Zerbitzu hau sortu denetik eta senar-emazteen harteko banaketak direla medio, hainbat dei izan ditugu. Hauek beraien umeei buruzko kezkaz beteriko kontsultak egin ohi dizkigute, gaizki errotutako banaketek izaten badituzte ondorio latzak umeengan.
Inoiz amek kexuka adierazi digute nola beraien senar-ohiek ez duten betetzen tentuz seme-alabekin egoteko txandak. Besteetan berriz, aitak izan dira astoraturik aipatu digutenak nola emazte-ohiek ez dieten uzten seme-alabak ikusi ere egiten. Honelako adibide asko aipatzeko moduan gaude eta denak umeen kalte iturri isla.
Banaketa bat ez da sekula inoren gustuko eta are gutxiago umeren bat bada tarteko. Luzaro irauten duen tragu latza pasatu beharra egoten da, zeren ordurarteko bizmodua bapatean aldrebesten zaigu, etorkizun iluna marrazten delarik gure begi aurrean. Dena den, denboraren joan-etorriak askotan hobekuntzaren alde egiten du, bitartean behar bezala ematen badira gutxieneko urrats batzuk.
Esaterik badugu hari horri tiratuz, gurasook banaketa bat burutzea ebazten dugunean ahalik eta gutxien nahastu behar ditugula gure seme-alabek erabaki horretan. Gure burmuinean guztiz zuztartu behar dugu banaketa bera bikotekidearekiko hartzen den erabakia dela eta horrek ez duela suposatzen umeengantik ere banatu bahar ganenik.
Hau ez da kontu samurra praktikara eroan behar denean, eta sarri nagusion arteko tirabiretan erabat korapilatzen ditugu familiako txikieanak gure gatazka pertsonalerako aliatuak aurki nahian.