Haurtzaroa eta pornografia?

Har ezazue agur bero bana blog-eko jarraitzaile guztiok.

Formakuntza interesgarri batetan izan gara egunotan, zenbaitetan, eguneratzea garrantzitsua baita; interesgarria eta beharrezkoa izan da. Konpainia onean egon gara, gainera. Atsegin handiz egiten dugu topo beste profesional batzuekin, hauen esperientziak aberasgarri egiten baitzaizkigu. Lan eremuan perspektiba mantentzen laguntzen didan bultzada horietako bat da hau. Formakuntzan jorratutako gaia “Erotika 2.0: zibersexua, sexting-a eta nerabezaroan ematen den intimitatearen pornografizazioa” izan da. Ikastaroa, Gazteen Euskal Behatokian antolatu da, Gasteizko EMAIZE Sexologia Elkarteko Raúl Marcos Estrada-ren eskutik, giro apartean. Eta merezi izandako sentsazioaz baliatuz, hausnarketa pertsonal bat banatu nahiko nuke.

Guraso bezala, haurrak edozein mehatxurengandik babesten ahalegintzen gara, jakin badakigulako batzuetan, gazteek, teknologia berrien erabilpen desegokia egiten dutela. Ondorioz, teknologia berriak satanizatzen ditugu eta sarrera blokeatzea hautatzen dugu, babesaren izenean. Baina, zer lortzen ari gara guzti honekin?

“Haurtzaroa eta pornografia?” irakurtzen jarraitu

 Gurasoek, sareetan korapilatuak dauden seme-alaben aurrean

Zaharkitze programatua edo “erosi, bota eta erostea” dugu gure garaiko seinua.

Kontsumoa sustatzeko modua, nonnahi, gastu korrentea bideratuz ekonomia mugitze aldera. Gauza berriak beharrizan bihurtzea du helburu, eredu ekonomiko honek, berria dena hobea dela bumuinen barru-barruan sartzen digularik. Baina zepo maltzurra darama ideia honek bere oinarrian, hau da: ez daukagunak baino ez duela balio.

Hari horri tiratuz, ba ote gara birziklagarriak nagusiok atzetik datozen belaunaldien begietara, tekno-hizkerak gure bizi-ikuspegiaren eta eguneroko ohituren jabe egin den honetan?

Ez da lehengo bizimoduaren oroimina, non amonek eta aititek afektuz eta arretaz begiratzen genituztenekoa, hain zuzen ere. Dena den, orduan bai, gure nagusiei esleitzen genizkien baliozko jakituria, bizitzan zehar eta bizitzaren eraginez sortua, ipuin, aholku eta kontu xelebre ugaritan jakinarazten zigutena.

Berriro diot; gaur egun lehenak ez du baliorik, burua janda baitugu utilitarismo huts et ustelaz, “pitxi” berriak eskuratzeko irrika  geldiezinean murgilduta, azkenengo smarphona, tablet disdiratzuena edo ez dakit zelako tresna berria erosteko prest. Guzti hori, “erosi, bota eta berriro erosteko”.

Ez dugu erraz kontsumitzeko dugun grina nolabait  erregulatzerik, joera zital hori errotua baitugu, eta handiarazteko  bidean badira “jotafuego”lanean komunikabidee batzuk; aholkatzen baitigute kontsumitzen jarraitzeko “blackfriday” egunero izango balitz bezala, horretan omen dago poztasunaren  giltz gordea

Dirudienez kontsumoa da gaurko antidepresiboa. Gezurra baino ez da; biolentzia sortzen duen gezurra, gainera, bizitza kontsumitzera eramaten gaituena. Trantze honetan, bertatik bertarako plazerra baino ez dugu helburu; hori besterik ez. Objetu berrien jabe izateak ematen digun gorakada da gure gaurko “speed”-a, eta galbide horretan trakeztu besterik ez gara egiten, eta  baita hondatu ere elkarren artean sortzen diren bizi-uneen lurrina, zeinetan adi entzuteko ahalmena garatzen den, eta ikasi gainera gure iritziak, itxaropenak edo tristurak partekatzen.

