Drogei buruzko txapa bat

teens

Drogen gaia seme-alabekin tratatzekotan, ona litzateke gure ikarak eta erantzukizunak kontuan edukitzea, abiapuntu hori karguan hartuz gero aholkatzaile hobeak izango baikara eta arriskuen prebentzio sendoagoa burutuko baitugu. Gure bizkarrean daramagu beraiekin mintzatzearen erantzukizuna, eta arriskuen ezabaketa hortik etor daiteke. Hori dela eta, Zeuk Esan zerbitzutik ari gatzaizue bultzatzen 116111 zenbakira deitzera, guzti horren inguruko informazioa behar baduzue
Ondoren, 16 urteko gazte biren arteko“elkarrizketa”bat uzten dizuegu. Ulertuz gero beraiek erabiltzen dituzten moduak eta kodeak, errazago egingo zaigu drogen inguruko txapa bat ematea.

Sara: Beste porru bat?! Baina txo, zer egiten ari zara? Lelotuta geratuko zara!

Dani: Zer diozu? Kontrolatzen dut eta… Tontotuta ikusten dituzunak, horrelakoak izan dira beti, eta horregatik arinago kolokatzen dira… NI lasaitu egiten naiz eta beste era batetara ikusten ditut mobidak…

Sara: Ez, ez!! Motelduta geratzen dira eta askok hitzik ere…eta hobe zeren berba egiten badute txorradak esateko baino ez da izaten eta…Ahaztu egiten dira zertan ari diren, gauza arraroak pentsatzen dute. Ez iezadazu esan ezetzik, zeren denok hasten zarete porrito batekin eta begira orain…: egun guztia jokoz kanpo!! Gainera, asteburuan hartu zenuen kaka hurak, babo eta ergel ipini zizun, astakirten baten moduan portatu zinen. Lotsa eta pena ematen zidan zu horrela ikusteak; ia ia istilu batetan sartu zenidan eta, askenik, nirekin ordaindu zenuen dena!!

Dani: Hasi gara matraka berarekin… Ez zen izan hartu nuenagatik. Tipo haiek txarto ari ziren gau guztian eta ez daukak horrelakorik zertan jasan behar. Amorratu egin nintzen eta punto…!!!

Sara: Ez duzu uzteko asmorik?

Dani: Asteburuetan baino ez dudala hartzen…

Sara: Lehengo egunean amarekin mintzatu nintzen gai honen inguruan, eta esan zidan bere kuadrillan batzuek porroekin hasi zirela eta gero beste gauza batzuk probatu zutela, eta hori dela arriskutzuena. Bere lagun asko, urruntzen joan dira kontu honegatik, edota bakarrik gelditu paranoiak direla eta. Beste batzuk, antsietateak edo depresioek jota ikasketak utzi zuten edo dirua erraz aurkitzeko bidean nahastu omen ziren. Eta jakin ezazu 40 urte baino gehiagoko horiek, oraindik “asteburuetan bakarrik hartzen dutela”. Beste batzuk sorte gaiztoagoa izan zuten, eta ez pentsatu heroinaren erruz …ez, ez; bat tripi txar baten eskutik joan omen zen…Beste batek gorputza erdia geldirik dauka. Denak daukate zeozer, eta bat ere ez omen dago osasuntsu

Dani: Zure ama seguru pasatu egin dela, zuri ikara sartzeko. NI zurekin ez naiz sartu eta utzi bakean txorrada hoiekin…

Sara: Ni ez naiz zurekin pasatzen. Ez bazaizu gustatzen izorra hadi!! Zuri ez dizute argi berba egiten edo?

Dani: Pentsatzen dute probatzeko gogoa sartuko zaidala, horretaz mintzatzen badira nirekin. Etxera daramazkidan begiak nabarikoak izango dira, baina ez ikustearena egiten dute, eta “bestea”-renaz ohartu ere ez dira egiten, ondo baino hobeto eskutatzen baititut…Gainera, uzteko pakean diotsut…! KIrola egiten dut, eta hartzen dudan kaka apurra izerditan doa. Ni ez nago ezertan harrapatuta…Zenbat jente ospetsuk egiten du eta hor daude, beste barik!!. Zure amak, kalean botata dauden lau katuren kontuak atera diskizu platerera. Eta ez eman txapa gehiagorik, zeren askenean paso egingo diot zurekin gelditzeari, beti baizaide txapa berarekin…