Zer egin talde presioaren aurrean?

Askok suposatzen duzuen bezala, Zeuk Esan zerbitzuan egunero jasaten ditugu hainbat txanka eta adarjotze. Gehienak talde giroan izaten dira, eta nahiz eta bat edo bi izan ohi diren mintzatzaile aukeratuak, nabari geratzen zaie taldearen barreen ordainean ari direla.

Gazteen artean moduak badira erabilgarri jomuga bat lortzeko beharrean, hau da: taldeko izan, bakar uneak uxatuz.

Moduak asko beraz. Aipatutakoa bat baino ez. Badaude, bestalde, denari “bai-bai-bai…” esanez talde-buruen esanetara daudenak, edo lotsaren-lots talde-mugan bizi direnak: ez barruan, ez kanpoan, ikaraz josiak.

Honelako gertakariak ematen direnean, burura dakizkiguke bizi izandako hainbat egoera. Agian ondorengo esaldiek ezagunak egingo zaizkizue:

“Nik ez nuen nahi, baina derrigortu egin ninduten”
“Ez nahiz ausartzen ezetza ematen, nire lagun izateari utziko diotelaren beldur banaiz”
“Kontrakoa esaten badiet, usteko dute koldar bat naizela”.

Egia esan, nerabezaroan nortasuna heldu barik dagoenez gero normalak izaten dira horrelako ikarak edo portaerak. Dena dela, erakutsi egin behar zaie gure gazteei EZ borobila esaten modu egokian.

Lehenik zaila egiten da, zeren denboraz mamitutako beldurrak indartuta daude gure baitan, baina urrats hori eman ostekoak errazagagoak irudikatzen zaizkigu gure begi bistan; ahaltsuagoa sentitzen garen einean.

Badaude hiruzpalau trikimailu segurtasuna lortzeko bidean lagungarri egingo zaizkienak:

  • “EZ” argi eta ulergarriaz erantzutea, da nik gustukoen dudana.(“…ez, eskerrik asko. Nik ez dut hori hartuko…”). Batzuetan ez dakite EZ esatea beraien eskubidea denik
  • Aitxakiak aurkitu. “…une honetan ezin dut, zeren…”.
  • Gaia aldatu eta alternatibak bilatu. “ Uste dut hobe litzatekeea zera hau egitea…”
  • Umorez erantzun: “…Egin ezazu zuk hain onura asko baditu…”

Gauza asko daude egiteko, baina hasi zaitezkete hauek martxan jartzen. Baduzue beste irteera berririk?

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *