Tablet eta Smartphone: oinarrizko aholkuak erabilera on baterako

Urte Berri on guztioi!!! Nola joan dira Eguberriak? Gu geu, hemen egon gara 116111 telefono zenbakiaren atzean.

Nola portatu izan dira Olentzero, Aita Noel edo Hiru Erregeak? Agian zuotariko batzuekin ongi. Tablet-ak, smartphone-ak, etabar. Hauek bai opariak!!! Agian, guraso batzuk ez dira izango mota horietako oparien defentsoreak, baina egongo dira baita begi onekin ikusten dituztenek ere.

Hauentzako eta, batez ere, tresna hauen erabileraren arriskuak gutxitze aldera, oinarrizko aholku batzuk ekartera gatoz. Aholku hauek, elkarrizketaren bitartez aplikatu behar dira. Aholku errazak eta baliogarriak, erabat. Bagoaz.

– Neska-mutilak laster ikasiko dute nola  atera behar zaion etekina tablet edo smartphone bati. Baina, aldiberean, ikasi behar dute zeintzuk diren erabiliera txar baten arriskuak.

– Jaki behar dute non, nola eta noiz erabili behar duten honelako tresna berri bat.

-Erosketa egin orduko, gurasoek  ikasi beharko lukete  gadget hauen inguruko oinarrizko aspektu batzuk bereizten. Adibidez: nolako tresneri aukerak dauden, nolako aplikazioak dauzkaten eta baita nolako programak eta zerbitzuak ere.

– Txikienei begira, derrigorra litzateke konfigurazio on bat egitea. Iragazkiak jarri, eduki ezegokiak edo arriskutsuak ematen duten web orrietara sar ez daitezen.

– Gazteak errespetuz jokatu behar dute bai sarean ari direnean eta baita on-line jokoetan ere. CIBER-JASARPENA delitua da (erasoak, irainak, xantaiak, txantxa itsusiak, etabar)

Guraso bezala, gure seme-alabei, aholku hauek ematen saiatu behar gara. Nahi izanez gero, begira dezakezue ondorengo artikulua, bertatik atera baitugu gure idatzia.

Begira ezazue, baita estatu batuetako ama baten adibidea ere. Hark iPhone bat oparitu zion bere semari, baina baita arau zoragarriak ipini ere. Irakur ezazue hemen.

Denok gara erantzule!!!

Todas y Todos Somos ResponsablesEra askotako deiak jasoten ditugu 116111 zenbakian. Sarritan gurasoak izaten dira telefonearen beste aldean, seme-alabekin etxean dituzten arazoez galdezka, interbidea bilatu nahirik.

Arazo larrien berri eman digute behin baino gehiagotan. Agian, lehenagoko aitona-amonei zinesgaitzak egingo zaizkien tamainakoak; hots: mehatxu zitalak, txantaiak edo agresio fisiko ulertezinak.

Nola ulertu horretako gertaerak? Gure ustetan, etxean dirudi dagoela portaera horien muina,….zati handi batean, behintzat.

Ez da erraza aholkuak oparitzea. Nola adierazi aita edo ama bati, seme-edo alaba gaztearen portaera lotsagarria hura etxean sortua izan dela?. Nola irakatsi beraz kasu horietan, heziketa ahula medio, baloreetan eta erantzunkizunean ez direlako hezi eta hazi gaztetxoenak etxe horretan?

Gazteen portaera guratsu edo krudelen erantzuleak eurak baino ez dira. Baina portaera horien sorreran eta mantentzean zer ikusi handia dute gurasoek. Baina horrelakorik inork ez du nahi izaten entzun, errazago baita kanpoan jartzea erru guztia: ustezko masu-maistra baldarrak batetik, komeni ez zaizkien lagun itsusiak bestetik, edo eroak baino zoroago dauden psikologo afizionatuak, besteak beste. Aitzakiak anitzak; nola ba?

Gazteak nahi dutugu eskuratu, eta ez gara guri dagokiguna onartzeko gauza. Kontu xelebrea ezta?

Portaera bortitz horiek, etxean mamitutako utzikeriaren tamaina berekoak ez al dira?