Gurasoen azalean jarri beharko…

Atentatu izugarri baten lekuko izan da Norvegia joan den ostiralean. Hainbat biktima ondorioz. Hain ezohikoa den gertakari honek shock egoeran utzi izan ditu denak herrialde honetan, sinetsi eta ulertu ezinik.

Nola ez bada bortizkeria horren ondoren joan direnekin oroitu? Nola ez bada beraien familiekin? Gogorra izan beharko hil diren etxekoen azalean jartzea. Nolako  amorroa eta inpotentzia…,nolako hutsunea eta etsipena biziko dute hauek?

Bestalde, ez da samurra izango triskantza bera sortu izan duen gurasoen sentipena. Ez da gozoa izango, ez. Honen harira, egunotan iturri batzuk jaso dute sarraski egilearen aitaren erreakzioa. Gizon honek nola eduki behar zuen barrua esan zuenean semeagatik :“inor hil orduko, hobe bere buruaz beste egin egin izan balu…”.

Nahiz eta kasu hau markatik kanporakoa den, jakin badakigu eguneroko bizitzan gurasoek hainbatetan pairatzen dituztela seme-alaben akatsen ordaina. Erantzule sentitzen dira aita-amek seme-alaben jokaerekin, eta atsekabea mingarria bihurtzen denean errudun sentitzen dira gehienetan.

Ama, irakasleak begitan hartu nau!!

El Profe me tiene Manía“…Aizan! Dirudienez matematikako irakasleak begitan hartu omen du nire semea. Ez dakit zer dela eta, nire semea ez baita batere zaila traturako. Hori bai, ez da isilik geratzen den horietakoa, zer do zer gaizki iruditzen bazaio. Berba egiten du, bere iritzia emanez; ez baikaude diktadura garaian…Zer pasatzen da irakasle honekin? Elizan egongo balira bezala portatu behar al dira ikasgela bertan?. Entzun iezadazu neska !!! zer egin behar dut irakasle honen portaera salatzeko?Nire semea ikaratan baitago eskolara joateko eta hor dabilkigu denak suspendituko dituenaren ikaraz…”

————————————–

Ba, bai: 116111 telefonoan inoiz izan ditugu honelakoak. Gurasook agian arinegi epaitzen ditugu irakasleen alegiazko portaera traketsak, berauen ikuspuntua kontutan hartu barik, edota gure umeena soilik hartuta.

Guraso hauek irakaslearekin hitz egitera joan daitezen aholkatuz gero, sarri askotan ezetzaz erantzun  ohi digute. Kontua zera da: sarritan ume horiek bere partea izaten dutela salatzen dituzten gertaeretan, eta bere gurasoek ez baldin badoaz irakasleen ikuspuntua ezagutzera, tirabirak zakartu egin daitezkeela etengabe.