Gurasoek, sareetan korapilatuak dauden seme-alaben aurrean

Zaharkitze programatua edo “erosi, bota eta erostea” dugu gure garaiko seinua.

Kontsumoa sustatzeko modua, nonnahi, gastu korrentea bideratuz ekonomia mugitze aldera. Gauza berriak beharrizan bihurtzea du helburu, eredu ekonomiko honek, berria dena hobea dela bumuinen barru-barruan sartzen digularik. Baina zepo maltzurra darama ideia honek bere oinarrian, hau da: ez daukagunak baino ez duela balio.

Hari horri tiratuz, ba ote gara birziklagarriak nagusiok atzetik datozen belaunaldien begietara, tekno-hizkerak gure bizi-ikuspegiaren eta eguneroko ohituren jabe egin den honetan?

Ez da lehengo bizimoduaren oroimina, non amonek eta aititek afektuz eta arretaz begiratzen genituztenekoa, hain zuzen ere. Dena den, orduan bai, gure nagusiei esleitzen genizkien baliozko jakituria, bizitzan zehar eta bizitzaren eraginez sortua, ipuin, aholku eta kontu xelebre ugaritan jakinarazten zigutena.

Berriro diot; gaur egun lehenak ez du baliorik, burua janda baitugu utilitarismo huts et ustelaz, “pitxi” berriak eskuratzeko irrika  geldiezinean murgilduta, azkenengo smarphona, tablet disdiratzuena edo ez dakit zelako tresna berria erosteko prest. Guzti hori, “erosi, bota eta berriro erosteko”.

Ez dugu erraz kontsumitzeko dugun grina nolabait  erregulatzerik, joera zital hori errotua baitugu, eta handiarazteko  bidean badira “jotafuego”lanean komunikabidee batzuk; aholkatzen baitigute kontsumitzen jarraitzeko “blackfriday” egunero izango balitz bezala, horretan omen dago poztasunaren  giltz gordea

Dirudienez kontsumoa da gaurko antidepresiboa. Gezurra baino ez da; biolentzia sortzen duen gezurra, gainera, bizitza kontsumitzera eramaten gaituena. Trantze honetan, bertatik bertarako plazerra baino ez dugu helburu; hori besterik ez. Objetu berrien jabe izateak ematen digun gorakada da gure gaurko “speed”-a, eta galbide horretan trakeztu besterik ez gara egiten, eta  baita hondatu ere elkarren artean sortzen diren bizi-uneen lurrina, zeinetan adi entzuteko ahalmena garatzen den, eta ikasi gainera gure iritziak, itxaropenak edo tristurak partekatzen.

Ezinegonak betidanik iraun izan du gizakiaren baitan, eta modu kaotikoan ez dadin adierazi gure bizi-joeretan, ezinbestekoa  ditugu ezagutzea bere nondik norakoak. Bizikidetzaren alde apostu egiterik badugu, ez ote dugu ikasi behar barrutik datorkigun egonezin baretu gaitz horri nolabaitekoa mugak jartzen?

Berdinen arteko jasarpena, edo  hedabideetan zoritxarrez ohikoa dugu“bulling” delako fenomeno hori, beti egon den arren gure artean, baditu gaur egungoak berezitasunik, besteak beste. Adibidez, eta horren harira, gaur egun nagusien esku-hartzea ez da hain erabakigarria gertakari hauek lehuendu edo ezabatzeko.

Bestalde, gurasoenganako biolentziaz ari bagara, ezin izkuta hauenganako  begirunea eraldatu egin denik, oroar, autoritas edo ikararekin zerikusia ez daukan errespetua erortzen ari den einean. Obedientzia, afektuzko errespetuaren seinu bezala, ez dago gaur egun ziurtaturik, eta ez da nabari lehenago nagusiei esleitzen zaizkien gidari gaitasuna edota jakituria, bizitzako zirrikituetatik irtetzen irakasteko.

Pantailak lapurtu die tokia gurasoei, eta baita bihurtu ere gaur egungo nerabeen gidari eta solaskide berri. Hor aurkitzen dituzte egingo ote dituzten isileko galderen erantzunak, akaso, eta baita lagun birtualak  egin ere. Hantxe  ematen dira grinez erakustera eta baita jardun ere begiratzen, monitorean begiak xurgatuz. Populartasun lasterketan buru-belarri sartuta bizi diren gazte hauek, kontabilizatu egiten dute ospea, beraien irudia modu erakargarrian erabiliz; nor baino nor.

Baina pantaila ez da jolas esparru hutsa, zepoz beteriko lurralde bat baino, non google, yahoo eta beste hainbestek monitorizatzen duten heziketa, gogoak eta gaurko gazteen sozializazioa. Aldiberean gurasook ez daukagu ideia zipitzik ere zertan diren, ez  eta zer nolako edukiak irensten ari diren.

Orain dela ez asko, bideoak jartzen genizkien etxeko txikiei. Gaur, tableta, eta ez txokolatezkoa, oparitzen diegu sar daitezen sarean, gidarik gabe eta bukaezinezko sare maltzur horretan, non begiak eta arreta preso, nahaspilatzen dituzten ziber-heziketan, ez dakitelarik bizitzako iparrorratza eta bizipoza monitoretik at dagoela.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *