Zergatik barka eskatzea den hain garrantzitsua

Gurasoekin izan nuen eskola bilera batetan, bati baino gehiago entzun nion esaten gurasoek ez genuekeela barkamenik eskatu behar gure seme-alabei, hori autoritatea falta bezala uler dezaketelako. Baina hori ez da hórrela, inondik ere!

Barkamena eskatu - Pedir perdón
Barkamena eskatu – Pedir perdón

Seme-alabak hasiak ditugun gurasook, jakin badakigu, denbora eta eskarmendua izan baitugu lagun bide horretan, zenbaterainoko garrantzia duen errespetuak eguneroko bizikidetzan. Ez ala? Baina eraberean ohartuta gaude kontu horren zailtasunarekin, zeren aho betez diogun “errespetu” horren harira, beste hainbat balore edo ezaugarri daude lotuta: enpatia, pazientzia edo arretaz entzuten jakitea, besteak beste.

Ez da erraza eguneroko bizitza, eta, behar bada, oraindik zailagoa nerabe bat duzunean etxean, zeren garai hura erabakigarria eta konplexua baita gerora begira, eta gurasook erabat gogaigarriak bihur gaitezke beraientzat sasoi honetan.

Egia da bai, pazientzia ezinbesteko baliabidea dugula nagusiok beraiekin eztabaidan jartzen garenean, baina haiek ere martxan jarri behar izan ohi dute tresna bera ulergaitz, besteak beste, sentitzen direnean.

Hona hemen nire buruari ematen dizkiodan arrazoi batzuk barkamenaren onurak garrantzizkotzat jotzeko:

  • Seme-alabek ikasiko dute ez direla beti arrazoiaren jabe, eta erratuta egotea ez dela gabezia bat.
  • Konturatuko dira barkamena eskatzea ez dela erraza eta/baina praktikan jartzen badute sendoago sentitzen lagunaraziko diotela.
  • Zintzotasun jarrera etxean ikusi eta ikasteak, onura ordainezinak ekar dakizkioke gazteari
  • Nerabeak ikasiko du nolako garrantzia duen elkar-kontrako jarreren aurrean barkamenaren duintasunak.
  • Garrantzitsua,baita ere, onartzea besteen autokontrol galerak, eta ez horregatik “itxi atea” elkar ulertzeari.
  • Barkamena eskatzen duenak errepetua merezi duelako

Azken finean, barka eskatzen dakienak besteak errespetatzen ikasten du, eta horrek bere burua errespetatzera eramango dio.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *