Gure blogga jarraitzen duzuenoi agura luzatu ondoren, gaur Agintzari GEKooperatibak Roberto Pereira Terceroarekin egindako elkarrizketa partekatu nahi dizuegu. Pereira Tercero jauna psikiatra da eta “Euskadi eta Nafarroako Familia Terapia Elkargoa-ko” eta“Euskarri-ko” (Gurasoen kontrako indarkeria Formakuntza eta Esku-hartzerako Zentroa) presidentea da.
Familia Politika eta Aniztasuneko Zuzendaritzak daukan Gurasotasuna web orrian topa dezakezue elkarrizketa osoa. Beste gauza batzuen artean gurasotasunari buruz hitz egiten du, hazkuntza eta heziketan sakonduz.
Web orriak dauzkan elkarrizketak, ikerketak, artikuluak eta han aurkezten diren jardunaldiak ere interesanteak dira.
Baita argitaratzen duen aldizkarira harpidetzeko gonbidapena ere luzatu nahi dizuegu, aldian-aldian gurasoentzako gai oso interesanteak aurkitu ditzakezue eta.
Bideoen artean, Roberto Pereirari egindako elkarrizketa topa dezakezue .Bertan gaur egungo gurasoen aurkako indarkeriataz hausnarketa egiten du.
Baina zergaitik “Gurasoenganako indarkeria”?
Indarkeri mota hau nahiko berria, gogorra eta handitzen doan fenomenoa dala esaten digu, azken hiru hamarkadetan gizartea eta familietan aldaketa nabarmenaren ondorioz eta orain arte ezinezkoak zirudien egoerak agertu direlako.
Roberto Pereirak gurasoen kontrako indarkeria sortu baino lehen, familian seinaleak aurkezten direla dio, eta seinale hauek ikusiz gero posible omen dela nolabaiteko lanketa bat garatzea, prebentzioaren haritik. Gainera dio “baita behin sortua badago ere posible da berregokitze bat, familiaren egoera onera moldatzeko bideak baitaude“
Berriz bideo interesante hau ikusteko gonbidatuz gain, produkzioa Agintzarik dituen helburu hedatzailea eta pedagogikoen artean kokatuta dagola azaldu nahi dizuegu.