Bere semeaz kezkatuta zegoen ama batek esan zidan.
Egia da bai, nerabeen ezaugarri nabarienak ez direla konstantzia eta oreka, baina ama honen semea “gehiegi” ardaratzen omen da bere etxeko eginbeharrez. Berandu irtetzen da etxetik bere logela txukuntzeko, garai bateko amek egiten zuten bezala, edota ez omen da oheratzen lanak bukatu aurretik nahiz eta beranduegi amaitu, etabar.
Emakume hau kezkatuta agertzen zitzaidan , bere semearen ohitura “arraro” hauek arazo psikologiko baten ezaugarri izango ote zirelakoan.
Imagina dezaket hainbat guraso negarrez inbidiaren inbidiaz, lerro hauek irakurtzean. Zergatik nireak ez du arazo hori?, esango lukete aita-ama hauek.
Denori kezkatzen digu etxekoak. Nola bestela? Agian badaude ezeri garrantziarik ematen ez dioten tripa-zabalak ere, baina gehiengoa ez dut uste horrelakoa denik. Normalean gure seme-alaben aldaketei begira gaude gehienok, eta beraiekiko dugun buruhauste asko eta asko hortiz doaz.
Edozein “Psicología Ebolutibako” manualean agertzen zaigu “haurraren lehenego agina sei hilabetekin irtetzen dela”. Bai, baina jaikin badakigu gutxi goraberakoa dela egia hori, eta kasu askotan beranduago edo arinago irtetzen direla; hau da: tokatzen denean, jakina.
Honekin nora noa? Argi utzi nahi dut erlatibizatu egin behar direla gizakion garapeneko lorpenak. Nerabeekin ere berdin pasatzen da, zalantzrik gabe. Nahiz eta ohikoa ez den aipatutako ama honen semeak dituen ohitura “helduak”, ezin esan bada ohitura horiek normalak ez direnik, bale?
Ez ditzagun arazorik bilatu ez dauden tokian!!!
Hori bai, desberdina litzateke portaera bera lekuz kanpokoa balitz eta bere egiteko horiek ez egiteak sufrimendu nabaria sortuko balioke gazteari . Orduan kontsultatu beharko genuke profesional bat gu argi gintzan
Normala da kezkatzea seme-alaben kontuetaz, horregatik bada zalantzrik baduzue bila ezazue konfidantzazko ingurukide lagungarria bat. Berba egiteak eta bestearen ikuspuntua entzute hutsak ikara ezabatu edo murrizten digu askotan. Distantzia hartu beharra dago behar bezala baloratzeko kezka-iturria eta ondoren biderapen egoki bat asmatu.
Badakizue hemen guatuzuela 116111 an, gauza hauetaz gustura mintzatzeko.
Eta ez ahaztu seme-alabez gozatzeaz!!!