Ezinegonak betidanik iraun izan du gizakiaren baitan, eta modu kaotikoan ez dadin adierazi gure bizi-joeretan, ezinbestekoa  ditugu ezagutzea bere nondik norakoak. Bizikidetzaren alde apostu egiterik badugu, ez ote dugu ikasi behar barrutik datorkigun egonezin baretu gaitz horri nolabaitekoa mugak jartzen?

Berdinen arteko jasarpena, edo  hedabideetan zoritxarrez ohikoa dugu“bulling” delako fenomeno hori, beti egon den arren gure artean, baditu gaur egungoak berezitasunik, besteak beste. Adibidez, eta horren harira, gaur egun nagusien esku-hartzea ez da hain erabakigarria gertakari hauek lehuendu edo ezabatzeko.

Bestalde, gurasoenganako biolentziaz ari bagara, ezin izkuta hauenganako  begirunea eraldatu egin denik, oroar, autoritas edo ikararekin zerikusia ez daukan errespetua erortzen ari den einean. Obedientzia, afektuzko errespetuaren seinu bezala, ez dago gaur egun ziurtaturik, eta ez da nabari lehenago nagusiei esleitzen zaizkien gidari gaitasuna edota jakituria, bizitzako zirrikituetatik irtetzen irakasteko.

Pantailak lapurtu die tokia gurasoei, eta baita bihurtu ere gaur egungo nerabeen gidari eta solaskide berri. Hor aurkitzen dituzte egingo ote dituzten isileko galderen erantzunak, akaso, eta baita lagun birtualak  egin ere. Hantxe  ematen dira grinez erakustera eta baita jardun ere begiratzen, monitorean begiak xurgatuz. Populartasun lasterketan buru-belarri sartuta bizi diren gazte hauek, kontabilizatu egiten dute ospea, beraien irudia modu erakargarrian erabiliz; nor baino nor.

Baina pantaila ez da jolas esparru hutsa, zepoz beteriko lurralde bat baino, non google, yahoo eta beste hainbestek monitorizatzen duten heziketa, gogoak eta gaurko gazteen sozializazioa. Aldiberean gurasook ez daukagu ideia zipitzik ere zertan diren, ez  eta zer nolako edukiak irensten ari diren.

Orain dela ez asko, bideoak jartzen genizkien etxeko txikiei. Gaur, tableta, eta ez txokolatezkoa, oparitzen diegu sar daitezen sarean, gidarik gabe eta bukaezinezko sare maltzur horretan, non begiak eta arreta preso, nahaspilatzen dituzten ziber-heziketan, ez dakitelarik bizitzako iparrorratza eta bizipoza monitoretik at dagoela.

Zeuk Esan Telefono Zenbakia, Zer da?

Agur bero bat gure bloga jarraitzen duzuen denoi.

Gure eremutik kanpo izandako ezbehar teknikoen ondorioz, eta, jasandako geldiunearen ondoren, (irrikan geunden hau esateko!) Berriz ere bueltan gara!!

Askok galdetu duzue isilunearen zergatiaren inguruan, eta zerbitzuak jardunean jarraitzen ote duen.

Eraso informatikoa izan dugu, blogak hondatuta zeuden eta bai, zerbitzuak bere jardunean jarraitzen du.

Galdera horiei dagokien erantzuna, beraz, Bai da; orain arte bezala, egitekoak egiten jarraitzen dugu, betiko betebeharrak burutzen. Zer den betikoa? Hemen duzue azalpena.

Zeuk Esan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzazko telefono zenbakia dugu, Haur eta Nerabeei zuzendutakoa, batipat; Adingabekoen telefono zenbakia, alegia. Zenbait baldintzek ahalbidetu zuten honen sorrera.

Alde batetik, Otsailaren 18ko, 3/2005 Legeko 42. Artikuluak dioenari erantzuna emaneteko: Haur zein Nerabeei Arreta eta Babesa eman behar zaie, hauen eskubidea baita informazio telefoniko zein elektronikoa bideratzen dituzten zerbitzuei, doako sarbidea izatea.

