Ezina ekinez egina

esfuerzo - ezina ekinez eginaGaur erabat pozik nago. Pozgarria da ikustea nola doazen aurrera  gure seme-alabak, eta baita lana saiatuaren emaitzak ikusten ditugunean ere.

Lagun batzuk  hainbat udatan etxera ekarri zuten “harrerako ume bat”, eskondu egiten da aurten. Urte asko izan ziren, eta lotura afektiboa areagotu egin zitzaien guztiei. Haurra mutikotu zenetik etortzeari utzi egin behar izan zion, baina teknologia berriei esker beraien arteko kontaktoa ez zen inolaz ere galdu. Eta noski, gure mutilak bere eskontza egunerako nire lagunen familia osoa konbidatu zuen. Bizipen zirraragarria egin zitzaien nire lagun hauei

Kontatu egin zidaten eskon-berriaren ume garaia. Nolako egoeran etortzen zen eta baita oporrak bukatu ostean, zein tristea egiten zitzaion bueltako bidea hartu beharra. Zeintzuk ziren eramaten zituen opariak, eta zeintzuk ez eramatea komegarriago ziren.

“Gaizki ikusteak mindu egiten gintuen” -esaten zidan lagunak- “Bere etxera bueltatzen zenean, ez genekian nola zeuden, ez eta hurrengo uda garaien etortzeari uztiko zion, etabar”

“Bost urte egin berri zituela etorrri zen lehenik gure etxera, eta gaur hogeita bi urte mando ditu. Gradu ertain bat egiten ari da, ez baitauka dirurik gehiagora heltzeko. Gainera bere ikasketak, lana eginaz ordaintzen ditu” -harro, Bixente lagunak-

Nire inguru hurbilean begiradatxo bat botatzea baino ez daukat konturatzeko berdintasunaren kontu hori ipuin bat dela. Izugarria da  herrialde batzuren artean dagoen desberdintasuna . Han 22 urterekin aspaldi utzia dute atzean nerabezaroa, eta beraien bizitzen kargu egiten dira, nahi eta nahi ez. Ordea, hemengo batzuk ez daramate norabide berbera.

Desberdintasun kulturalak? Batzuen eta besteen arteko bizi-aukeren desoreka ?

Dena dela, egin dezagun hausnarketa sakona gai honen inguruan. Telebistan atera beharko luketeen historiak baitira hauek, hau da: ezerezetik irten eta burrukaren eraginez, bizi honetan duintasunezko non egon bat sortu dutenena, hain zuzen ere.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *