Lasaitu egin nau gure gazteria eta TIC-ak izeneko artikulu bat irakurtzeak. Nire ustetan gehiegizko alarma sortua dago gurasoen artean, beraien seme-alaben alegiazko portaera arriskutsua dela eta sare sozialak erabiltzerakoan. Baina esan beharko potentzialitateak ere handiak dituela 2.0 bezala ezagutzen ari garen mundu horrek.
Ikara oro har ezesagutzan errotua dago, ez baitakigu zertan eta norekin ari diren “sarean” murgildurik ikusten ditugunean. Toki askotan irakur eta entzun ditzakegu sare sozialen erabilera ezegokiaren ondorio latzen gertakariak, etabar.
Gure ustetan larritasuna kentzeko gai honi, informatzea da garrantzitsuena . Ezagutu zer diren eta nola erabiltzen ditugun trsna hauek. Barnean sarturik arriskuak beste aurpegi bat dauka.
Artikuluan aipatzen den ikerketaren arabera, sare sozialen erabiltzaileen %90ª, 15-18 bitartekoa da. Txikitatik ikasiak dira eta ondo ezagutzen dute bide-zidor horiek, nahiz eta inoiz estropezatzen diren.
Emaitzen eskutik ikus dezakegu edadeen arabera, mota bateko edo besteko sareetan sartzeko ohitura dutela gazteek. Hari horretatik jarraituz, nerabeek Tuenti erabil ohi dute, eta 20 urtetik aurrera (gutxi gora behera), Facebook-era pastatzen dira.