Jarrera

Galdetzen ari natzaio nire buruari, “jarrera”hitzat zer nahi duen adierazi. Egunotan sarritan gogoratzen dudan leloa da, batez ere, nolabaiteko arazo pertsonal edota etxekoiez galdetzen dizkidatenean.

Izendatzen dudanean, barne disposizio egonkor bat garatzearen ahaliginez aritzen naiz. Baina, egia esan, ez da erraza esperientzia horren mamia beste bati ulertaraztea.

Arazo psikologiko edo erlazionalak ditugunean, irtenbide azkarren beharra izaten dugu, eta hobe hauek gure jarrera kolokan ez  badizkigute  jartzen. Baina horrela ez doa kontua. Busti beharra dago etekinik ateratzerik nahi badugu, ez baitira bide zidorrak kasu hauetan  emaitz onen eragile.

Gaur goizean bertan, emakume batek deitu du zebitzura. Telefonoa hartu bezain pronto, nabaritu zaio estutasun zitalean zegoela, bizi-bizirik. Bor-borrean, eman dit 16 urteko alabarekin duen arazoaren berri, hainbat adibide penagarriren eskutik. Besteak beste, hemengo hauek: “nahi duen guztia egiten du”, “gezurra gezurraren gainean”, “ez du batere ikasten”, ”gainez egiten digu harrotasunez eta baita deidar osenki ere”, eta bukaezinezko hainbat gertakari, etabar. Barruan zuen guztia nireganatu ondoren, esan dit: Zer egin dezaket, orduan?

Trantze horretan, pentsamendu bat etorri zait, hots: nolakoa izan ote da  urte guzti hauetan etxe horretako bizi-giroa. Ba ote dagoen zeregiterik otu zait, ondoren. Zalantzak zalantza, “nola ez ba?” erantzun diot nire buruko ahotz galdetzailearen itaun zitalari, “beti baitago irtenbideren bat”. Eta horrela hasi naiz partekatzen berarekin

Beste egun batetan garatuko dugu emakume honekin izan dudan elkarrizketa, baina gaurko idatzi honen helburua beste bat da. Utziezinezkoa den aspektu baten berri ematea: jarrera egonkorraren garrantzia.

Arazo bati aurre egiteko, irmo aurre egitearen erabakia errotu beharra dugu, nahiz eta ez jakin nola emango ditugun ondorengo urratsak. Hori da jarrera hitzaren esanahia.

Nola egin dezaket?. Galdetu egiozu zure buruari, ea nola ahozkatzen duzun galdera hau. Entzun zaitez galdera bera modulazio desberdinez eginda. Barne jarrerak, bere lurrina ematen dio galdera berari, ezta?

Eta laguntza eske bazoaz nonbaitera “badu honek irtenbiderik?” galdetuz, emaiozu zure buruari “laguntzen didazu irtenbidea bilatzen?” esateko aukera.

Agian, onuragarriago izango da zure jarrerarako. Eta ez ahaztu, aldaketaren oinarria norbera dela.

Hitzek, zama handia daukate autoestima kontuetan

Gaur, arreta eskatzen duen ariketa bat proposatzen dut.pensamiento_positivo

Egunerokotasunean erabiltzen dugun hizkuntzak pertsona gisa definitzen gaitu, gure jarrerak adierazten ditu eta bizitzak jartzen dizkigun oztopoei nola aurre egin adierazten du. Erabiltzen dugun hizkuntza, gure ikuspuntu eta nortasunaren isla da.

Lagun batek ondoko hau esan zidan aurrekoan: “Pentsamendu ezkorrak saihesten ahalegintzen ari naiz”. Zenbaitei, beharbada, iruzkin honek ez die ezer esaten; beste batzuei ordea, harridura sortu eta ondokoa erantzun dezakete: “Hasi orain eta esan ezazu pentsamendu baikorrak izaten ahalegintzen zarela!!”

Edo azken hau hobetuz: “Modu baikor batetan pentsatuko dut”.

Beraz, hau da proposatzen dudan ariketa: hizkuntza baikorraren garrantziaz jabe gaitezen inguruan egiten ditugun komentarioak antzemanaz, ala nola: “Zer, gaur ere ez zara orduan helduko, ez da ala? eta baikor bilakatu “Gaur, sasoiz etorri zaitezen gura dut”.

Behar bada, eta bakarrik behar bada, gure hizkuntza baikor, aberats eta ikusgarriagoa bihurtzen baldin bada, gure biziak horretariko zerbait bereganatu dezake eta hala, eraldaketaren bideari askatasuna eman.

`Zer moduz?´ galderari, ´…tira…´, ´ez naiz kexatzen´ edo ´betiko martxan´ erantzuna ematen imaginatu al ditzazkegu Jesus, Gandhi edo Luther King?

Hasi dezagun ariketa hau egunerokotasunean erabiltzen, gure familiekin adibidez eta ziur, jarreren aldaketez jabetuko garela. Alde oso positiboa dauka honek, ez baitago ongi egiteko modu bakarra, asko baizik; eta, hizkuntzak gure eta ingurukoen bizitzan daukan garrantziaz jabetzea zein garrantzitsua den ikusi behar dugu. Hitz soil batek laztan baten zirrara izan dezake, edota orbain baten esanahia.