Bestetik, Europar Legebiltzarreko Gizarte-Gaien Txostenaren ondorio gisa, zeinak, 2010ean, haur eta gazteen gaiei erantzungo zien 116111 telefonoa abian jarri zuen, Europar Batasuneko herrialde guztiak erabaki honen jakitun eginik.

2010eko urriaren 5an hasi zen, beraz, zerbitzu honen ibilbidea, komunikazio esparru desberdinak agerian utziz: 116111 zenbakian arreta telefonikoa, Zeuk Esan webgunea, Sare Sozialak, YouTube kanala, Zeuk Esan Aldizkaria eta heldu zein gazteentzako blogak, parte hartu nahi duen ororentzako askatasun osoa bermatuz.

Hauekin batera, psikologia eta gizarte hezkuntzan adituak diren langileekin egiten dugu topo; talde hau da aipatutako tresnen erabilpena eta hedatzea sustatzen eta bermatzen duena.

116111aren bitartez, galdekizun sorta zabal bati ematen diogu erantzuna. Askotariko gaiak dira, horien artean eskola jazarpenarekin loturikoak, berdinen artean edo familian ematen diren harreman-gatazkak, gai afektibo-sexualak, autoestima arazoak, bakardade sentimenduarekin loturikoak…

Sufrimendua handia izaten da batzuetan; bestetan, kezkak hitzetan jartzearen beharra, beste aldean norbait entzuten dagoela jakitearen lasaitasuna. Beldur eta zailtasunak gainditzeak ematen duen poztasunarekin egin dugu topo, eta, baita burutzen dugun lanarekiko esker onarekin.

Gorago adierazi bezala, blogak, adierazpen eta parte-hartzerako gune askeak dira; hauetan, zuen baimenaz eta anonimatu osoz argitaratutako gertakizunak ematen ditugu aditzera. Bestetan, zuona edo gureak diren hausnarketen berri ematen dugu, hemen entzuten ditugunak askotarako ematen digu, eta.

Gogorarazi beraz, 11611 telefono zenbakia eta blogak, zuen txokoak direla eta edozein argibideren beharretan, 116111-era deitzera animatzen zaituztegu!!

Agresibitatea eta zaintza gabeziak – 2. atala-

pasivo-agresivoAzkeneko postean azpimarratzen genuen, haur baten eboluzioaren garapena bermatzeko ezinbestekoa dela etxeko egonkortasuna, zehazki, familia-giroarena. Egonkortasuna eta tratu egokiaren arteko harremana agerikoa dela ematen du, baita kontrako poloan azaltzen dena ere; hau da, ama-haur zaintzaren etenaldi, gutxitasun edota faltak harreman horren baitan duen garrantzia nabaria dela.

Aitzitik, jakina da zaintza gabezia edo falta horren baitan hazten diren haurrek, tonalitate urria eta jokaera iheskor zein beldurtia adierazten dutela. Ondorioz, eta, aipatutako testuinguruko baldintzak emateko aukerak baldin badaude, jarrera eskatzaile, ausart eta/edo konfrontatiboz hornitutako garapena emango da haur horiengan; guzti hau, ukatu zaien horren  exijentzia-erreakzio nabari gisa. Bestalde, egongo dira begirada arrotzaren aurrean ikusezin bihurtzea aukeratuko dutenak ere. Norberarekiko balorea gutxietsi eta errealitate hura gabezian oinarrituko duten haurrak hazi eta garatuko dira, ondorioz.

Lehendabiziko kasuan, jarrera erasokorrak alderdi kanporakoia eskuratu edo bereganatuko du eta hau, harremanetan bistaratuko da erronka, kontrol, erakusketa edo antzeko portaeren bitartez. Bigarren kasuan berriz, oldarkortasuna barneratu egingo da, “irentsi”, gorde, eta haurrak berak, norberari egotziko dio errua.

Kanpo alderantz azaltzen dena, baita barnerantz adierazteko joeraduna ere, oldarkortasun adierazpen gisa ulertzen dira, oldarkortasuna, bizitzan aurrera egitea bermatzen duen modutzat ulertua; oldarkortasuna, bidea eraikitzeko ematen digun indar bezala ulertua, eta, biologikoki, psikologikoki eta sozialki bizirauteko aukera ematen gaituen tresna gisa ulertua.

