NORK HEZITZEN DITU GURE SEME-ALABAK?

Galdera honi nolabaiteko erantzuna emateko asmoz, ganorazko hiztegi bati eman diogu begirada . Bertan jakin izan dugu heziketa hitza latinetik datorrela, ex ducere hitzetik, hain zuzen ere, eta bere esanahia bideratu dela, bidean ipintzea barne gaitasunak osoki hedatze aldera.

Ez dago hezitzeko modu bakar eta finkorik. Aldiz, heziketa era desberdinak toki bakoitzeko ohiturekin eta ritoekin lotuta dago, bertako kultura eta haren ezaugarriekin, eta baita garai edo epoka anitzekin ere.

Ezin  da, ordea, gauza bera izan Madrilen edo Taiwamen, ez eta gaur egungo europan eman ohi dena, iraultza industriala gauzatu aurretik ematen zenarekin alderatuta, esate baterako.

Uste dut heziketa praktikak bi ardatz kontutan izan behar dituela, besteak beste. Batetik hazkuntza eta bestetik orientabidea.

Hazkuntza betidanik izan dugu amatasunari lotua, haurreekiko zaintzari, hain zuzen ere, non afektibitatea eta kontaktoa hain garrantsitzuak diren.

Bestalde, orientabidearen gakoa beste bide batzuetatik doa. Metafora nautiko bat erabiliz, aipa dezakegu barne GPS bat bezalako zerbait trasmititzea litzatekela, agian. Bizitzarako iparra nondik norakoa den, eta nondik nora dabilen. Istorikoki aitari zegokion eginbeharra izan da, baina gaur badakigu  ez dela norbaiti lotutako eginkizuna, eskurarazi egin behar den laguntza mota bat baizik. Konpainia egin, adi entzun, adibidearekin irakatsi eta ezinegonaren desoreka nola eutsi, orientazioa delako horren ñabardura batzuk lirateke, besteak beste. Guzti horiek aberasgarriak dirudite amaren besoetatik irten eta beste eskuetara heltzerako trantzean, gerora begira.

Heziketa eginkizun hauek, hazkuntza eta orientazioa hain zuzen ere, krisialdian daude gaur egun. Azpikoz-gainera esango genuke. Haurtzaindegiak eta haurreskoalak txikienen kargu egiten dira, garai bateko amen hazkuntza eginbeharrak betetzen ahaleginduz. Eta mugikorrak eta on-line jokoek gure gaztetxoen atentzioaren orientazioa erabat xurgatua dute, gurasoei tokia lapurtuz.

Garai bateko oroimina ez omen da laguntzarik hoberena  irtenbide berriak aurkitzeko. Bestalde, badakigu ezin garela teknologiak dakarskigun aurrerapen eta era anitzetako tresneri sorreraren aurrean entzungor egon, edota albo batera begiratu, umeek egin ohi duten bezala begi bistan duten panorama latzeegia egiten zaienean. Baina eraberean, komeni zaigu kontuan hartzea familietan ez dela giro telebistako pantailatik irtetzen den abotsa, etxean entzuten den bakarra bada. Telebista, tableta, ordenagailua, mobila; hau da: tresnak, gadgetak, aparatu hipnotizadoreak, egia esan. Hauek guztiek, elkarrizketa lapurtzen digute, eta batzuetan asperturik egoteko plazer ahaztua ere, gogaiturik egotea txarto ikusita baitago gaur egun.

Kezkagarriak egiten zaizkigu asperaldiak eta arinaketan zerbait  bilatu beharra izaten dugu, egonezin hura tapatzeko. Baina jakin dezagun, une horiek onak direla, gure sorkuntza abian jartzen dutelako, eta sortzaile bihurtzen garen einean kontsumitzaile hutsak ez gara izango.

Elkarrizketan seme-alabarekin

dialogando con mi hija/oZeri deritzogu elkarrizketan aritzea? Ustezko sinonimoa dugu ondoko hau: hitz egin.

Ongi da; izan daiteke, eta hitz egiteak hurbildu egiten gaituen arren, beti ez da horrela izaten. Komunikazioarekin ez da gauza bera gertatzen, honen helburu edo jomuga zerbait transmititzea delako, zerbait hori edozer izanik ere.

Komunikazioak barne hartzen du hitz egitea, entzuteak adi egotea bezala, eta mintzatzea hitzen errepikamen hutsa bihurtzen denean, burrunba besterik ezin aditu daiteke. Hau ulertzeko gai baldin bagara, gure mintzatzeko modua antolatzeko gai izango gara. Kontua ez da soinu-espazio hutsa betetzea, bagarela sentitzeko asmotan. Beste zerbaiti dagokio…Probatu ezazue!

