Koherentzia seme-alaben heziketan

“Ez da justua…aitak beti uzten dit telebista ikusten eta zuk berriz inoiz ere ez…”

Gure seme-alabek gurasoen heziketa jardueretan kontraesanak nabaritzen dituztenean, goian kakotxatutakoa ohiko matraka bihur daiteke.

Agian ez da hain zaila, edo ez litzateke izan behar. Ez dakit. Dakidana zera da: umeen heziketari dagokionez lan bateratu bat egitea ezinbestekoa dela. Pertsona bezala gure ikuspuntu propioak izan ditzakegu, baina umeak tarteko direnean, gurasook ezin gara galdu indibidualismoetan, gure bikotekideak egina edo esandakoa zapaltzen edo gaur zin egindakoa bihar ukatzen.

Umeak ikusten  badu aita eta ama errespetuaz tratatzen direla eta batak esandakoari besteak ez diola gutxikeriaz erantzuten, ume hori barne ziurtasun ukitu batekin hezi eta haziko dugu.

Gure seme-alabek jakin badakite gure ahulezien berri, eta horregatik erraz egiten zaie antzematea nori zer eskatu behar dieten.

Hartu ezazue adibide gisa ondorengo ohiko eszenak:

  • Egoera 1: Gurasoen artean, bata bestea baino bigunagoa agertzen da umearen eskabideen aurrean.
  • Egoera 2: Zure semeak irteera-baimena eskatu dizu eta zuk ezetzaz erantzun diozu. Berriz, zure bikoteak baimena eman dio, ondoren.
  • Egoera-3: Aita eta amaren artean irispide kontrajarriak nabarmentzen dira heziketa jardueretan.
  • Egoera-4: Mutilak zein neskak, guraso bat baino ez du errespetatzen.

Guraso bezala jarduera bateratu bat ez badaukagu, luzarora batek indarra galduko du umearen begi-aurrean. Iritziak desberdinak badira ere, ez dezagun desberdintasun hori gatazka bihurtu, ez eta “irabasleen eta galtzaileen”arteko tirabira ustel bat sustatu.

Azkenengo aholku txiki bat: bazkalosteko lo kuluxka unean, ez iezaiozu eman goizean ukatuko zenion baimenik!

Tablet eta Smartphone: oinarrizko aholkuak erabilera on baterako

Urte Berri on guztioi!!! Nola joan dira Eguberriak? Gu geu, hemen egon gara 116111 telefono zenbakiaren atzean.

Nola portatu izan dira Olentzero, Aita Noel edo Hiru Erregeak? Agian zuotariko batzuekin ongi. Tablet-ak, smartphone-ak, etabar. Hauek bai opariak!!! Agian, guraso batzuk ez dira izango mota horietako oparien defentsoreak, baina egongo dira baita begi onekin ikusten dituztenek ere.

Hauentzako eta, batez ere, tresna hauen erabileraren arriskuak gutxitze aldera, oinarrizko aholku batzuk ekartera gatoz. Aholku hauek, elkarrizketaren bitartez aplikatu behar dira. Aholku errazak eta baliogarriak, erabat. Bagoaz.

– Neska-mutilak laster ikasiko dute nola  atera behar zaion etekina tablet edo smartphone bati. Baina, aldiberean, ikasi behar dute zeintzuk diren erabiliera txar baten arriskuak.

– Jaki behar dute non, nola eta noiz erabili behar duten honelako tresna berri bat.

-Erosketa egin orduko, gurasoek  ikasi beharko lukete  gadget hauen inguruko oinarrizko aspektu batzuk bereizten. Adibidez: nolako tresneri aukerak dauden, nolako aplikazioak dauzkaten eta baita nolako programak eta zerbitzuak ere.

– Txikienei begira, derrigorra litzateke konfigurazio on bat egitea. Iragazkiak jarri, eduki ezegokiak edo arriskutsuak ematen duten web orrietara sar ez daitezen.

– Gazteak errespetuz jokatu behar dute bai sarean ari direnean eta baita on-line jokoetan ere. CIBER-JASARPENA delitua da (erasoak, irainak, xantaiak, txantxa itsusiak, etabar)

Guraso bezala, gure seme-alabei, aholku hauek ematen saiatu behar gara. Nahi izanez gero, begira dezakezue ondorengo artikulua, bertatik atera baitugu gure idatzia.

Begira ezazue, baita estatu batuetako ama baten adibidea ere. Hark iPhone bat oparitu zion bere semari, baina baita arau zoragarriak ipini ere. Irakur ezazue hemen.

