneko herrialde guztiak erabaki honen jakitun eginik.

2010eko urriaren 5an hasi zen, beraz, zerbitzu honen ibilbidea, komunikazio esparru desberdinak agerian utziz: 116111 zenbakian arreta telefonikoa, Zeuk Esan webgunea, Sare Sozialak, YouTube kanala, Zeuk Esan Aldizkaria eta heldu zein gazteentzako blogak, parte hartu nahi duen ororentzako askatasun osoa bermatuz.

Hauekin batera, psikologia eta gizarte hezkuntzan adituak diren langileekin egiten dugu topo; talde hau da aipatutako tresnen erabilpena eta hedatzea sustatzen eta bermatzen duena.

116111aren bitartez, galdekizun sorta zabal bati ematen diogu erantzuna. Askotariko gaiak dira, horien artean eskola jazarpenarekin loturikoak, berdinen artean edo familian ematen diren harreman-gatazkak, gai afektibo-sexualak, autoestima arazoak, bakardade sentimenduarekin loturikoak…

Sufrimendua handia izaten da batzuetan; bestetan, kezkak hitzetan jartzearen beharra, beste aldean norbait entzuten dagoela jakitearen lasaitasuna. Beldur eta zailtasunak gainditzeak ematen duen poztasunarekin egin dugu topo, eta, baita burutzen dugun lanarekiko esker onarekin.

Gorago adierazi bezala, blogak, adierazpen eta parte-hartzerako gune askeak dira; hauetan, zuen baimenaz eta anonimatu osoz argitaratutako gertakizunak ematen ditugu aditzera. Bestetan, zuona edo gureak diren hausnarketen berri ematen dugu, hemen entzuten ditugunak askotarako ematen digu, eta.

Gogorarazi beraz, 11611 telefono zenbakia eta blogak, zuen txokoak direla eta edozein argibideren beharretan, 116111-era deitzera animatzen zaituztegu!!

Drogei buruzko txapa bat

teens

Drogen gaia seme-alabekin tratatzekotan, ona litzateke gure ikarak eta erantzukizunak kontuan edukitzea, abiapuntu hori karguan hartuz gero aholkatzaile hobeak izango baikara eta arriskuen prebentzio sendoagoa burutuko baitugu. Gure bizkarrean daramagu beraiekin mintzatzearen erantzukizuna, eta arriskuen ezabaketa hortik etor daiteke. Hori dela eta, Zeuk Esan zerbitzutik ari gatzaizue bultzatzen 116111 zenbakira deitzera, guzti horren inguruko informazioa behar baduzue
Ondoren, 16 urteko gazte biren arteko“elkarrizketa”bat uzten dizuegu. Ulertuz gero beraiek erabiltzen dituzten moduak eta kodeak, errazago egingo zaigu drogen inguruko txapa bat ematea.

Sara: Beste porru bat?! Baina txo, zer egiten ari zara? Lelotuta geratuko zara!

Dani: Zer diozu? Kontrolatzen dut eta… Tontotuta ikusten dituzunak, horrelakoak izan dira beti, eta horregatik arinago kolokatzen dira… NI lasaitu egiten naiz eta beste era batetara ikusten ditut mobidak…

Sara: Ez, ez!! Motelduta geratzen dira eta askok hitzik ere…eta hobe zeren berba egiten badute txorradak esateko baino ez da izaten eta…Ahaztu egiten dira zertan ari diren, gauza arraroak pentsatzen dute. Ez iezadazu esan ezetzik, zeren denok hasten zarete porrito batekin eta begira orain…: egun guztia jokoz kanpo!! Gainera, asteburuan hartu zenuen kaka hurak, babo eta ergel ipini zizun, astakirten baten moduan portatu zinen. Lotsa eta pena ematen zidan zu horrela ikusteak; ia ia istilu batetan sartu zenidan eta, askenik, nirekin ordaindu zenuen dena!!

Dani: Hasi gara matraka berarekin… Ez zen izan hartu nuenagatik. Tipo haiek txarto ari ziren gau guztian eta ez daukak horrelakorik zertan jasan behar. Amorratu egin nintzen eta punto…!!!

Sara: Ez duzu uzteko asmorik?

Dani: Asteburuetan baino ez dudala hartzen…

Sara: Lehengo egunean amarekin mintzatu nintzen gai honen inguruan, eta esan zidan bere kuadrillan batzuek porroekin hasi zirela eta gero beste gauza batzuk probatu zutela, eta hori dela arriskutzuena. Bere lagun asko, urruntzen joan dira kontu honegatik, edota bakarrik gelditu paranoiak direla eta. Beste batzuk, antsietateak edo depresioek jota ikasketak utzi zuten edo dirua erraz aurkitzeko bidean nahastu omen ziren. Eta jakin ezazu 40 urte baino gehiagoko horiek, oraindik “asteburuetan bakarrik hartzen dutela”. Beste batzuk sorte gaiztoagoa izan zuten, eta ez pentsatu heroinaren erruz …ez, ez; bat tripi txar baten eskutik joan omen zen…Beste batek gorputza erdia geldirik dauka. Denak daukate zeozer, eta bat ere ez omen dago osasuntsu

Dani: Zure ama seguru pasatu egin dela, zuri ikara sartzeko. NI zurekin ez naiz sartu eta utzi bakean txorrada hoiekin…

Sara: Ni ez naiz zurekin pasatzen. Ez bazaizu gustatzen izorra hadi!! Zuri ez dizute argi berba egiten edo?

