Ahalik eta lasaien egon. Jakin badakigu ez dela batere erraza, baina hain garrantsitzua da!!!. Seme-alabei ezin diegu berehalakoatasunezko erantzunik eman, ez eta pentsatu gabeko jarrerekin hezitu.
Gurasoren batek, estutasunez josita deitzen digunean, lasaitasuna berreskuratzen laguntzea da Zeuk Esanen dugun oinarrizko tresna. Barrua baretzea komeni izaten da, behar bezalako hausnarketa burutu eta erabaki zuzenagoak, ostean, hartu ahal izateko. Batzuetan lortzen dugu, baina ez beti.
Inoiz, larrialdia dena, hitz egin ostean, eguneroko arazo arrunt bat bihur daiteke. Baina badaude, arazoaren aurrean interbiderik ezin dutenek aurkitu.
Inoiz mintzatu gara konponbidearen ahalegina kontutan hartzeko gai ez direnekin. Hauek, salaketa edo zigorraren guran hurbitzen zaizkigu, bateko adingabe edo besteko irakasle zein monitoreri, ordainak bueltatzeko gogoz
Hain gora-goraka azaltzen zaizkigun gurasoek, ezin izango dute inolako konponbiderik aurkitu euren urduritasunaren kargun egiteko gai ez baldin badira; edo gutxienez, guregandik laguntzen uzten ez badira.
Again semeari edo alabari gertatu izan zaion zerbaitek astoratu dezake, gure deilari heldua. Baina, izan liteke ere, semeak edo alabak kontaturikoa subjetibotasunez zipristinduta egotea, eta garbiago esanda, baita antzerki-izaeraz azaldua ere. Behin baino sarriagotan gertatu izan zaigu.
Kasu horietan, ez da komeni burugabe jokatzea. Bata da semeari edo alabari sinestea, eta bestea ez planteatzea besteek (hau da: balizko errudunak) ere izan ditzaketela beraien ikuspuntua. Ikertu beharra dago, beraz, gertatutakoa, eta biderik onena ahalegin horretarako, testuingurua ulertzea izaten da. Nola eman diren gertakariak, non egon diren, nortzuk hartu dute parte, nola hasi den, etabar. Ikertzea, hori da: gertakarien lotura konprenitzea. Horren ostean, hartu lasai erabakiok!!!, baina ez ezazue eraki ezer, ulertze ahaleginik egin orduko. Bai?
Garrantzizkoa da beraz, gure umeekiko dugun protekzionismoaren izenean, iparrik ez galtzea. Kontuan izan, ezin dugula, itsu-itsuan, beraien alde egin. Izan ditzakete erantzunkizunik hainbat gertakaritan, nahiz eta gure aurrean errugabe legez azaldu. Amarruan jausten bagara, atera kontuak!!! Txarra guretzako, trarra gure umeentzako, baina txarragoa erruduntzat jotzen ditugunentzako.
Bai, bai; testuz ibil gaitezen.Gure adingabeek nolabaiteko iskanbila, gatazka edo larriunea azaltzean, kaltetuak balira aurkezten bazaizkigu, har dezagun arnasa ahalik eta sakonen. Ondoren, has gaitezen gertatutakoa konprenitzen; zerbait ulertzea ez baita babesik ez ematea. Babesa beti, baina heziketa ahaztu gabe.