Bi alderdiek harremanei aurre egiteko aukera bereziak adierazten dituzte, eta hala, praktikan jartzean antzemango dira egokiak diren ala ez; azken baldintza hau ematen baldin bada, jokaera, arazotsutzat jotzeko aukera egon daiteke. Azken adibide honetan, bada, gaizki bideraturiko oldarkortasun bulkada baten inguruan mintzatuko ginateke.

Beraz, zer esan nahi dugu “gaizki bideraturiko jarrera edo bulkadak” aipatzen ditugunean? Datorren postean mintzatuko gara horren inguruan.

MIntza gaitezen baikortasunez gure gazteez

Peleas de adultos - Helduen arteko borrokaEz da 116111an jasotako deia. Aldiz, lehengunean kaletik nenbilela gertatutako gertakari batekin natortzue oraingoan

Sarritan gaurko adingabeen izaeraz eta baloreen gabeziaz mintzatzen gara helduok, bai profesionalok, bai hedabideek eta baita beste toki askotatik ere.Etengabeko matraka zaharkitu eta aspaldikoa izanik, bada bai hizketagaia helduon artean, eta esango nuke baikortasunez mintzatzeko dugun gabezia begi bistan uzten digula
“Gazteek alferrak dira!!, ez daukate inolako jakin-minik, ez balorerik…”

Pentsakera hau ez da oraingoa, ezta gutxiago ere. Aristotelesek isla zuenean idatziz bere garaikideen pentsamentuak, honela zioen: “Egungo gazteek ez daukate kontrolik eta beti daude haserre. Ez daukate errespeturik nagusiekiko, ez daukate edukaziorik eta moralik”. Platón ere bat zetorren bere ikaslearekin: ¿Zer gertatzen zaie gure gazteei? Ez die nagusiei zein gurasoei kasurik egiten. Ez dute errespetatzen legedia. Zentzu gabeko ideiak aldarrikatzen dituzte kaleetan zehar. Indargabetzen ari zaie morala. Zer izango da?

Ez da hereneguneko kontua, beraz. Baina nahi eta ez den arren, nerabe eta oroar gazteriari buruzko begirada gutxiezkoer hori, behin eta berriro errepitzan zaigu historian zehar, denboraren joan-etorriarekin loturarik izango ez balu bezala.

Ba post honetan begirune hori errefusatu nahi dugu, eta horretarako dakarkizuet istorio bitxi bat non nerabe biren portaera heldua gailentzen den nagusi biren portaera traketzaren ondoan. Bitxia benetan
Kontua zera da: 55 urte ondo pasatutako gizonezko bi mokoko hasi omen zirela kalean, batek zeraman txakurra eta haren eskubideak zirela medio.

Bapatean, Atilak harroputz deitu zion Anibali, eta honek “ostia pare bat eman baietz” erantzun besteari.A tilak berriz “ea nik ematen badizut zuri!!” mehatxatu Anibal, eta…
Alboan, 15-18 urte bitarteko lau gazte zeuden eserilu batetan trankil mobilekin, tiki-takan, jolasean. Di-da batean altxatu ziren. Hitzik esan gabe, bi hurbildu ziren Atilen ondora, eta beste biak Anibalengana joan. Trankil eta egoki, lasaitasunez, banatu zituzten, naiz eta batak paparretik kolpeta zeukan bestean eta…
“…Lasai , benga ba. Trankil, bukatu da. Benga lasai zu, ala tranquil tio…”

Portaera eta hizkera hobezinarekin, izugarriako errepasua emanez helduei, hauek agresibidade maila gutxitu egin zuten, eta azkenik bakoitza bere aldetik joan zen berba izorrak alde batetara utzita.

Gazteek bueltatu ziren eserilekura, eta ezer gertatu izan ez balitz bezela, beraien ziber-jolasekin jarraitu zuten; ez dakigu gertatutakoa washapetik kontatzeko edo …

Erabat gustatu zitzaidan gazteen portaera, baina ez gutxiago inguruan zeuden helduen artean sortu zen elkarriaketa..

