Tablet eta Smartphone: oinarrizko aholkuak erabilera on baterako

Urte Berri on guztioi!!! Nola joan dira Eguberriak? Gu geu, hemen egon gara 116111 telefono zenbakiaren atzean.

Nola portatu izan dira Olentzero, Aita Noel edo Hiru Erregeak? Agian zuotariko batzuekin ongi. Tablet-ak, smartphone-ak, etabar. Hauek bai opariak!!! Agian, guraso batzuk ez dira izango mota horietako oparien defentsoreak, baina egongo dira baita begi onekin ikusten dituztenek ere.

Hauentzako eta, batez ere, tresna hauen erabileraren arriskuak gutxitze aldera, oinarrizko aholku batzuk ekartera gatoz. Aholku hauek, elkarrizketaren bitartez aplikatu behar dira. Aholku errazak eta baliogarriak, erabat. Bagoaz.

– Neska-mutilak laster ikasiko dute nola  atera behar zaion etekina tablet edo smartphone bati. Baina, aldiberean, ikasi behar dute zeintzuk diren erabiliera txar baten arriskuak.

– Jaki behar dute non, nola eta noiz erabili behar duten honelako tresna berri bat.

-Erosketa egin orduko, gurasoek  ikasi beharko lukete  gadget hauen inguruko oinarrizko aspektu batzuk bereizten. Adibidez: nolako tresneri aukerak dauden, nolako aplikazioak dauzkaten eta baita nolako programak eta zerbitzuak ere.

– Txikienei begira, derrigorra litzateke konfigurazio on bat egitea. Iragazkiak jarri, eduki ezegokiak edo arriskutsuak ematen duten web orrietara sar ez daitezen.

– Gazteak errespetuz jokatu behar dute bai sarean ari direnean eta baita on-line jokoetan ere. CIBER-JASARPENA delitua da (erasoak, irainak, xantaiak, txantxa itsusiak, etabar)

Guraso bezala, gure seme-alabei, aholku hauek ematen saiatu behar gara. Nahi izanez gero, begira dezakezue ondorengo artikulua, bertatik atera baitugu gure idatzia.

Begira ezazue, baita estatu batuetako ama baten adibidea ere. Hark iPhone bat oparitu zion bere semari, baina baita arau zoragarriak ipini ere. Irakur ezazue hemen.

Nola landu umeen dolua?

Duelo InfantilNola azaldu ume bati lagun maite baten heriotza? Ulertuko ahal du zer den heriotza bera? Kontatzea edo ez kontatzea hobe? Zer egin galdetzen badigu? Berdina al da bost edo hamar urte dituen umeen bizipena heriotzaren aurrean?Egon al daiteke ume bat doluminpean? Nola lagun diezaioket?Laguntza berezia beharko al du? Kalte egingo ote dio gu goibel ikusteak?Ezkutatu egin behar zaio gertatutakoaren egia?Zer egin dezakete profesionalek ume bat dolua pasaten ari denean?

Galderak eta erantzunak, zein baino zein zailagoak; ez ala?Egia da bai, nagusiok goian aipatutako galderei aurre egin beharko diegula, gure umeek arinago edo nekesago galera sakonak izango baitituzte beraien bizitzetan.

Loreto Cid psikologoak “Esaidazu zer gertatu den” gida bat plazaratu berri du, non argibide batzuek azaltzen dituen, umeei laguntza egokiago bat emateko gurasook zein profesionalak, doluen harira.

Argitalpen hura “on-line” formatoan duzue. Dena dela, aholku batzuk utziko dizuegu galdera horien inguruan izan dezazuen laguntza bat.

1.    Egia esatea bidezkoa da, baina kontuz gordinegi jokatzearekin, egia bera egokituta egon behar baita umearen garapen edo edadera.
2.    Heriotza, heriotza da. Ez ezazu erabili metafora nahasgarririk gertatutakoa leuntze aldera. Adibidez, esaten badiozu ume bati aitona lotan gelditu dela eta ez dela sekula izartutko, sor diezaiokezu ohean sartzeko beldurra. Edo azaltzen badiozu ahizpatxoa zerura joan dela ona izan delako, ondoren ez du jakingo komeni izango zaion ondo portatzea edo ez, ondorioak ondorioz.

3.    Umeek beraien burutazioetan inoiz pentsa dezakete heriotzaren erantzuleak direla. Horrela denean ezkutuan gordetzen dute balizko erru hori. Horregatik adi egon behar gara.

4.    Azalpenak geldiro eman behar zaizkie eta beti galdera, zalantza eta beraien beharrizanen erritmoan.

5.    Nahi baldin badute, utzi egin behar zaie  heriotzaren inguruan antolatzen diren errituetan parte hartzen. Sei urtetik aurrera, ahal dute egon gaubeletan edo hileta elizkizunetan.

Eta ez ahaztu, umeek badutela goibel egoteko eskubiderik, nahiz eta guretzako gogorra izan.