Heziketa afectivo-sexuala garrantzi handikoa da bai haurtzaroan, bai nerabezaroan. Sarritan gurasook ez dugu jakiten nola jokatu kontu hauetan gure seme-alabekin, eta hauek beren bidea topatzen dute, lagunekin batez ere.
Oraindik ohikoak dira honelako pentsaerak:
– Gaur egun informazio guztia daukate eta…!!!
– Zer kontatuko diegu bada, guk geuk baino gehiago baitakite.
– Baina ume moko batzuk baino ez badira!!!
– Nik esan diot nire semeari preserbatiboarena.
Honelako esaldiek nabari islatzen dute helduok ditugun zailtasunak arlo honetan. Arrazoiak anitzak izan daitezke, baina agian sakonena guk izan dugun heziketarekin du zerikusia. Oso gutxi esan digute etxean eta agian ez gara gai ikusten eredu horri buelta emateko.
Hemen doakizue sinismen okerrak sexualitate edota nerabeen informazioa sexualari buruz:
- Bakarrik ikasten dute: Ez da egia. Gehienok bakarrik ikasi dugu, baina gehienetan gutxi eta txarto eta gure kalterako. Gaur egunean, lehen bezala, gazteek euren artean bilatzen dute informazioa.
- Eskolan ikasten dute. Agian. Eskola eta ikastola askotan ez da garatzen behar bezala arlo hau. Dena dela, eskoletan egoki egingo balute, zergatik ez egin etxean ere?
- Sexualitateari buruzko informazioak, sexu harremanak izatera bultzaten die gazteei. Ez da egia. Heziketa afektivo-sexualak erantzunkizuna garatzen du eta baita erabaki egokiak hartzeko gaitasuna ere.
- Oraindik umeak baino ez dira. Hori ez dago hain argi. Heziketa sexuala umetatik hasi behar da, eta ez koskortzen direnerako utzi. Edade bakoitzak bere ezaugarriak ditu, eta aldiberean beharrizan desberdinak izaten dute.
Baina zailtasun guztiak ez datoz ikuspuntu nahasien eskutik. Badaude beste era bateko kontuak ere. Ikus ditzagun batzuk.
Nerabeen galderei erantzun egokiak emateko ikara izan. Uste dugu beraien galderei behar bezala erantzuteko gai ez garela izango. Baina asken finean, nerabeek hitz egitea eta horrekin batera gure iritziak beraiekin partekatzea behar izaten dute, gehien bat. Batez ere, emozioekin lotura duten gaiak izaten dira beraientzako abiapuntu.
Hizketaldia egoki burutzeko ezjakina . Hasi beharra dago, eta hoberena lasaitasunaz hartu eta aurreiritziak gainditzen saiatu.
Lotsa. Askok pentsatezen dute seme-alabek gurasoek duten harremanei buruzko galderak egingo dietela. Arlo pribatua ez dago zertan plazaratu beharrik, baina horrek ez du kentzen beraien harremanari buruzko aspektu orokorrak izendatzeko, beti helburu pedagogiko baten ikuspegitik.
Baduzu aportazioarik?