- Ez dakik, aspaldia asko ukitzen da hor behean…
- Kezkatuta gaude. Gure neskatoa medikutara jalasten da beste laguntxo batzurekin., modu arraro batetan…
- Erre egiten diola hor behean, dio, eta ez dakigu zer egin…
Zer datorkizu burura goiko esaldi horiek irakurri ondoren? Gehienoi sexu jasarpenen kontua datorkigu!
Adingabeen aurkako sexu jasarpenenen ezagutzak, erabat eragozten gaitu, kontu larria eta oso itsusia baita.
Nahiz eta tratu txarren esparruan tipología desberdinak dauden (tratu txar fisikoak, emozionalak edota hutsikeria, besteak beste), sexu jasarpenarenak gordintasun berezia azaleratzen du, eta gure kulturan, besteak baino larriago izango balitz ikusten ditugu.
Tratu txarren artean, itolarritasun, beldur eta antsietate gehien sortzen duen motatako tratu txarra dugu hau, bai profesional eta bai gehiengoen artean, Gaztelaniaz, “angustia” izena erabiliko genuke ezinegonezko emozio hori izendatzeko. Horregatik bada, ume bat ikusi eta nolabaiteko susmoak pizten bazaizkigu, bere portaera dela eta, adibidez, has gaitezke irudikatzen ikarazko pelikulak eta baita urrutiegi bidaiatzen ere imaginazioaren eskutik.
Lagungarri bezala, hemen doakizue sexu abusuaren definizio eta karakterizazio bat; hain zuzen ere, BALORA izeneko protokoloak onartzen duena (kontutan izan, tresna horren eskutik egiten direla, gaur egun, adingabeekiko tratu txarren inguruko balorazioak, euskadin).
Dena dela, inolako zalantzarik izango bazenukete gai honen inguruan, edota zuon artean egoera susmagarriren bat ikusi, dei iezaguzue lasai 116111 telefono zenkari, gustura artatuko zaituztegu eta.