Koherentzia seme-alaben heziketan

“Ez da justua…aitak beti uzten dit telebista ikusten eta zuk berriz inoiz ere ez…”

Gure seme-alabek gurasoen heziketa jardueretan kontraesanak nabaritzen dituztenean, goian kakotxatutakoa ohiko matraka bihur daiteke.

Agian ez da hain zaila, edo ez litzateke izan behar. Ez dakit. Dakidana zera da: umeen heziketari dagokionez lan bateratu bat egitea ezinbestekoa dela. Pertsona bezala gure ikuspuntu propioak izan ditzakegu, baina umeak tarteko direnean, gurasook ezin gara galdu indibidualismoetan, gure bikotekideak egina edo esandakoa zapaltzen edo gaur zin egindakoa bihar ukatzen.

Umeak ikusten  badu aita eta ama errespetuaz tratatzen direla eta batak esandakoari besteak ez diola gutxikeriaz erantzuten, ume hori barne ziurtasun ukitu batekin hezi eta haziko dugu.

Gure seme-alabek jakin badakite gure ahulezien berri, eta horregatik erraz egiten zaie antzematea nori zer eskatu behar dieten.

Hartu ezazue adibide gisa ondorengo ohiko eszenak:

  • Egoera 1: Gurasoen artean, bata bestea baino bigunagoa agertzen da umearen eskabideen aurrean.
  • Egoera 2: Zure semeak irteera-baimena eskatu dizu eta zuk ezetzaz erantzun diozu. Berriz, zure bikoteak baimena eman dio, ondoren.
  • Egoera-3: Aita eta amaren artean irispide kontrajarriak nabarmentzen dira heziketa jardueretan.
  • Egoera-4: Mutilak zein neskak, guraso bat baino ez du errespetatzen.

Guraso bezala jarduera bateratu bat ez badaukagu, luzarora batek indarra galduko du umearen begi-aurrean. Iritziak desberdinak badira ere, ez dezagun desberdintasun hori gatazka bihurtu, ez eta “irabasleen eta galtzaileen”arteko tirabira ustel bat sustatu.

Azkenengo aholku txiki bat: bazkalosteko lo kuluxka unean, ez iezaiozu eman goizean ukatuko zenion baimenik!

Kontuz! Helduek erabaki xelebreak hartzen!

voleibol

Egoera batzuetan, gurasoei ulertezina egiten zaie beste persona heldu batzuen portaerak beraien seme-alabekiko. Lehengo egunean 116111 –an horren adierazle izan daitekeen dei bat izan genuen. Hemen duzue laburbilduta dei horren mamia.
Deilariak, bi nagusi ziren. 17 eta 12 urteko alaba biren gurasoak, hain zuzen ere. Kurtso honetan, alaba nagusiak bere herriko voleibol taldea utzi egin du, beste talde hobe batean sartzeko, gustokoa baitu kirol hau eta baita gaitasun dexente eduki ere jolalari legez.

Dirudienez, erabaki hau ez dute gustoko hartu herriko taldeko entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideek. Alde batetik, ulerkortzat jo daiteke taldeko “izar” baten irteerak izua, desoreka, tristura edo haserrea sortzea. Jakin badakigu lehiakortasuna galtzen dutela kirol taldeek beraien izarrak kanporatzen direnean, etabar. Baina oraingoan esku joan zaie taldeko arduradunei.

Kontua da, 12 urteko neskatoak bere ahizpak nagusiak utzi duen talde berean jokatu behar zuela aurten eta ez diotela utzi. Gurasoek esan digute ez dutela jaso inolako azalpenik, eta seguru daudela mendekua izan dela. Hori egia balitz; akabo!!!!
Normala den bezala, aita-ama hauek oso haserre daude erabaki honekin, baina eragin gehien neskatoarengan izan du.

Galdera batzuk datorzkigu burura. Agian honako hauek:

Zer dela eta ordaindu behar du ahizpa gazteenak nagusiaren erabakiak sortu dituen eraginagatik?

Pentsa ahal dute erantzule horiek nolako mina egiten ari diren neskatoari erabaki horrekin?

Zeuk Esan-etik nola lagundu diezaiekegu bada guraso hauei? Batetik entzun, entzun eta entzun, hustu beharra zuten eta. Horrelakoetan belarria ipini beharra egoten da. Bestetik aholkatu, nola ez bada, ahalik eta zuhurren eta zuzenen. Honelakoetan azalpenak eskatu behar dira bertatik bertara, askotan irtenbideak asmatzen baitira hizketaren bitartez. Ezin bada, hor dago Udaletxea (herriko kirol taldeek diru laguntzak jasoten baitituzte udaletik), Voleiboleko Federazioa edo Arartekoa, neskatoaren eskubideen alde egiteko.

Aldiberean, neskatoen aldamenean egotea ezinbestekoa da, eta beste aukerarik izango ez bagenu, beste voleibol talde bat aurketzea genuke helburu.

