Sarritan ama-aitak etortzen zaizkit kexuka seme-alaba nerabeekin zer egin ez dakitelarik, hain arraro sentitzen baitituzte; oskol baten barrenean biziko balira bezala.
Malguak izan behar garela, zenbatetan entzun ote dugun. Begietara lasai hurbildu umea izateari apurka uzten hasia den horri; bere sasoiko ezaugarriez konturatu,. etabar.
Bai. Ezinegonez ikusten duzu inoiz, eta baita zulo hortatilk irtetzeko ezer ez duela egiten pentsatu ere. Baina jakin badakizu pazientea izaterik baduzula, agian bizpahiru arnasa sakon hartuaz lehen galdera “arriskutsu” horri gozo eta lagun ezpainetatik ateratzen laguntzeko:
“Zer duzu seme-alaba? Egunotan desberdin ikusten zaitut; zerbaiti bueltaka ibiliko bazina lez. Akaso, niri kontatzeak ez dizu dena delako hori konponduko, baina berba egitea ondo etortzen da gehienetan”
Nola ez ba? Lagunarteko liskarrak, desilusioak, maitemintze kontuak, izen gabeko nahastura edo norberarekiko sentipen kezkagarria, besteak beste egoten omen dira isiltasunez estalitako tristura huraren gibelean.
Badakaizu? Gurasook pasatuak gara garai xelebre horretatik, eta ez dugu esaterik “sasoiko kontuak” baino ez direla. Badira, jakina, baina gurea da guraso-beharra bertatik bertara egiteko ardura; eta arduratsu. Edo ez?
Ba al dute gure nerabeek gurasookin harremanak estutzeko aukerarik. Agian, badute guk ez genuen guztia, baina ba al dute guk geneukana?