Zeuk Esan Telefono Zenbakia, Zer da?

Agur bero bat gure bloga jarraitzen duzuen denoi.

Gure eremutik kanpo izandako ezbehar teknikoen ondorioz, eta, jasandako geldiunearen ondoren, (irrikan geunden hau esateko!) Berriz ere bueltan gara!!

Askok galdetu duzue isilunearen zergatiaren inguruan, eta zerbitzuak jardunean jarraitzen ote duen.

Eraso informatikoa izan dugu, blogak hondatuta zeuden eta bai, zerbitzuak bere jardunean jarraitzen du.

Galdera horiei dagokien erantzuna, beraz, Bai da; orain arte bezala, egitekoak egiten jarraitzen dugu, betiko betebeharrak burutzen. Zer den betikoa? Hemen duzue azalpena.

Zeuk Esan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzazko telefono zenbakia dugu, Haur eta Nerabeei zuzendutakoa, batipat; Adingabekoen telefono zenbakia, alegia. Zenbait baldintzek ahalbidetu zuten honen sorrera.

Alde batetik, Otsailaren 18ko, 3/2005 Legeko 42. Artikuluak dioenari erantzuna emaneteko: Haur zein Nerabeei Arreta eta Babesa eman behar zaie, hauen eskubidea baita informazio telefoniko zein elektronikoa bideratzen dituzten zerbitzuei, doako sarbidea izatea.

Bestetik, Europar Legebiltzarreko Gizarte-Gaien Txostenaren ondorio gisa, zeinak, 2010ean, haur eta gazteen gaiei erantzungo zien 116111 telefonoa abian jarri zuen, Europar Batasuneko herrialde guztiak erabaki honen jakitun eginik.

2010eko urriaren 5an hasi zen, beraz, zerbitzu honen ibilbidea, komunikazio esparru desberdinak agerian utziz: 116111 zenbakian arreta telefonikoa, Zeuk Esan webgunea, Sare Sozialak, YouTube kanala, Zeuk Esan Aldizkaria eta heldu zein gazteentzako blogak, parte hartu nahi duen ororentzako askatasun osoa bermatuz.

Hauekin batera, psikologia eta gizarte hezkuntzan adituak diren langileekin egiten dugu topo; talde hau da aipatutako tresnen erabilpena eta hedatzea sustatzen eta bermatzen duena.

116111aren bitartez, galdekizun sorta zabal bati ematen diogu erantzuna. Askotariko gaiak dira, horien artean eskola jazarpenarekin loturikoak, berdinen artean edo familian ematen diren harreman-gatazkak, gai afektibo-sexualak, autoestima arazoak, bakardade sentimenduarekin loturikoak…

Sufrimendua handia izaten da batzuetan; bestetan, kezkak hitzetan jartzearen beharra, beste aldean norbait entzuten dagoela jakitearen lasaitasuna. Beldur eta zailtasunak gainditzeak ematen duen poztasunarekin egin dugu topo, eta, baita burutzen dugun lanarekiko esker onarekin.

Gorago adierazi bezala, blogak, adierazpen eta parte-hartzerako gune askeak dira; hauetan, zuen baimenaz eta anonimatu osoz argitaratutako gertakizunak ematen ditugu aditzera. Bestetan, zuona edo gureak diren hausnarketen berri ematen dugu, hemen entzuten ditugunak askotarako ematen digu, eta.

Gogorarazi beraz, 11611 telefono zenbakia eta blogak, zuen txokoak direla eta edozein argibideren beharretan, 116111-era deitzera animatzen zaituztegu!!

Legalitateari buruzko kontsulta batzuk

Badira noizbehinka legalitateari buruzko galderak Zeuk Esanen. Horren harira, nagusiki artatzen ditugun galdera batzuei emango diegu erantzuna idatzi honetan, izan dezazuen azaleko ezagutza bat gutxienez.

Pentsio eta bisiten erregimena: Banaketa baten ostean eta adingabeak tarteko, aspektu bi hauek ezinbestean erabaki behar dira epailaren bitartekaritzarekin.

Pentsioei dagokionez, emailea sala daiteke bi aldiz jarraian edota guztira lau alditan uko eginten badio ordaindu beharrakoari. Eraberean, epaileak jarri dituen bisitak ez baldin badira betetzen aukera dugu salaketa jartzeko.

Ba al dute adingabeek bisiten inguruan erabakitzerik?. Hamazortzi urtez gero ez daude derrigortuta bisitak betetzera. Gazteago direla ere eta ez badute nahi bisitetara agertu, badute hitzik eta are baliogarriago zenbat eta nagusiago izan. Adibidez, hamabi urtez geroztik beraien nahia garrantzi handikotzat hartzen da, nahiz eta ez izan erabat loturagarria.

Zer da guraso-agintea? Agingabeekiko gurasoek dituzten betebehar eta eskubideak. Konzeptu honen barne zaintza dugu, edo seme-alaben konpainiaz gozatzeko dagoen eskubidea, banaketa edo dibortzio baten ostean.
Ez ditzagun nahastu guraso-agintea eta zaintza, ez baitira gauza bera. Batetik guraso-agintea biak izango dute, eta zaintza erabaki beharra egongo da, etxe berean bizitzea supozatzen baitu. Bestalde, zaintzari izendatuta gelditzen den gurasoak ez du bikotekide ohiak baino eskubide gehiegorik, eta ondoren erabaki garrantzitsuak guraso bien artean hizketatu behar dute.

Beste batzuetan, delitu edo hutsegite arazoei buruzko kontsultak iristen zaizkigu. Kasu hauen inguruan eta adingabeez ari garenez, argi izan behar dugu bergizarteratzea dela helburua.

Hamalau urtetik berakoek ez dute inolako zigorrik jasoko, gurasoak izango direlarik beraiek egin zezaketen akatsen erantzule. Bestalde hamalautik hamasortzi bitarterakoei, kasuan kasuko, zaintzapeko askatasuna, komunitatearen hoberako lanak edo egoitzaretzea izango dira ordainean jarri ziezaieketen heziketa neurriak, neurri hauek proporzionalitatea gorde behar dutelarik egindako hanka-sartzearekin.

Besteak beste, hemengo hauek dituzue sarritan artatzen ditugun kontuak Zeuk Esanen. Gaine-gainetik aipatu ditugu eta beti egoten dira ñabardurak eta bitxikeriak kasu konkretuak iristen direnean. Horrelakoetan  bidezkoena profesional batengana hurbiltzea izaten da

Dena dela, zer botatzen duzue faltan idatzi honetan? Familia Zuzenbidearen eremuan zalantzagarri egiten zaizuen kasu gehiegorik ezagutzen al dituzue?