INTERNATUAREN mitoa

El Mito del Internado - INTERNATUAREN mitoa

– “Oso triste nago zeren ez dut batere gainditu eta aitak esan dit internatu batetan sartuko nauela”

Txantxetako deien artean, esan dezakegu ohikoetarikoa dela  goiko esaldiak islatzen duen kasua. Ba bai, txatxa diot zeren orain arte sartu zaizkigun hauetariko deietatik bat bera ere ez da izan egiazkoa, nahiz eta INTERNATU deritzon barnetegiak egon badauden, eta baita sarri asko horrelako mehatxu sasihezitzaileak ere.

Baina nora datoz mehatxu mota hauek. Garrantzi handia dauka argi eta garbi hitz egitea seme-alabei eta baita beraien portaeren ondorioak zeintzuk izango diren azaleratzea, kasuan kasu. Haserrearen eraginez markatik kanporako zigorrekin mehatxatxen badizkiegu eta animuak baretu ostean ez bagara kapaz esandako betetzeko, ez gara egongo zuzen jokatzen. Ez eta dena egiten uzten badiegue ere. Haztaroan, muga hezikoarrak behar dituzte gure gazteek, eta ez bagara gai ipini eta betetzeko, ez dute ikasiko beraien nahien eta errealitatearen artean biderdiko joerak sortzen.

Internatuaren mitoa txantxa bihurtzen zaie azkenik. Horrela izanik hobe dugu gurasook inprobizazioak alde batera utzi eta baliabide kreatiboagoak sortzen ikasi.

Denok gara erantzule!!!

Todas y Todos Somos ResponsablesEra askotako deiak jasoten ditugu 116111 zenbakian. Sarritan gurasoak izaten dira telefonearen beste aldean, seme-alabekin etxean dituzten arazoez galdezka, interbidea bilatu nahirik.

Arazo larrien berri eman digute behin baino gehiagotan. Agian, lehenagoko aitona-amonei zinesgaitzak egingo zaizkien tamainakoak; hots: mehatxu zitalak, txantaiak edo agresio fisiko ulertezinak.

Nola ulertu horretako gertaerak? Gure ustetan, etxean dirudi dagoela portaera horien muina,….zati handi batean, behintzat.

Ez da erraza aholkuak oparitzea. Nola adierazi aita edo ama bati, seme-edo alaba gaztearen portaera lotsagarria hura etxean sortua izan dela?. Nola irakatsi beraz kasu horietan, heziketa ahula medio, baloreetan eta erantzunkizunean ez direlako hezi eta hazi gaztetxoenak etxe horretan?

Gazteen portaera guratsu edo krudelen erantzuleak eurak baino ez dira. Baina portaera horien sorreran eta mantentzean zer ikusi handia dute gurasoek. Baina horrelakorik inork ez du nahi izaten entzun, errazago baita kanpoan jartzea erru guztia: ustezko masu-maistra baldarrak batetik, komeni ez zaizkien lagun itsusiak bestetik, edo eroak baino zoroago dauden psikologo afizionatuak, besteak beste. Aitzakiak anitzak; nola ba?

Gazteak nahi dutugu eskuratu, eta ez gara guri dagokiguna onartzeko gauza. Kontu xelebrea ezta?

Portaera bortitz horiek, etxean mamitutako utzikeriaren tamaina berekoak ez al dira?

Ama, irakasleak begitan hartu nau!!

El Profe me tiene Manía“…Aizan! Dirudienez matematikako irakasleak begitan hartu omen du nire semea. Ez dakit zer dela eta, nire semea ez baita batere zaila traturako. Hori bai, ez da isilik geratzen den horietakoa, zer do zer gaizki iruditzen bazaio. Berba egiten du, bere iritzia emanez; ez baikaude diktadura garaian…Zer pasatzen da irakasle honekin? Elizan egongo balira bezala portatu behar al dira ikasgela bertan?. Entzun iezadazu neska !!! zer egin behar dut irakasle honen portaera salatzeko?Nire semea ikaratan baitago eskolara joateko eta hor dabilkigu denak suspendituko dituenaren ikaraz…”

————————————–

Ba, bai: 116111 telefonoan inoiz izan ditugu honelakoak. Gurasook agian arinegi epaitzen ditugu irakasleen alegiazko portaera traketsak, berauen ikuspuntua kontutan hartu barik, edota gure umeena soilik hartuta.

Guraso hauek irakaslearekin hitz egitera joan daitezen aholkatuz gero, sarri askotan ezetzaz erantzun  ohi digute. Kontua zera da: sarritan ume horiek bere partea izaten dutela salatzen dituzten gertaeretan, eta bere gurasoek ez baldin badoaz irakasleen ikuspuntua ezagutzera, tirabirak zakartu egin daitezkeela etengabe.