INTERNATUAREN mitoa

El Mito del Internado - INTERNATUAREN mitoa

– “Oso triste nago zeren ez dut batere gainditu eta aitak esan dit internatu batetan sartuko nauela”

Txantxetako deien artean, esan dezakegu ohikoetarikoa dela  goiko esaldiak islatzen duen kasua. Ba bai, txatxa diot zeren orain arte sartu zaizkigun hauetariko deietatik bat bera ere ez da izan egiazkoa, nahiz eta INTERNATU deritzon barnetegiak egon badauden, eta baita sarri asko horrelako mehatxu sasihezitzaileak ere.

Baina nora datoz mehatxu mota hauek. Garrantzi handia dauka argi eta garbi hitz egitea seme-alabei eta baita beraien portaeren ondorioak zeintzuk izango diren azaleratzea, kasuan kasu. Haserrearen eraginez markatik kanporako zigorrekin mehatxatxen badizkiegu eta animuak baretu ostean ez bagara kapaz esandako betetzeko, ez gara egongo zuzen jokatzen. Ez eta dena egiten uzten badiegue ere. Haztaroan, muga hezikoarrak behar dituzte gure gazteek, eta ez bagara gai ipini eta betetzeko, ez dute ikasiko beraien nahien eta errealitatearen artean biderdiko joerak sortzen.

Internatuaren mitoa txantxa bihurtzen zaie azkenik. Horrela izanik hobe dugu gurasook inprobizazioak alde batera utzi eta baliabide kreatiboagoak sortzen ikasi.

Gurasoen azalean jarri beharko…

Atentatu izugarri baten lekuko izan da Norvegia joan den ostiralean. Hainbat biktima ondorioz. Hain ezohikoa den gertakari honek shock egoeran utzi izan ditu denak herrialde honetan, sinetsi eta ulertu ezinik.

Nola ez bada bortizkeria horren ondoren joan direnekin oroitu? Nola ez bada beraien familiekin? Gogorra izan beharko hil diren etxekoen azalean jartzea. Nolako  amorroa eta inpotentzia…,nolako hutsunea eta etsipena biziko dute hauek?

Bestalde, ez da samurra izango triskantza bera sortu izan duen gurasoen sentipena. Ez da gozoa izango, ez. Honen harira, egunotan iturri batzuk jaso dute sarraski egilearen aitaren erreakzioa. Gizon honek nola eduki behar zuen barrua esan zuenean semeagatik :“inor hil orduko, hobe bere buruaz beste egin egin izan balu…”.

Nahiz eta kasu hau markatik kanporakoa den, jakin badakigu eguneroko bizitzan gurasoek hainbatetan pairatzen dituztela seme-alaben akatsen ordaina. Erantzule sentitzen dira aita-amek seme-alaben jokaerekin, eta atsekabea mingarria bihurtzen denean errudun sentitzen dira gehienetan.

Denok gara erantzule!!!

Todas y Todos Somos ResponsablesEra askotako deiak jasoten ditugu 116111 zenbakian. Sarritan gurasoak izaten dira telefonearen beste aldean, seme-alabekin etxean dituzten arazoez galdezka, interbidea bilatu nahirik.

Arazo larrien berri eman digute behin baino gehiagotan. Agian, lehenagoko aitona-amonei zinesgaitzak egingo zaizkien tamainakoak; hots: mehatxu zitalak, txantaiak edo agresio fisiko ulertezinak.

Nola ulertu horretako gertaerak? Gure ustetan, etxean dirudi dagoela portaera horien muina,….zati handi batean, behintzat.

Ez da erraza aholkuak oparitzea. Nola adierazi aita edo ama bati, seme-edo alaba gaztearen portaera lotsagarria hura etxean sortua izan dela?. Nola irakatsi beraz kasu horietan, heziketa ahula medio, baloreetan eta erantzunkizunean ez direlako hezi eta hazi gaztetxoenak etxe horretan?

Gazteen portaera guratsu edo krudelen erantzuleak eurak baino ez dira. Baina portaera horien sorreran eta mantentzean zer ikusi handia dute gurasoek. Baina horrelakorik inork ez du nahi izaten entzun, errazago baita kanpoan jartzea erru guztia: ustezko masu-maistra baldarrak batetik, komeni ez zaizkien lagun itsusiak bestetik, edo eroak baino zoroago dauden psikologo afizionatuak, besteak beste. Aitzakiak anitzak; nola ba?

Gazteak nahi dutugu eskuratu, eta ez gara guri dagokiguna onartzeko gauza. Kontu xelebrea ezta?

Portaera bortitz horiek, etxean mamitutako utzikeriaren tamaina berekoak ez al dira?

