Bat-batean, begiak ireki eta gorputzera bueltatu nintzen, eta han “izen gabeko” izuaren presentzia sentitu. Ez nuen espero izua, eta ikaratu egin nitzen sentitzean.
Nire bihotzaren taupada azkarren premiak, ohera bertara egotzi zidan ametsetatik , non izara garbien lurrina nahastu egin zitzaidan nire ikaratutako izerdiaren usainarekin
Bi edo, gehienez, hiru segundo baino gehiago ez ziren pasatu, eta sukaldetik ama entzun nuen abesten. Egunero, etxeko lanak egin ohi zituela kantatzeari ematen zion. Bere garaiko abesti ezagunak ziren, bere gozotasun bereziarekin, abesten zituenak. Nahi gabe, amak ikararen atzaparretatik libratu nituen. Di-da batean altxatu nintzen nire ohetik eta baita salto bitan zeharkatu ere gure etxeko pasillo txikia. Sukaldera iritsi eta amaren besoetan murgildu nintzen. Bere besoetan hartu zidan eta hantxe bertan ikarak denak uxatu egin ziren, magia egin izan balitz bezala.