Arbuioak mugetatik haratago egozten zaitu

Gaurko pos honetan  proposatzen dizuedan gaia lehengo egunean argitaratutakoarekin (maitasunetik gorroto izatera, edo nola izorratu bizitza seme-alabei) zerikusia du.

Egoeran sartuta: Banaketaren ostean, noizbehinka, seme-alabetariko batek eska daiteke ama edo aitarekin bizi nahi izatea.

Sarritan, batez ere nerabezarora iristean eta ohiko bizipen gorabeheratsuak gorpuzten zaizkiela, gurasoek ez dute erraz asmatzerik nola joka behar duten  gazteen berehalako exijentzien aurrean.

Banaketen harira, ahuleziak agirian geratzen dira. Batzuetan nagusien arteko ikusiezina, besteetan seme-alabak gurasoekin izan ditzaketen arazoak begi bistan gera daitezke.

Nagusien arteko eztabaiden tenorean, seme-alabek badakite etekina nola atera. Sokatiran trebe agertzen dira gazteenak, bataren eta bestearen zalantzen eta erru sentipenen eskutik, irabaziak ateratzen. Horrelako trantzeetan behar izan ohi dute, batez ere, behar bezalako kontentzioa gurasoengandik.

Izugarrizko abagunea adibidearekin hezteko eta hitzen sendotasuna neurtzeko. Baita besteen iritzien aniztasuna kontuan hartu eta amore ematen ikasteko ere, beti errespetuarekin.

Bihozmina ematen dit adingaberen batek deitzen duenean haserretuta, suminduta, identifikatu ezinik sentimendu horien jatorria; beldurra eta mina hain agirian. Honelakoak gerta daitezke gurasoen pazientzian “behar baino gehiago” zirikatzen dutenean; hauek ¿ helduak?,  nekatuak eta jokoz kanpo, pozoia ahoskateko zorian; “ez zaitut nirekin nahi” esanez, akaso.

Besteetan, honako hauek: “Zure aita / ama “piiiiiiii” hori!!!,  berarekin tokatzen zaizunean ez bazaitu nahi, nirekin hemen ez zara geratuko …”

Zer sor daiteke honakoetan gazte horren bihotzean? Ez naute maite…

 

Irudia: Eduardo Granizo (Flcikr – CC)