Nire semea Parisen izan ostean gaur iritsi zaigu bueltan. Hainbat tokitan izan omen dira eta baita gustura gozatu ere. Naiz eta fratsesez praktikatzeari uko egin dion, lagunarteko konbibentzia praktikatu du, eta dirudienez emaitza dotoreekin.
Dutxa epel baten ostean gozo afaldu du. Begieek loaren beharrean zituela, egia aitortzeko errestazun osoz, inork galdetu barik bota du:
“Ez da batere erraza eroso egotea etengabe talde arauek ahusten dituen norbaitekin”
“Zazpi geunden gela handi batetan, eta denon artean saiatu ginen lehengo egunean gutxieneko elkarbizitzarako arauak bateratzen. Baina beti egon behar denez gauzak bere erara egin nahi dituena, ba…horixe. Tipoa aspergarria erabat, hau da: bere arropak eta zapatak toki guztietatik, mobila kargatzen bazenuen kentzen zizun, lasai asko, berena kargatzeko, etabar luze bat. Nola izan daiteke hain buru soila, eta inoren gainetik hain harro ibilitzeko gai?”
Beno, ez dago gaizki. Aurtenko urtean ikasita etorri den nerabe batekin noa oporretara. Egingo ditu bereak, baina nekez errepika lezake beste kide horrek egin dituenak. Asmo horrekin nago, behintzat!!
Beti esan dut eskarmentua dela maisurik onena, baina derrigorra baita ere, izandakoaren ostean norbaitekin partekatzeko aukera izatea, mintzatzerakoan errazago egin ohi dugu gure gertatutakoaren ondoren izan dugun ikasgaia.
Ongi izan beraz!!!