Adin txikiko haurrak dituzten gurasoen bilera batean, euren seme–alabei barkamenik ez zaiela eskatu behar aipatzen zen. Hauen esanetan, barkamena eskatzeak agintea murriztaraziko lieke gurasoei eta, ahultasun edota ziurgabetasuna adieraziko lukeen eredu ezkorra litzake haurrentzat.
Ez da gutxiago ere, familiako errespetuzko harremanak benetan dira garrantzitsuak, eta hori argi duzue seme – alaba helduxeagoak dituzuen gurasoek. Muga ez baita beti argia izaten hormonak dantzan dabiltzanean eta konfiantzazko harremana denean famili barruan. Etxeko egunerokotasunerako beharrezkoa da baretasuna, gatazka eta eztabaidak bakoitzaren interesen arteko talka eta gertutasunak mesedetuta bakarrik iristen baitira.
Jarraian nire ustetan barkamena eskatzeak duen garrantzia adierazten duten arrazoiak agertuko dizkizuet:
• Gure seme–alabek ez dutela zertan beti arrazoia izan behar ikasten dute, baita norbera oker egon daitekeela eta halere pertsona onak izaten jarraitu.
• Akats bat konpondu ahal izateko lehenik norberak bereak onartu behar dituela ikasten dute, eta akatsak konpotzea garrantzitsua dela.
• Barkamena eskatzea erraza ez dela ikasteaz gain, berau eskatu ahal izateko sendoa izan behar dela deskubritzeko aukera dute.
• Agian, beste lekuren batean aurkitzea zaila izan daitekezkeen zintzotasun ereduak ikusten dituzte.
• Familia on batean euren kideen artean sortzen diren sentimendu txarrak konpontzearen alde egiten dela ikasten dute.
• Barkamenaren bidez beste pertsonak errespetua merezi duela aintzatesten dute.
• Laburtuz, barkamena eskatzeak gainontzeko pertsonak errespetatzea dakar, eta beraz, nor berak bere burua errespetatzea.