“Gazteak direla eta ez direla!! Begira orain ere nork eman duen ilkasgaia!!”

Gogora ezazue gaurko kontaketa, norbait kexuka entzuten duzunean gazte guztien harira. Baikorrak izan gaitezen!… edo ahaztuta omen dugu nolakoa izan genuen nerabezaroa, eta nolako mina egiten ziguten “garrantzia gabeko” komentario batzuk.

Sexu abusuak: susmoak, errealitatea eta “angustia”

 

  • Ez dakik, aspaldia asko ukitzen da hor behean…
  • Kezkatuta gaude. Gure neskatoa medikutara jalasten da beste laguntxo batzurekin., modu arraro batetan…
  • Erre egiten diola hor behean, dio, eta ez dakigu zer egin…

Zer datorkizu burura goiko esaldi horiek irakurri ondoren? Gehienoi sexu jasarpenen kontua datorkigu!

Adingabeen aurkako sexu jasarpenenen ezagutzak, erabat eragozten gaitu, kontu larria eta oso itsusia baita.

Nahiz eta tratu txarren esparruan tipología desberdinak dauden (tratu txar fisikoak, emozionalak edota hutsikeria, besteak beste), sexu jasarpenarenak gordintasun berezia azaleratzen du, eta gure kulturan, besteak baino larriago izango balitz ikusten ditugu.

Tratu txarren artean, itolarritasun, beldur eta antsietate gehien sortzen duen motatako tratu txarra dugu hau, bai profesional eta bai gehiengoen artean, Gaztelaniaz, “angustia” izena erabiliko genuke ezinegonezko emozio hori izendatzeko. Horregatik bada, ume bat ikusi eta nolabaiteko susmoak pizten bazaizkigu, bere portaera dela eta, adibidez, has gaitezke irudikatzen ikarazko pelikulak eta baita urrutiegi bidaiatzen ere imaginazioaren eskutik.

Lagungarri bezala, hemen doakizue sexu abusuaren definizio eta karakterizazio bat; hain zuzen ere, BALORA izeneko protokoloak onartzen duena (kontutan izan, tresna horren eskutik egiten direla, gaur egun, adingabeekiko tratu txarren inguruko balorazioak, euskadin).

Dena dela, inolako zalantzarik izango bazenukete gai honen inguruan, edota zuon artean egoera susmagarriren bat ikusi, dei iezaguzue lasai 116111 telefono zenkari, gustura artatuko zaituztegu eta.

Izen gabeko izua

besarkada - abrazoBat-batean, begiak ireki eta gorputzera bueltatu nintzen, eta han “izen gabeko” izuaren presentzia sentitu. Ez nuen espero izua, eta ikaratu egin nitzen sentitzean.

Nire bihotzaren taupada azkarren premiak, ohera bertara egotzi zidan ametsetatik , non izara garbien lurrina nahastu egin zitzaidan nire ikaratutako izerdiaren usainarekin

Bi edo, gehienez, hiru segundo baino gehiago ez ziren pasatu, eta sukaldetik ama entzun nuen abesten. Egunero, etxeko lanak egin ohi zituela kantatzeari ematen zion. Bere garaiko abesti ezagunak ziren, bere gozotasun bereziarekin, abesten zituenak. Nahi gabe, amak ikararen atzaparretatik libratu nituen.  Di-da batean altxatu nintzen nire ohetik eta baita salto bitan zeharkatu ere gure etxeko pasillo txikia. Sukaldera iritsi eta amaren besoetan murgildu nintzen. Bere besoetan hartu zidan eta hantxe bertan ikarak denak uxatu egin ziren, magia egin izan balitz bezala.

#egONLINE

Gaur egun Internet gurean erabat integratuta dagoela esatea Pernandoren egia da, ez da hala? Sarea, edukietarako sarbidea, ezagutzaren zabalkundea, online harremanak eta w hirukoitzaren unibertsoak eskaintzen dizkigun hainbat eta hainbat zerbitzu gure eguneroko bizitzaren parte dira, maila guztietan.