Kontu honek garrantzia handia hartzen du gure seme-alabekin hizketan ari garenean, baita jendartean ematen diren gaien inguruko elkarrizketetan ere.

Gaztea hurreratzean, so egin, ekidin, burlatu, beharra adierazi edota “bilatu” –honen adiera guztietan-, adi ibili esaten duzunarekin. Ez dut hau esaten beldur zaitezen, arreta jarri eta eman beharreko garrantzia adierazi  dezazun baizik.

Beraz, momentu horietan nola jokatu beharra daukagu?

Hemen aurkituko duzuna gogoz kontra erabiltzeko asmoa badaukazu, ez du emaitza onik izango. Ez zaizu baliagarri izango zure egiten ez baldin baduzu eta gutxiago, praktikan jartzeko trikimailu gisa soilik erabiltzeko asmoa badaukazu.

Nerabezaroa aldaketa garrantzitsudun aldia denaren premisa aintzat hartuko dugu; aldi horren helburua norberaren identitatea osatzean datza, haurtzaroan garatutakoaren desberdina izango dena. Trantsizio horretan, munduarekiko daukan ikuskera aldatzen joango zaio eta sentitzeko, pentsatzeko eta jarduteko moduak itxuraldaketa garrantzitsua jasango dute. Norbera eta mundua ikusteko modua aldatu egiten da: “begirada”-ren garrantzia sartzen da jokoan.

Bere begiradak, ordurako, zurearen zati handi bat hartzen du barne. Zuregandik ikasten dute. Batez ere, zu zeu zarenagatik eta ez soilik esaten duzunarengatik.

Zure gerizpearengandik ikasiko dute; itxi gabe dituzun esperientziengandik, zure beldurretatik, zure itxurakeriengandik. Baina, batez ere, beraiekiko daukazun maitasunarengandik ikasiko dute, hitzetan soilik azaltzen ez den horrengandik.

Zure lanabesen artean “topaketa” kontzeptua eranstea eskatuko nizuke. Nire aburuz, topaketak, irekitzea, jakin-mina eta arreta jartzea hartzen ditu aintzat. Hirukote hau sentitzen baldin baduzu, zure prestutasuna benetakoa izango da mutil edo neskatoarekin kontaktuan jartzean. Hark sentituko du…eta laguntzen ari zarela badaki. Intentzioa, prestutasuna, afektua baloratzen dituzte eta zuk tresna horiek eskuragarri dauzkazu, konturatu ez arren. Ez da hala?

Akatsik ez egin; arazo guztiei irtenbiderik ezin dizkiezu aurkitu. Aholkatzeko ahalmena daukazun horretan, barne esperientzien igorle izan zaitezke, eta, hauengandik jaso duzun jakituriaren laguntzaz, ohartarazi ditzakezu (arrisku posibleak, nerabezaroari dagozkion egoera emozionalak…). Hala ere, banako bakoitzak bere bidea eraikitzen du eta gurasoak lagun gisa jardungo dute, eta ez kartografo bezala.

dialogando con mi hija/o - 2
dialogando con mi hija/o – 2

Lagundu ahal izateko forma egokian egotea beharrezkoa da, beraz, auto-berrikuste bat egitea egokia litzateke. Laguntzaile denak “hitza ematea” zer den ikasi behar du, baita hitz horiek “esan nahi dutena” zer den ere (egia absolututzat ezer eman gabe “dena dakit bizi izan dudalako”). Laguntzaileak hausnarketa erraztuko du, errespetua, lasaitasuna. Eta sarritan, besarkada bat. Azken honetarako ezta, hitzak ez dira beharrezkoak, edo, agian bai.

Bilatu, galduta baitago. Sarritan egin. Bere bizitza inguratzen duen horrekiko interesa azaldu. Humore eta algarak elkarbanatu. Barkamena eskatzen ikasi, beti ere beharrezkoa denean; eta gazte sendo eta indartsua izan dadin ahalbidetuko duzu.

Haurtzaroa eta pornografia?

Har ezazue agur bero bana blog-eko jarraitzaile guztiok.

