17 urteko neska batek deitu digu barrua hustutzeko beharrean, amarekin izan duen harremana hizpide izan delarik.
Hobeto zegoela baina gogorrak igaro eta gero, inoiz ez baita sentitu onartua amarengandik.
Aitortza horren aurrean barruak buelta eman zidan. Ez dakit egoera berean egon litekeen inor ezagugutzen duzuen. Gurasook ,batzuetan, adierazten diegun exijentzia gehiegizkoa izan daiteke. Maitasunaren aitzakiarekin, buru-belarri, sar nahi dizkiegu guretzat eredugarri diren portaerak etabar.
“zer pena hortzak horrela izana”, “hor bada; ezin duzu argaldu eta…”, “ ez duzu zure nebak bezalako ile disdiratsua”
Mingarriak ez al dira honelako erretolikak?. Maite ditugu gure seme-alabak, baina maitasuna adierazteko modurik hoberena beraien izaera onartzea dela, uste dugu.
“zaren bezala maite zaitut; gorri, zuri,betz. Maite zaitut zu zeu zarelako, eta zaren bezala ikaragarria zara…”
“Amak ez zidan onartu nintzen bezala”. Ez da lehenengo aldia horrelakoa entzuten dudana. Seguru nago, guraso hoiek hoberena nahi izango zutela berarentzat. Agian ez zuten kontuan hartu bere hitzen zenbaterainikoa. “Hobetzea duzu…” hark, itzulpen mingarria zuen “ ez zara nahikoa” batetan, agian. Nahiko zama autoestimurako eta baita oztopoa ere harremanetarako, besteak beste.
Gurasook ikasiko bagenu “maite zaitut zaren bezalakoa” esaten. Gure seme-alabek ahal izango baligute gureganako kexuak adierazi; hau da: “epaituta sentitzen naiz; pentsatzen dut sekula ez naizela nahiko izango zuretzat…,”. Agian dena errazago izango litzateke.
Etsipen handiz aitortu zidan neskato honek bere bizipenak.
“Gogortu egin behar izan naiz. Ohartu nintzen sekula ez nintzela nahiko izango nire amarentzako, eta baita onartu egin behar nuela ere.Esan egin diot, barruan mina ematen zidan eta, baina esan nionean ez zidan sinetsi. Nire haserrealdi hutsa zelakoan zegoen…/…
“Tontakeriak” –erantzun zidan
…/… eta erantzunak berak, min gehiego ekarri zidan. Baina , esan nion behintzat, eta akaso egunen batean kontura zezake nire bizipenez, erasotua sentitu barik.”
Uste dut, honelako testigantzak bai merezi duela benetako hausnarketa bat.