Seme-alabenganako heziketa jardunean, mugak ipintzeaz ari garenean uste dut gaizki ulertzeren bat edo beste badagoela.
Ez al dugu errazegi parekatzen mugak jartzearena, “ez” soil zein hausnarketa gabeko erantzunarekin?
Mugatzea eta hesia jartzea eskutik doaz, baina ezin gara gure seme-alaben trafiko zaindari bihurtu. Elkarrizketa giroa sortzeko bidean, hesi hezikorrek har ditzakete sentsua hitzen aldamenean.
Baina guraso eta seme-alaben arteko zubia mintzaleku bihurtzen ez badakigu, eta trukean epaileku bilakatzeko zorian badaude, komunikazioa bertan behera desegingo da.
Gida baimena duenak badaki balazta bikoitzaren garrantziaz. Arrisku egoeran frenatu beharra dago, ikara eutsi eta gaizki egina zuzendu. Baina nerabeekin ez gaude beti talka arriskuan eta garrantzitsua dugu prebentzio ikuspuntutik begiratzea beraiek egiten dizkiguten “eskaera arriskutzuek”.
Ezusteko “ez”-ak, berotu baino ez du egingo gure neska-mutil nerabea. Matrailakada bezala hartuko du azalpen gabeko ezartze ukatzailea, eta gogo gutxi izando du agindutakoa onartzeko edo erantzunkizunez jokatzeko.
Ezinbesteko dugu hausnarketan hezitzea gure gazteak, hori izando baita beraien jokabidearen jabe egiten ikasteko modurik hoberena.