Ni ez naiz arrazista

Pareja mixtaAma bat:”…Ni ez naiz arrazista. Niri berdin zait larruaren kolorea, baina kezkatuta nabil aspaldion nire 15 urteko alabarekin, zeren instituzio batetan bizi den musulmandar batekin baitabil….

…Nire alaba txerri okelari uko egiten ari zaio, bere neska-lagunekin jada ez da irtetzen, eta etxean ikaratan gaude aldaketa dezente ematen ari delako…
…Deitzen dizuet ea zerbaitetan lagundu ahal didazuen…”

Zeuk Esa: “…Eta nolatako laguntza behar duzu bada? “

Ab: “Ez dakit…Gustatuko litzaidake berarekin hitz egingo bazenute, eta ondoren instituzio horretako arduradunekin baira ere, ea mutiko horri esaten dioten bere portaera ez dela hoberena gure alabarentzako. Ez dakit, kontua da guk ez dugula nahi txarrik gure alabarentzako”

ZE: “Eta zuk hitz egin al duzu alabarekin?”

Ab: “Bai, baina horri buruz hitz egiten dugun bakoitzean haserretu eginten zaigu eta egoskor ipintzen da…”

ZE: “Eta ahalegindu zarete instituzio horretako arduradunekin hitz egiten?”

Ab: “Bai, eta Hezitzaileak esan zigun mutil zintzoa eta arduratsua dela. Baina guk esan diogu gure alabak izan dituen aldaketak kezkagarriak direla, eta bera muturtu egin zitzaigun eta ondoren ez zuen nahi izan mutilari buruzko informazioa gehiagorik eman. … “
ZE: “Ez da arraroa, ezta? Azken finean ematen du ikararen ondorioz zure portaera sakartu egin omen dela, zeren alabarekin ezin duzu lasai mintzatzu eta Hezitzailearekin ere muturtuta amaitu duzue. Hain urduri egoteko arrazoirik ba al duzu?”

AB: “Bai, badakit. Baina, ez daukagu argi… Zer egin dezakegu?

ZE: “Uste dut, une honetan mutil horrek aukera bat merezi duela. Nik ulertzen dizut duzun  kezka, baina alabarekin hobe izando duzu jarrera samurragoa izan, agian orduan zabalago hitz egiteko aukera izan dezakezu eta….”

Ab: “Baina nola egiten da hori?”

ZE: “Errazagoa izango zaizu zure alabaren sentimenduak ulertzeko gauza bazara, zeren orduan mutil horrekin duen harremana ez duzu erabat ezezkor epaituko. ……

…zure kezka zein da, zure alabak mutil-laguna duela, edo mutil launaren jatorria?…….

…..berarengana hurbildu beherra duzu, bestela hurrengo batean ere arazo bera errepikatuko zaizu eta…

…pentsa ezazu zure 15 urteko neskatoak bere biziko bikotea izando balitz biziko duela harreman hau, eta ikusten badu erezeloak dituzula mutilaren azalaren koloreagatik edota bere jatorriagatik, tinkoago ipiniko da bere nahiaren defentsan…

Ab: “Beno, ahaleginduko gara zuk esaten diguzuna egiten, baina ez dakit…!!!

Bai senar-emazte bezala, baina ez guraso legez


Zerbitzu hau sortu  denetik eta senar-emazteen harteko banaketak direla medio, hainbat dei izan ditugu. Hauek beraien umeei buruzko kezkaz beteriko kontsultak egin ohi dizkigute, gaizki errotutako banaketek izaten badituzte ondorio  latzak umeengan.

Inoiz amek kexuka adierazi digute nola beraien senar-ohiek ez duten betetzen tentuz seme-alabekin egoteko txandak. Besteetan berriz, aitak izan dira astoraturik aipatu digutenak nola emazte-ohiek ez dieten uzten seme-alabak ikusi ere egiten. Honelako adibide asko aipatzeko moduan gaude eta denak umeen kalte iturri isla.

Banaketa bat ez da sekula inoren gustuko eta are gutxiago umeren bat bada tarteko. Luzaro irauten duen tragu latza pasatu beharra egoten da, zeren ordurarteko bizmodua bapatean aldrebesten zaigu, etorkizun iluna marrazten delarik gure begi aurrean. Dena den, denboraren joan-etorriak askotan hobekuntzaren alde egiten du, bitartean behar bezala ematen badira gutxieneko urrats batzuk.

Esaterik badugu hari horri tiratuz, gurasook banaketa bat burutzea ebazten dugunean ahalik eta gutxien nahastu behar ditugula gure seme-alabek erabaki horretan. Gure burmuinean guztiz zuztartu behar dugu banaketa bera bikotekidearekiko hartzen den erabakia dela eta horrek ez duela suposatzen umeengantik ere banatu bahar ganenik.

Hau ez da kontu samurra praktikara eroan behar denean, eta sarri nagusion arteko tirabiretan erabat korapilatzen ditugu familiako txikieanak gure gatazka pertsonalerako aliatuak aurki nahian.