Egoera batzuetan, gurasoei ulertezina egiten zaie beste persona heldu batzuen portaerak beraien seme-alabekiko. Lehengo egunean 116111 –an horren adierazle izan daitekeen dei bat izan genuen. Hemen duzue laburbilduta dei horren mamia.
Deilariak, bi nagusi ziren. 17 eta 12 urteko alaba biren gurasoak, hain zuzen ere. Kurtso honetan, alaba nagusiak bere herriko voleibol taldea utzi egin du, beste talde hobe batean sartzeko, gustokoa baitu kirol hau eta baita gaitasun dexente eduki ere jolalari legez.
Dirudienez, erabaki hau ez dute gustoko hartu herriko taldeko entrenatzaileak eta zuzendaritzako kideek. Alde batetik, ulerkortzat jo daiteke taldeko “izar” baten irteerak izua, desoreka, tristura edo haserrea sortzea. Jakin badakigu lehiakortasuna galtzen dutela kirol taldeek beraien izarrak kanporatzen direnean, etabar. Baina oraingoan esku joan zaie taldeko arduradunei.
Kontua da, 12 urteko neskatoak bere ahizpak nagusiak utzi duen talde berean jokatu behar zuela aurten eta ez diotela utzi. Gurasoek esan digute ez dutela jaso inolako azalpenik, eta seguru daudela mendekua izan dela. Hori egia balitz; akabo!!!!
Normala den bezala, aita-ama hauek oso haserre daude erabaki honekin, baina eragin gehien neskatoarengan izan du.
Galdera batzuk datorzkigu burura. Agian honako hauek:
Zer dela eta ordaindu behar du ahizpa gazteenak nagusiaren erabakiak sortu dituen eraginagatik?
Pentsa ahal dute erantzule horiek nolako mina egiten ari diren neskatoari erabaki horrekin?
Zeuk Esan-etik nola lagundu diezaiekegu bada guraso hauei? Batetik entzun, entzun eta entzun, hustu beharra zuten eta. Horrelakoetan belarria ipini beharra egoten da. Bestetik aholkatu, nola ez bada, ahalik eta zuhurren eta zuzenen. Honelakoetan azalpenak eskatu behar dira bertatik bertara, askotan irtenbideak asmatzen baitira hizketaren bitartez. Ezin bada, hor dago Udaletxea (herriko kirol taldeek diru laguntzak jasoten baitituzte udaletik), Voleiboleko Federazioa edo Arartekoa, neskatoaren eskubideen alde egiteko.
Aldiberean, neskatoen aldamenean egotea ezinbestekoa da, eta beste aukerarik izango ez bagenu, beste voleibol talde bat aurketzea genuke helburu.