Era askotako deiak jasoten ditugu 116111 zenbakian. Sarritan gurasoak izaten dira telefonearen beste aldean, seme-alabekin etxean dituzten arazoez galdezka, interbidea bilatu nahirik.
Arazo larrien berri eman digute behin baino gehiagotan. Agian, lehenagoko aitona-amonei zinesgaitzak egingo zaizkien tamainakoak; hots: mehatxu zitalak, txantaiak edo agresio fisiko ulertezinak.
Nola ulertu horretako gertaerak? Gure ustetan, etxean dirudi dagoela portaera horien muina,….zati handi batean, behintzat.
Ez da erraza aholkuak oparitzea. Nola adierazi aita edo ama bati, seme-edo alaba gaztearen portaera lotsagarria hura etxean sortua izan dela?. Nola irakatsi beraz kasu horietan, heziketa ahula medio, baloreetan eta erantzunkizunean ez direlako hezi eta hazi gaztetxoenak etxe horretan?
Gazteen portaera guratsu edo krudelen erantzuleak eurak baino ez dira. Baina portaera horien sorreran eta mantentzean zer ikusi handia dute gurasoek. Baina horrelakorik inork ez du nahi izaten entzun, errazago baita kanpoan jartzea erru guztia: ustezko masu-maistra baldarrak batetik, komeni ez zaizkien lagun itsusiak bestetik, edo eroak baino zoroago dauden psikologo afizionatuak, besteak beste. Aitzakiak anitzak; nola ba?
Gazteak nahi dutugu eskuratu, eta ez gara guri dagokiguna onartzeko gauza. Kontu xelebrea ezta?
Portaera bortitz horiek, etxean mamitutako utzikeriaren tamaina berekoak ez al dira?