Pentsarazteko txokoa

rincóndepensar - pentsaraztekotxokoaBetidanik,  interesgarritzat jo izan dut iraskaskuntza. Garai batean bide hori jorratzeko grina piztu zitzaidan, baina psikologiaruntz bideratu nituen nire pausoak, eta arrasgero ez naiz sekula damutu hartutako erabakiaz. Dena dela, maisu edo iraskale ikasketak burutu ahal izatea, benetako luxua dela iruditzen zait. Ume baten garapen-bidean eragin baliogarria edukitzeak, erantzukizun handia darama, nahiz eta aldiberean, izugarrizko pizgarria den.

Pentsatzen dut eskolaz formakuntza eremu bat izango balitz bezala, eta ez informazio iturri soil modura. Familiaren lana ordezkatu ez arren, haren jarraipidean ahalegintzen dena, hain zuzen ere.

Nire lana dela eta, hezkuntza ereduez eta irakasleen lanaren inguruan hausnarketa egitea tokatu izan zait sarritan. Bidean zertxobait ikasi izan dut, eta baditut gai horren inguruan jorraturiko ideia batzuk, batez ere, egin behar ez direnen harira.

Hori dela eta, nahiko nuke gaurko idatzi honetan heziketa metodología zehatz bati aipamena egin. Ez dakit zenbateraino egon zezakeen zabalduta metodo hura, baina behin baino gehiagotan izan dut beraren berri, eta zer pentsatu ematen dit.

Atzo bertan profesional batek deia egin zigun gure 116111 telefono zenbakira, aholku eske, 4 urteko ikasle “bihurri” baten portaera nola bideratu ez baitzekitela. Aipatu zidan “ez dakigu zer egin, beti baitago bere ikaskideak jotzen eta molestatzen”.

Umeari buruz egin nizkion galderak, haren portaeraren testuinguruari buruzkoak edota beste bitxikeriez hitzegitean, joan nintzen bada arazoaren irakurketa bat borobiltzen. Horretan genbiltzala, honako hau esan zidan:

“…pentsarazteko txokoro bidaltzen dugu, bihurrikeriren bat eginten duenean eta…”

“Pentsarazteko txokoa” metodología pedagogiko bat da, eta oroar portaera bihurriak zuzentzeko erabili ohi dena. Bertan bihurri portatzen den haurra, bazter batetara bidaltzen da…pentsatzera¡, bizkarra emanez gelakideei.

Erabat konbentzituta nago, metodo horren jatorrizko helburua, oldarkor portatzen ziren haurretan hausnarketa eta emozioen enpatia garatzea zela. Baina, nola irakatsi behar zaio haur bati pentsatzen? Esango nuke, adibidea emanez; hau da: elkarrizketan.

Umeari, lagundu egin behar zaio pentsamenduak gara ditzan, hauek ez baitaude sortuak aurretiaz. Hizketan, beraz, eta galderak eginez, erantzunak berriak eraikitzen diren neurrian. Horrela ikasiko du bere buruarekin hizketatzen edo, beste modu batetara esanda, bere bakarrizketak edukiz betetzen. Baina bazter batetara bialtzen badiozu, bere isil-hizketaren hutsunearen aurrean jarriko duzu, ez baitauka bakarune horretan hausnarketarako baliabiderik. Hutsune hori betebeharrean, errudun sentí daiteke, baina ez erantzule, eta ondorioz zuzendu beharreko jarrerak hobetu beharrean, txarreratz egin litzake.

Ez ditzagun haurrak “pentzatzera…” derrigortu, ez baitakite zer den “pentsatzea”, eta gainera, derrigortasuna ez baita biderik pizgarriena ezer onik lortzeko. Mintza gaitezen beraiekin, hausnarketarako bidean jarri nahi badiegu. Haurrak harremanean ikasten baitu, eta ez biziari bizkarra emanez.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *