BIKOTEKIDE BANAKETA ETA SEME-ALABEN ONGIZATEA

Seme-alabak dituzten familietako osaketa azkar aldatzen ari da bikote banaketen areagotzearen ondorioz. Aldaketa honek, familiaren egitura eta familiarteko erlazioan eragina du.

Familia, seme-alaben hurbileko testuingurua eta babes sistema printzipala dela kontutan izanik, gurasoen banaketa, trantsizio zaila da seme-alabentzako.  Banaketak sortutako ezegonkortasunak, seme-alabengan desoreka emozionala eta sentimendu indartsuak eragin ditzake; baita antsietate handia eta pertsonen arteko arazoak ere.

Baina, seme-alaben ondoeza maila eragile askoren menpe dago. Alde batetik, gurasoen moldaketa, familia egoera eta pertsonalaren aurrean. Beste alde batetik, familiaz kanpoko familiartekoen eta lagunen babesa. Bestalde, bikotekide banaketaren ondorengo gatazkaren jarraipenak, harremanak liskartsu ditzake, etxeko gazteen egoera larriagotuz. Izan ere, gatazkaren luzapenak, seme-alaben garapen psikologiko, físiko eta eskolarra oztopa ditzake.

Esandakoarekin, ez ginateke larritu behar. Seme-alaben ongizaterako egoerari aurre egiteko modua aurkitu behar dugu. Aurre egiteak hauxe suposatzen du:

1.    Seme-alabekin, komunikazio egonkorra eta segurua mantendu. Halaber, ulermen egokia bilatu nagusien artean.
2.    Berrantolatu seme-alabekiko nagusien ardura, beti ere, gazteen ongizatea kontutan izanik
3.    Familia artekoen moldaketa eta autoestimua sustatu.
4.    Koherentzia eta familia unitate loturak matendu.
5.    Seme-alabeei beharrezkoa duten euskarri eta babes segurua eman.
6.    Babes soziala mantendu eta garatu.
7.    Zuzendu egoeraren eragina, seme-alabengan ondorio negatiboak saihesteko.

Hortaz, familia egoera berriaren aurrean, guraso lez, seme-alabei, beharrezko egokitzapena erraztea izando litzateke oinarria Beti ere, seme-alaben ongizatea kontutan izanik.

Zergatik da barkamena eskatzea hain garrantzitsua?

Adin txikiko haurrak dituzten gurasoen bilera batean, euren seme–alabei barkamenik ez zaiela eskatu behar aipatzen zen. Hauen esanetan, barkamena eskatzeak agintea murriztaraziko lieke gurasoei eta, ahultasun edota ziurgabetasuna adieraziko lukeen eredu ezkorra litzake haurrentzat.

Ez da gutxiago ere, familiako errespetuzko harremanak benetan dira garrantzitsuak, eta hori argi duzue seme – alaba helduxeagoak dituzuen gurasoek. Muga ez baita beti argia izaten hormonak dantzan dabiltzanean eta konfiantzazko harremana denean famili barruan. Etxeko egunerokotasunerako beharrezkoa da baretasuna, gatazka eta eztabaidak bakoitzaren interesen arteko talka eta gertutasunak mesedetuta bakarrik iristen baitira.

Jarraian nire ustetan barkamena eskatzeak duen garrantzia adierazten duten arrazoiak agertuko dizkizuet:

• Gure seme–alabek ez dutela zertan beti arrazoia izan behar ikasten dute, baita norbera oker egon daitekeela eta halere pertsona onak izaten jarraitu.
• Akats bat konpondu ahal izateko lehenik norberak bereak onartu behar dituela ikasten dute, eta akatsak konpotzea garrantzitsua dela.
• Barkamena eskatzea erraza ez dela ikasteaz gain, berau eskatu ahal izateko sendoa izan behar dela deskubritzeko aukera dute.
• Agian, beste lekuren batean aurkitzea zaila izan daitekezkeen zintzotasun ereduak ikusten dituzte.
• Familia on batean euren kideen artean sortzen diren sentimendu txarrak konpontzearen alde egiten dela ikasten dute.
• Barkamenaren bidez beste pertsonak errespetua merezi duela aintzatesten dute.
• Laburtuz, barkamena eskatzeak gainontzeko pertsonak errespetatzea dakar, eta beraz, nor berak bere burua errespetatzea.