Gurasoen azalean jarri beharko…

Atentatu izugarri baten lekuko izan da Norvegia joan den ostiralean. Hainbat biktima ondorioz. Hain ezohikoa den gertakari honek shock egoeran utzi izan ditu denak herrialde honetan, sinetsi eta ulertu ezinik.

Nola ez bada bortizkeria horren ondoren joan direnekin oroitu? Nola ez bada beraien familiekin? Gogorra izan beharko hil diren etxekoen azalean jartzea. Nolako  amorroa eta inpotentzia…,nolako hutsunea eta etsipena biziko dute hauek?

Bestalde, ez da samurra izango triskantza bera sortu izan duen gurasoen sentipena. Ez da gozoa izango, ez. Honen harira, egunotan iturri batzuk jaso dute sarraski egilearen aitaren erreakzioa. Gizon honek nola eduki behar zuen barrua esan zuenean semeagatik :“inor hil orduko, hobe bere buruaz beste egin egin izan balu…”.

Nahiz eta kasu hau markatik kanporakoa den, jakin badakigu eguneroko bizitzan gurasoek hainbatetan pairatzen dituztela seme-alaben akatsen ordaina. Erantzule sentitzen dira aita-amek seme-alaben jokaerekin, eta atsekabea mingarria bihurtzen denean errudun sentitzen dira gehienetan.