Badira noizbehinka legalitateari buruzko galderak Zeuk Esanen. Horren harira, nagusiki artatzen ditugun galdera batzuei emango diegu erantzuna idatzi honetan, izan dezazuen azaleko ezagutza bat gutxienez.
Pentsio eta bisiten erregimena: Banaketa baten ostean eta adingabeak tarteko, aspektu bi hauek ezinbestean erabaki behar dira epailaren bitartekaritzarekin.
Pentsioei dagokionez, emailea sala daiteke bi aldiz jarraian edota guztira lau alditan uko eginten badio ordaindu beharrakoari. Eraberean, epaileak jarri dituen bisitak ez baldin badira betetzen aukera dugu salaketa jartzeko.
Ba al dute adingabeek bisiten inguruan erabakitzerik?. Hamazortzi urtez gero ez daude derrigortuta bisitak betetzera. Gazteago direla ere eta ez badute nahi bisitetara agertu, badute hitzik eta are baliogarriago zenbat eta nagusiago izan. Adibidez, hamabi urtez geroztik beraien nahia garrantzi handikotzat hartzen da, nahiz eta ez izan erabat loturagarria.
Zer da guraso-agintea? Agingabeekiko gurasoek dituzten betebehar eta eskubideak. Konzeptu honen barne zaintza dugu, edo seme-alaben konpainiaz gozatzeko dagoen eskubidea, banaketa edo dibortzio baten ostean.
Ez ditzagun nahastu guraso-agintea eta zaintza, ez baitira gauza bera. Batetik guraso-agintea biak izango dute, eta zaintza erabaki beharra egongo da, etxe berean bizitzea supozatzen baitu. Bestalde, zaintzari izendatuta gelditzen den gurasoak ez du bikotekide ohiak baino eskubide gehiegorik, eta ondoren erabaki garrantzitsuak guraso bien artean hizketatu behar dute.
Beste batzuetan, delitu edo hutsegite arazoei buruzko kontsultak iristen zaizkigu. Kasu hauen inguruan eta adingabeez ari garenez, argi izan behar dugu bergizarteratzea dela helburua.
Hamalau urtetik berakoek ez dute inolako zigorrik jasoko, gurasoak izango direlarik beraiek egin zezaketen akatsen erantzule. Bestalde hamalautik hamasortzi bitarterakoei, kasuan kasuko, zaintzapeko askatasuna, komunitatearen hoberako lanak edo egoitzaretzea izango dira ordainean jarri ziezaieketen heziketa neurriak, neurri hauek proporzionalitatea gorde behar dutelarik egindako hanka-sartzearekin.
Besteak beste, hemengo hauek dituzue sarritan artatzen ditugun kontuak Zeuk Esanen. Gaine-gainetik aipatu ditugu eta beti egoten dira ñabardurak eta bitxikeriak kasu konkretuak iristen direnean. Horrelakoetan bidezkoena profesional batengana hurbiltzea izaten da
Dena dela, zer botatzen duzue faltan idatzi honetan? Familia Zuzenbidearen eremuan zalantzagarri egiten zaizuen kasu gehiegorik ezagutzen al dituzue?