Formakuntza interesgarri batetan izan gara egunotan, zenbaitetan, eguneratzea garrantzitsua baita; interesgarria eta beharrezkoa izan da. Konpainia onean egon gara, gainera. Atsegin handiz egiten dugu topo beste profesional batzuekin, hauen esperientziak aberasgarri egiten baitzaizkigu. Lan eremuan perspektiba mantentzen laguntzen didan bultzada horietako bat da hau. Formakuntzan jorratutako gaia “Erotika 2.0: zibersexua, sexting-a eta nerabezaroan ematen den intimitatearen pornografizazioa” izan da. Ikastaroa, Gazteen Euskal Behatokian antolatu da, Gasteizko EMAIZE Sexologia Elkarteko Raúl Marcos Estrada-ren eskutik, giro apartean. Eta merezi izandako sentsazioaz baliatuz, hausnarketa pertsonal bat banatu nahiko nuke.

Guraso bezala, haurrak edozein mehatxurengandik babesten ahalegintzen gara, jakin badakigulako batzuetan, gazteek, teknologia berrien erabilpen desegokia egiten dutela. Ondorioz, teknologia berriak satanizatzen ditugu eta sarrera blokeatzea hautatzen dugu, babesaren izenean. Baina, zer lortzen ari gara guzti honekin?

“Haurtzaroa eta pornografia?” irakurtzen jarraitu

Ez dut nahi nire seme-alabek sufritzerik

“Ez dut nahi nire seme-alabek sufritzerik” Esaldi hau entzun ohi dugu Zeuk Esan zerbitzuan sartzen zaizkigun deien artean.

Esaerak esaera, “nerabezaroa denborarekin sendatzen den gaixotasuna” dirudite  askok, nahiz eta gaixotasunetik gutxi izan.  Adin xelebre horietan, gorputz eta burmuin eraldaketa hura beharrezko aldaketa baita, gerora begira bizitzari begietara begiratzen ikasteko.

Nortasun berri horren lehen zirriborroa diren gaztetxo hauek, etxe barrukoa itogarria, gogaigarria egiten zaie sarritan, eta trantze horren eskutik etxeko atetik kanpo begiratzen hastea erakargarria egiten zaie; bertan, kalean irtenbideak aurkitu nahian, kanpokoa beti omen da barrukoa baino hobeago. Orduan, nola elkarrizketaz mintza iheska doan errebelde hezigaitz bati? “Ez dut nahi nire seme-alabek sufritzerik” irakurtzen jarraitu

Mugak heziketan?

 

20.mende hasieran, psikoanalisiaren aita izan zen Sigmund Freud-ek, “ “maiestate haurra” bezala izendatu zuen haurraren izaera, eta baita amak oroar umearekiko duen babes osorako jarrera ere, non har eskatu negarrez, deidarka edo penatan, eta amak betetzen duen, sarritan, ez duena ere emanez. Hasieran haurra plazerraren printzipiora lotua dago, edo errazago esanda, bere beharrizanak betetzea du helburu, nahi eta nahi ez.

Haurraren berehalako bulkadaren asetzea modulatzen saiatzen garen neurrian, hezilan sendoa errotzen ari garela esan dezakegu. Irakatsi egin behar zaio defendatzen bere barrutik datorkion mugagabeko pultsio horren aurrean. Itxaroten irakatsi behar diogu, eta geldiro barneratu behar du dena ez dela posiblea, ez eta gomenigarria ere.

Haurrak badu esklusibotasunaren beharra. Sostengua eman  behar diogu, maitasuna, lasaitasuna eta geldiro, geldiro ezetza ere bizitzen erakutsi beharko zaio. “Mugak heziketan?” irakurtzen jarraitu

Gurasoen aurkako indarkeria

 

Gure blogga jarraitzen duzuenoi agura luzatu ondoren, gaur Agintzari GEKooperatibak  Roberto Pereira Terceroarekin egindako elkarrizketa partekatu nahi dizuegu. Pereira Tercero jauna psikiatra da eta “Euskadi eta Nafarroako Familia Terapia Elkargoa-ko” eta“Euskarri-ko” (Gurasoen  kontrako indarkeria Formakuntza eta Esku-hartzerako Zentroa) presidentea da.

Familia Politika eta Aniztasuneko Zuzendaritzak daukan Gurasotasuna web orrian topa dezakezue elkarrizketa osoa. Beste gauza batzuen artean gurasotasunari buruz hitz egiten du, hazkuntza eta heziketan sakonduz.

Web orriak dauzkan elkarrizketak, ikerketak, artikuluak eta han  aurkezten diren jardunaldiak ere interesanteak dira. “Gurasoen aurkako indarkeria” irakurtzen jarraitu

Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu

Gaurko pos honetan  proposatzen dizuedan gaia lehengo egunean argitaratutakoarekin (maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei) zerikusia du.

