Ez da 116111an jasotako deia. Aldiz, lehengunean kaletik nenbilela gertatutako gertakari batekin natortzue oraingoan
Sarritan gaurko adingabeen izaeraz eta baloreen gabeziaz mintzatzen gara helduok, bai profesionalok, bai hedabideek eta baita beste toki askotatik ere.Etengabeko matraka zaharkitu eta aspaldikoa izanik, bada bai hizketagaia helduon artean, eta esango nuke baikortasunez mintzatzeko dugun gabezia begi bistan uzten digula
“Gazteek alferrak dira!!, ez daukate inolako jakin-minik, ez balorerik…”
Pentsakera hau ez da oraingoa, ezta gutxiago ere. Aristotelesek isla zuenean idatziz bere garaikideen pentsamentuak, honela zioen: “Egungo gazteek ez daukate kontrolik eta beti daude haserre. Ez daukate errespeturik nagusiekiko, ez daukate edukaziorik eta moralik”. Platón ere bat zetorren bere ikaslearekin: ¿Zer gertatzen zaie gure gazteei? Ez die nagusiei zein gurasoei kasurik egiten. Ez dute errespetatzen legedia. Zentzu gabeko ideiak aldarrikatzen dituzte kaleetan zehar. Indargabetzen ari zaie morala. Zer izango da?
Ez da hereneguneko kontua, beraz. Baina nahi eta ez den arren, nerabe eta oroar gazteriari buruzko begirada gutxiezkoer hori, behin eta berriro errepitzan zaigu historian zehar, denboraren joan-etorriarekin loturarik izango ez balu bezala.
Ba post honetan begirune hori errefusatu nahi dugu, eta horretarako dakarkizuet istorio bitxi bat non nerabe biren portaera heldua gailentzen den nagusi biren portaera traketzaren ondoan. Bitxia benetan
Kontua zera da: 55 urte ondo pasatutako gizonezko bi mokoko hasi omen zirela kalean, batek zeraman txakurra eta haren eskubideak zirela medio.
Bapatean, Atilak harroputz deitu zion Anibali, eta honek “ostia pare bat eman baietz” erantzun besteari.A tilak berriz “ea nik ematen badizut zuri!!” mehatxatu Anibal, eta…
Alboan, 15-18 urte bitarteko lau gazte zeuden eserilu batetan trankil mobilekin, tiki-takan, jolasean. Di-da batean altxatu ziren. Hitzik esan gabe, bi hurbildu ziren Atilen ondora, eta beste biak Anibalengana joan. Trankil eta egoki, lasaitasunez, banatu zituzten, naiz eta batak paparretik kolpeta zeukan bestean eta…
“…Lasai , benga ba. Trankil, bukatu da. Benga lasai zu, ala tranquil tio…”
Portaera eta hizkera hobezinarekin, izugarriako errepasua emanez helduei, hauek agresibidade maila gutxitu egin zuten, eta azkenik bakoitza bere aldetik joan zen berba izorrak alde batetara utzita.
Gazteek bueltatu ziren eserilekura, eta ezer gertatu izan ez balitz bezela, beraien ziber-jolasekin jarraitu zuten; ez dakigu gertatutakoa washapetik kontatzeko edo …
Erabat gustatu zitzaidan gazteen portaera, baina ez gutxiago inguruan zeuden helduen artean sortu zen elkarriaketa..
“Gazteak direla eta ez direla!! Begira orain ere nork eman duen ilkasgaia!!”
Gogora ezazue gaurko kontaketa, norbait kexuka entzuten duzunean gazte guztien harira. Baikorrak izan gaitezen!… edo ahaztuta omen dugu nolakoa izan genuen nerabezaroa, eta nolako mina egiten ziguten “garrantzia gabeko” komentario batzuk.