Dani: Pentsatzen dute probatzeko gogoa sartuko zaidala, horretaz mintzatzen badira nirekin. Etxera daramazkidan begiak nabarikoak izango dira, baina ez ikustearena egiten dute, eta “bestea”-renaz ohartu ere ez dira egiten, ondo baino hobeto eskutatzen baititut…Gainera, uzteko pakean diotsut…! KIrola egiten dut, eta hartzen dudan kaka apurra izerditan doa. Ni ez nago ezertan harrapatuta…Zenbat jente ospetsuk egiten du eta hor daude, beste barik!!. Zure amak, kalean botata dauden lau katuren kontuak atera diskizu platerera. Eta ez eman txapa gehiagorik, zeren askenean paso egingo diot zurekin gelditzeari, beti baizaide txapa berarekin…

Ba ote dago bideo-jolasenganako menpekotasunik?

Menpekotasun berriak ote daude? Orain egun batzuk “Drogas, Riesgos y Diversión” izeneko kongresu batean izan ginen, eta bertan Domingo Comas Arnau-k (katedraduna) esan zuen menpekotasun berririk ez dagoela; sintomen aldaketa besterik ez.

Modu asko daude ordenadore baten aurrean egoteko. Guraso askok deitzen digute, beraien seme-alaben ohitura berriak direla eta, hau da: etxean sartuta omen daude asko, pantailaren aurrean orduak eta orduak emanez…Baina, arazo pertsonala ote da, edo ez? Asken finean, denak egiten omen dute bizi mota hori!!

Komunikazioa eta Informazio Teknologi berriez hitzegiten dugu, Sare Socialez, Bideojolasez, Internetez, etabar. Dena zaku berean sartuta. Alde eta kontra dagoen jende mordoa dugu. Agian, biderdian egon daiteke erantzuna; hots: gehiegizko eta egokizko erabileraren artean.

Guraso hauek pairatzen ari dira bere seme-alaben portaera arraro hauek, eta gazte batzuek, aldiberean, murgilduta daude zurrunbilo erakargarri zein kaltegarri horretan. Dena dela, alarmismo asko sumatzen dugu gai honen inguruan, eta sarritan errudunak aurkitu beharrean gaude, gure amorrua eta haserrea euren gain azartzeko.

Jarrera batzuk jakinaren gainean jartzen gaituzte. Horrek ez du esan nahi arazo sakon bat dagoenik seinale horien azpian, baina komenigarria izaten da esku-hartzea. Hemen síntoma batzuk:

Poz handia edo euforia sentitu ordenadore aurrean gaudenean.
-Zailtasunak etena egiteko, eta urduritasuna etenaldietan.
-Geroago eta debora gehiago eman ordenadorearen aurrean.
-Hutsik, triste edo suminduta sentitu sarean ez zaudenean.
-Gezurra esan etxean edo lanean, interneten ikusten ohi dituzun orriei buruz galdetzen badigute.
-Begi sikuak, buruko minak eta bizkarrekoak ere.
-Ezegoki egin jatorduak, ordenadorearengandik ez urruntzeko.
-Atentzio gabeziak norberen garbitasunean.
-Errutinen aldaketa, loan.

Hain muturrera ez iristeko, etxekoen jarrera eta heziketa garrantsitsuak dira.

14 urtetik gorako seme-alabak dituzten gurasoentzako ekitaldia

Gasteizeko Ai Laket eta kataluniako Igenus erakundeek martxan jarriko duten ekimen baten berri ematera gatoz gaurkoan. Jarduera hau 50 eta 70 urteen bitartean jaioak izan eta gaur 14 eta 30 bitarteko seme-alaben gurasoak direnei zuzenduta dago.

Helburua mahainguru bat gauzatzea baino ez da. Bertan jardungo dira hizketan drogomenpekotasunaren prebentzioa nerabezaroan gaia hizpide dela.

Hitzordua datorren ekainaren 30ean izango da Gasteizeko ALDABE zentru zibikoan. Ez da egongo inolako hitzaldirik, eta horren trukean, metodología partehartzaile baten alde jo dute antolatzaileek; hau da: zazpi bat pertsonak mahainguru bat osatuko dute moderatzaile baten bitartekaritzaz baliatuz.

Ekitaldi honetara doan guztiari 40€-ko ticket-oparia emango zaio, denda konkretu batzuetan balio berdineko erosketekin trukatzeko, eta baita ikertzaile talde batek nerabeei eta emakumeei buruz eginiko liburu bat ere.

Gure babes osoa honelako ekitaldieei, nerabeen portaera arazotsuen aurrean bideak topatzerako, komunikazioa ipintzen baitute ardatz nagusi.

Informazio gehiego nahi baduzue, begira ezazue link honetan.