Menpekotasun berriak ote daude? Orain egun batzuk “Drogas, Riesgos y Diversión” izeneko kongresu batean izan ginen, eta bertan Domingo Comas Arnau-k (katedraduna) esan zuen menpekotasun berririk ez dagoela; sintomen aldaketa besterik ez.
Modu asko daude ordenadore baten aurrean egoteko. Guraso askok deitzen digute, beraien seme-alaben ohitura berriak direla eta, hau da: etxean sartuta omen daude asko, pantailaren aurrean orduak eta orduak emanez…Baina, arazo pertsonala ote da, edo ez? Asken finean, denak egiten omen dute bizi mota hori!!
Komunikazioa eta Informazio Teknologi berriez hitzegiten dugu, Sare Socialez, Bideojolasez, Internetez, etabar. Dena zaku berean sartuta. Alde eta kontra dagoen jende mordoa dugu. Agian, biderdian egon daiteke erantzuna; hots: gehiegizko eta egokizko erabileraren artean.
Guraso hauek pairatzen ari dira bere seme-alaben portaera arraro hauek, eta gazte batzuek, aldiberean, murgilduta daude zurrunbilo erakargarri zein kaltegarri horretan. Dena dela, alarmismo asko sumatzen dugu gai honen inguruan, eta sarritan errudunak aurkitu beharrean gaude, gure amorrua eta haserrea euren gain azartzeko.
Jarrera batzuk jakinaren gainean jartzen gaituzte. Horrek ez du esan nahi arazo sakon bat dagoenik seinale horien azpian, baina komenigarria izaten da esku-hartzea. Hemen síntoma batzuk:
–Poz handia edo euforia sentitu ordenadore aurrean gaudenean.
-Zailtasunak etena egiteko, eta urduritasuna etenaldietan.
-Geroago eta debora gehiago eman ordenadorearen aurrean.
-Hutsik, triste edo suminduta sentitu sarean ez zaudenean.
-Gezurra esan etxean edo lanean, interneten ikusten ohi dituzun orriei buruz galdetzen badigute.
-Begi sikuak, buruko minak eta bizkarrekoak ere.
-Ezegoki egin jatorduak, ordenadorearengandik ez urruntzeko.
-Atentzio gabeziak norberen garbitasunean.
-Errutinen aldaketa, loan.
Hain muturrera ez iristeko, etxekoen jarrera eta heziketa garrantsitsuak dira.