Egoeran sartuta: Banaketaren ostean, noizbehinka, seme-alabetariko batek eska daiteke ama edo aitarekin bizi nahi izatea.

Sarritan, batez ere nerabezarora iristean eta ohiko bizipen gorabeheratsuak gorpuzten zaizkiela, gurasoek ez dute erraz asmatzerik nola joka behar duten  gazteen berehalako exijentzien aurrean.

Banaketen harira, ahuleziak agirian geratzen dira. Batzuetan nagusien arteko ikusiezina, besteetan seme-alabak gurasoekin izan ditzaketen arazoak begi bistan gera daitezke. “Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu” irakurtzen jarraitu

Maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei

Agurrak gure blogera eta blogeroei!!

Zeuk Esanen dei anitzak jaso ohi ditugu, bateko eta besteko galderak mahaigainean jarriz.

Adi entzun, esaten digutena ulertzen saiatu eta nolabaiteko sostengua, irtenbidea edota hausnartzerako unea eman, hartzeko erabakiak garbiago izan daitezen. Gure lana informazioa eta aholkularitza ematea izan arren ez dugu makila magikorik.

Taldea osatzen dugunok, aspaldiko zortzi urte hauetan, denetarik entzun dugu; batzuetan zalantzak, doluak, aurreikuspen latzak, pozak edota baita esker oneko hitzak ere, besteetan. Prestatuta egon behar gara, profesionalak baigara.

Aldiz, oraingoan nik nahi dut hartu hitza. Eta blog hau hartuko dut tresna gisa zuengana iristeko. Eta galdetzera noa  orain eta hemen: Hasieran, hainbeste  maitatu izan ziren gizaki bi nolatan pasatu daitezke  , atzean utziz bizipen haiek eta,  elkar gorrotatzera, biziki batzuetan, gainera?. Barru barruko gorrotoa azaleratuz, aldameneko haur edota neska-mutil koskor hoien bihotzean uxatu gaitza izango den izua, tristura  edota nahastura sortuz? Umeak maltzurki erabiliz, bikotekide ohia mintzeko? “Maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei” irakurtzen jarraitu

Gure seme-alabek lasai hitz egin dezakete gurekin beraien sexu nortasun edo joerari buruz?

Orain dela gutxi liburu bat irakurri dut, seme batek aitaren figura maitekiro eta pazienteki nola islatzen duen kontatzen duena. Lana bien bizitzaren zertzeladaz beteta dago. Eta bat aukeratu dut, oso ondo jasotzen duelako hezitzaile on baten egikera zuzena, gure seme-alaben sexualitateari aurre egiteko dugun moduari buruz. Honela dio:

”…Aitarekin gai horiei guztiei buruz hitz egin nezakeen, eta zuzenean galdetu, beti entzuten zidalako eskandalurik sortu gabe, lasai, eta maitagarri eta erakusteko tonuan erantzuten zidalako, inoiz ez zentsuratzeko.

Nerabezaroaren erdian, (…), arrarotzat jo nuen zerbait gertatu zitzaidan, urtetan oinazea ekarri zidan zerbait. Ikasgelako kideen genitalak ikusteak eta
haien jolasek berotu egiten ninduten, eta ni, horregatik, maritxua nintzela pentsatzera iritsi nintzen itota.

Aitari kontatu nion, beldurrez eta lotsaz beterik, eta berak erantzun zidan, lasai eta irribarretsu, oraindik goiz zela jakiteko, itxaron egin behar nuela munduaren eta gauzen gaineko esperientzia gehiago izateko. Nerabezaroan hormonaz hain beterik gaudela eta dena izan
daitekeela eszitatzeko motibo, (…), baina horrek ez zuela esan nahi ni homosexuala nintzenik. (…) argitu nahi izan zidan, (…) horrek ere berez ez lukeela garrantzi handirik izango, baldin eta nik zoriontsu egingo nindukeena aukeratzen banuen, nire sakoneko joerek adierazten zidatena, gizakiok ez diogulako jaiotzez daukagun izaerari kontra egin behar, edozein izanik ere, eta homosexuala edo heterosexuala izatea eskuina edo ezkerra izatea bezalakoa zela, bakarrik ezkerrak eskuinak baino pixka bat gutxiago zirela, eta neure burua homosexualtzat agertuz gero eduki nezakeen arazo bakarra, eramangarria bazen ere, nolabaiteko bazterketa soziala jasatea izango zela, gurea bezalako hain ingurune makurrean.

