Urte Berri on guztioi!!! Nola joan dira Eguberriak? Gu geu, hemen egon gara 116111 telefono zenbakiaren atzean.
Nola portatu izan dira Olentzero, Aita Noel edo Hiru Erregeak? Agian zuotariko batzuekin ongi. Tablet-ak, smartphone-ak, etabar. Hauek bai opariak!!! Agian, guraso batzuk ez dira izango mota horietako oparien defentsoreak, baina egongo dira baita begi onekin ikusten dituztenek ere.
Hauentzako eta, batez ere, tresna hauen erabileraren arriskuak gutxitze aldera, oinarrizko aholku batzuk ekartera gatoz. Aholku hauek, elkarrizketaren bitartez aplikatu behar dira. Aholku errazak eta baliogarriak, erabat. Bagoaz.
– Neska-mutilak laster ikasiko dute nola atera behar zaion etekina tablet edo smartphone bati. Baina, aldiberean, ikasi behar dute zeintzuk diren erabiliera txar baten arriskuak.
– Jaki behar dute non, nola eta noiz erabili behar duten honelako tresna berri bat.
-Erosketa egin orduko, gurasoek ikasi beharko lukete gadget hauen inguruko oinarrizko aspektu batzuk bereizten. Adibidez: nolako tresneri aukerak dauden, nolako aplikazioak dauzkaten eta baita nolako programak eta zerbitzuak ere.
– Txikienei begira, derrigorra litzateke konfigurazio on bat egitea. Iragazkiak jarri, eduki ezegokiak edo arriskutsuak ematen duten web orrietara sar ez daitezen.
– Gazteak errespetuz jokatu behar dute bai sarean ari direnean eta baita on-line jokoetan ere. CIBER-JASARPENA delitua da (erasoak, irainak, xantaiak, txantxa itsusiak, etabar)
Guraso bezala, gure seme-alabei, aholku hauek ematen saiatu behar gara. Nahi izanez gero, begira dezakezue ondorengo artikulua, bertatik atera baitugu gure idatzia.
Begira ezazue, baita estatu batuetako ama baten adibidea ere. Hark iPhone bat oparitu zion bere semari, baina baita arau zoragarriak ipini ere. Irakur ezazue hemen.