 

Izan ere, integrazio hori maila guztietan gertatzen da (lanean, aisialdian, ingurune akademikoan…), adin guztietan, eta gero eta euskarri gehiagotan (ordenagailua, telefonoa, telebista…).

 

Internetek gure bizitzetan duen presentziak eta erabiltzeko moduak hainbat ahalmen ematen dizkigu, baina arriskuak ere baditu, eta, horrenbestez, aurreiritziak, arbuioak eta mendekotasuna ere eragiten ditu, kode propioak dituzten harreman modu berriak ere eragiten ditu, etab.

 

Horregatik guztiagatik, Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailean –ZEUK ESAN arloa bertako kidea da–, online eremu zabalaren eta pertsona adingabeen arteko harremana sakonago lantzeko beharra planteatu da eta, ondorioz, #egONLINE programa abiarazi da.

 

Programa joan den azaroaren 20az geroztik dago martxan (Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunarekin bat eginda), egun horretan bertan aurkeztu zen, eta gure Twitter kontutik bertan jazo ziren gauza ugari transmititzen aritu ginen, #egONLINE hashtagarekin.

 

Eguneko ekitalditik haratago, ordea, programak martxan jarraitzen du Euskadiko bost institututan, 2014ko apirilaren 15era arte, bertako DBHko 1., 2. eta 3. mailetako neska-mutilekin eta irakasleekin lanean, nerabeak sentsibilizatzeko helburuarekin, Internetek dituen arriskuez, ez bada segurtasunez jokatzen, baina baita Sareak dituen Potentzialtasunez ere.

 

Datozen hilabeteetan institutuetan zein beste langune batzuetan garatzen den lanaren berri zehatza zuei ematen joango gara, gure blog eta sare sozialen bitartez… Alegia, Zeuk Esan atalean ere #egONLINEn egongo gara

BIKOTEKIDE BANAKETA ETA SEME-ALABEN ONGIZATEA

Seme-alabak dituzten familietako osaketa azkar aldatzen ari da bikote banaketen areagotzearen ondorioz. Aldaketa honek, familiaren egitura eta familiarteko erlazioan eragina du.

Familia, seme-alaben hurbileko testuingurua eta babes sistema printzipala dela kontutan izanik, gurasoen banaketa, trantsizio zaila da seme-alabentzako.  Banaketak sortutako ezegonkortasunak, seme-alabengan desoreka emozionala eta sentimendu indartsuak eragin ditzake; baita antsietate handia eta pertsonen arteko arazoak ere.

Baina, seme-alaben ondoeza maila eragile askoren menpe dago. Alde batetik, gurasoen moldaketa, familia egoera eta pertsonalaren aurrean. Beste alde batetik, familiaz kanpoko familiartekoen eta lagunen babesa. Bestalde, bikotekide banaketaren ondorengo gatazkaren jarraipenak, harremanak liskartsu ditzake, etxeko gazteen egoera larriagotuz. Izan ere, gatazkaren luzapenak, seme-alaben garapen psikologiko, físiko eta eskolarra oztopa ditzake.

Esandakoarekin, ez ginateke larritu behar. Seme-alaben ongizaterako egoerari aurre egiteko modua aurkitu behar dugu. Aurre egiteak hauxe suposatzen du:

1.    Seme-alabekin, komunikazio egonkorra eta segurua mantendu. Halaber, ulermen egokia bilatu nagusien artean.
2.    Berrantolatu seme-alabekiko nagusien ardura, beti ere, gazteen ongizatea kontutan izanik
3.    Familia artekoen moldaketa eta autoestimua sustatu.
4.    Koherentzia eta familia unitate loturak matendu.
5.    Seme-alabeei beharrezkoa duten euskarri eta babes segurua eman.
6.    Babes soziala mantendu eta garatu.
7.    Zuzendu egoeraren eragina, seme-alabengan ondorio negatiboak saihesteko.

Hortaz, familia egoera berriaren aurrean, guraso lez, seme-alabei, beharrezko egokitzapena erraztea izando litzateke oinarria Beti ere, seme-alaben ongizatea kontutan izanik.