Baina, aldi berean, axolagabetasuna eta harrotasuna lotuta, diskrezio eta eskandalu dosiak baliatuz gobernatu zitekeela, eta batez ere, umorez, bizitzan gertatu daitekeen gauzarik txarrena norbera dena ez izatea delako, (…), eta, ohartarazi zidan, edonola ere okerrena, beti, nortasuna gehien suntsitzen zuena, itxurakeria eta disimulua zirela, gaitz simetriko horiek, ez garena adieraztera edo garena ezkutatzera eramaten gaituztenak. Bi horiek zorigaitzerako errezeta seguruak direlako…”.

70eko urteetan horixe erantzun zion Hector Abad aitak Hector Abad semeari eta, orain, 40 urte igaro eta gero, ondo legoke geure buruari galdetzea gure seme-alabei zer erantzuteko gauza izango ginatekeen horrelako zalantzarekin gugana etorriz gero.

Argazkia hartuta: Sanarte

Zeuk Esan Telefono Zenbakia, Zer da?

Agur bero bat gure bloga jarraitzen duzuen denoi.

Gure eremutik kanpo izandako ezbehar teknikoen ondorioz, eta, jasandako geldiunearen ondoren, (irrikan geunden hau esateko!) Berriz ere bueltan gara!!

Askok galdetu duzue isilunearen zergatiaren inguruan, eta zerbitzuak jardunean jarraitzen ote duen.

Eraso informatikoa izan dugu, blogak hondatuta zeuden eta bai, zerbitzuak bere jardunean jarraitzen du.

Galdera horiei dagokien erantzuna, beraz, Bai da; orain arte bezala, egitekoak egiten jarraitzen dugu, betiko betebeharrak burutzen. Zer den betikoa? Hemen duzue azalpena.

Zeuk Esan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzazko telefono zenbakia dugu, Haur eta Nerabeei zuzendutakoa, batipat; Adingabekoen telefono zenbakia, alegia. Zenbait baldintzek ahalbidetu zuten honen sorrera.

Alde batetik, Otsailaren 18ko, 3/2005 Legeko 42. Artikuluak dioenari erantzuna emaneteko: Haur zein Nerabeei Arreta eta Babesa eman behar zaie, hauen eskubidea baita informazio telefoniko zein elektronikoa bideratzen dituzten zerbitzuei, doako sarbidea izatea.

Bestetik, Europar Legebiltzarreko Gizarte-Gaien Txostenaren ondorio gisa, zeinak, 2010ean, haur eta gazteen gaiei erantzungo zien 116111 telefonoa abian jarri zuen, Europar Batasuneko herrialde guztiak erabaki honen jakitun eginik.

2010eko urriaren 5an hasi zen, beraz, zerbitzu honen ibilbidea, komunikazio esparru desberdinak agerian utziz: 116111 zenbakian arreta telefonikoa, Zeuk Esan webgunea, Sare Sozialak, YouTube kanala, Zeuk Esan Aldizkaria eta heldu zein gazteentzako blogak, parte hartu nahi duen ororentzako askatasun osoa bermatuz.

Hauekin batera, psikologia eta gizarte hezkuntzan adituak diren langileekin egiten dugu topo; talde hau da aipatutako tresnen erabilpena eta hedatzea sustatzen eta bermatzen duena.

116111aren bitartez, galdekizun sorta zabal bati ematen diogu erantzuna. Askotariko gaiak dira, horien artean eskola jazarpenarekin loturikoak, berdinen artean edo familian ematen diren harreman-gatazkak, gai afektibo-sexualak, autoestima arazoak, bakardade sentimenduarekin loturikoak…

Sufrimendua handia izaten da batzuetan; bestetan, kezkak hitzetan jartzearen beharra, beste aldean norbait entzuten dagoela jakitearen lasaitasuna. Beldur eta zailtasunak gainditzeak ematen duen poztasunarekin egin dugu topo, eta, baita burutzen dugun lanarekiko esker onarekin.

Gorago adierazi bezala, blogak, adierazpen eta parte-hartzerako gune askeak dira; hauetan, zuen baimenaz eta anonimatu osoz argitaratutako gertakizunak ematen ditugu aditzera. Bestetan, zuona edo gureak diren hausnarketen berri ematen dugu, hemen entzuten ditugunak askotarako ematen digu, eta.

Gogorarazi beraz, 11611 telefono zenbakia eta blogak, zuen txokoak direla eta edozein argibideren beharretan, 116111-era deitzera animatzen zaituztegu!!