” Zer urduri nagoen !!Zenbat gauza ikasi behar ditut eta zenbat lan aurretikl!. Ez daukat denborarik. Zer egingo dut?. Zertarako egingo dut hainbeste ahalegin ? Ez daukat astirik eta gainera nire gurasoak beti nire atzetik, ikasi egin behar dudala gehiago, mugikorra uzteko, ordenagailuarekin berdin. Kaka zaharraaaa!!”
Luis, 15 urte
————————————————————
Kurtsoaren amaiera benetan sasoi txarra da hainbat eta hainbat ume eta gazteentzako. Kurtso osoko nekeaz gain, udaberriak ere bere eragina du, eta hain nekatuta daude!!. Udako oporrak gainean, azken ebaluaketa erronka bezala. Hainbat eta hainbat ikasleentzako maiatza eta ekaina bukaezineko aldapa bihurtzen da.
Batzuk ez dute lanak behar bezala eraman eta hauek pilatzen ari zaizkie. Beste batzuk, nahiz eta oroar emaitza onak euki, azken momentuan larritu egiten dira gauza asko eta denbora gutxi baitago.
Ikasleen artean, badaude konfiantzarekin eta orain arteko emaitzak kontutan izanik,erosoago plazaratzen direnak azken txanpa honetara. Baina ezagutzen ditugu tripa-zorriak dantzan izaten dituzten asko, ikas-gelatik sukalderako bidea gastatuta, ezinegonak jota, gelako aulkia elektrizitatez betetzen ohi zaie.
Gainera, gurasoak beti atzetik, ikas dezaten errepikatzen, edo baita egiten ez duten lana aurpegiratzen ere . igo ezin den mendia bihurtzen zaie lana!!!.
Ikaslea dinamika ezegokian sartuta dagonean eta irtenbiderik ez duenean aurkitzen, gurasoek hurbil egon behar gara, dinamika gelditzen laguntzeko, lasaitasun puntu bat emanez.
Nahiz eta errezeta magikoak ez izan, gurasoek seme-alabekin hitzegiteko une lasaiak topatzea ezinbestekoa dirudi. Zelan sentitzen diren eta laguntzarik behar duten, galdetzea oinarrizkoa baitira.
Batzuk lasaitasun apur batekin, argiago ikusten dute erronka, eta agian ez dute gehiagorik behar. Badaude pazientzia gehiago behar dutenak. Agian hauek ordutegia eta egutegia hobeto antolatze aldera gurasoen parte hartzea ezinbestekoa izan dezakete. Plangintzan horretan ikasteko orduak zein deskantsuak argi geratu behar dira .
Bestalde, plangintza beraren berrikustea ere markatuta geratu behar da. Horrela jakingo dugu noiz egin behar ditugun doikuntzak edo egokitzapenak, kontutan izanik hauek gaztetxoekin sarriago egitea gomenigarria dela.
Gurasook, eutsi gogor kurtso amaierari !!!