Noiz behinka honelakoekin ere etortzen zaizkigu seme-alabek; ondo daudenean errazago egiten ohi zaie bizipoza plazaratzea. Gainera, kasu hauetan, gutxiago arriskatzen dute beraien emozioak azaleratzerakoan.
Baina badute egun goibelak, guregandik urruti sentitzen ditugun horietakoak
Gure arimako ateak itxita, isiltasunaren konpaini bakarra aukeratze aldera eta keinu barrurakoez jantzita, benetako lagunei bakarrik esaten diegu esan beharrekoa. Horiekin soilik mintzatzen gara zabal eta goxo. Beraiek ez digute gogor begiratuko, ez eta behar ez ditugun hitzak aurpegiratu…
Guk aukeratzen ditugu gure aitorleak, gure hobe beharrez.
Bestalde, beraien emozioek kudeatzen ikasi behar dute nerabeek, egoki eta eraginkortasunez, ez dezaten tragu txar larriegirik nozitu. Gure aldetik, adi egon behar gara prest daudenerako, eta lasai entzun sermoiek alde batera utzirik.