Udako oporrak ia-ia hemen daude. Lagunekin egoteko aukera, hondartza, igerilekua, atsedena… Ze ondo!!

Ala ez hainbeste? Umeek eta gaztetxoek grinez itxaroten dute atsedenaldi hau, baina hainbat gurasok -sasoi erdia, gutxienez, lan egiten dutenek-, malabarismoak egin ohi dituzte, oporraldi hauean, guztiak ahal den neurrian disfruta dezaten.

Familia batzuk, diru aldetik arazorik ez daukatenek, errazago dute haien seme alabak  nahi dituzten jarduetara eroatea. Baina gehienek, direnak eta ez direnak egin behar izaten  dute oporraldia egokiz antolatzeko.

Zorionez, familia batzuetan  aitona/amonen laguntza gustuko dute. Beste batzuk konfidantzazko norbaiten laguntza kontratatzen dute antolaketa errazagoa gauza dadin.

Eskerrak, orain dela urte batzuetatik honantza, ia-ia herri guztietan, udalek adingabeentzako aproposak diren jarduerak antolatzen dituztela. Ekintza hauetan umeak eta gaztetxoak zainduta daude eta haien gustuko jarduerak egiteko aukera daukate.

Adingabeentzakako ere aukera dotoreak badira; auzolantegiak adibidez. Bai hemen , bai beste herrialdeetan egiteko eskaintzen zabala dago. Aurten parte hartzeko aukera itxita dago, baina datorren urteetara begira, martxo aldean “Gazteaukera” web orrian informazioa topa dezakezue, Ez ezazue izan dudarik, oso esperientzia aberasgarria da eta.

Gurasoek  kontutan hartu behar dute oporraldia ez dela seme alaben agenda ekintzaz beteta edukitzeko. Garai hau, batez ere, atsedena hartzeko izan beharko litzateke. Umeek zein nerabeek, kurtsoa ondo amaitu badute ala ez, esfortzu haundia eta luzea egina dute urtean zehar, eta merezia baita geldialdia hori ere, urrengo kurtsora begira  indarberritu daitezen.

Sasoi hauetan exijentzia edota ekintzak askoz ere lasaiagoak izan beharko lirateke. Ordu gehiagoren loa beharrezkoa dute eta, egunean zehar, aspertzeko aukera edukitzea ez datorkie batere gaizki, irudimena martxan jartzeko doako bidea baita gogaipena.

Udan, familian jokoak eta ekintzak konpartitzeko aukera badaukagu; herriko igerilekura edo hondartzara joan, non umeak eta nagusiak inguru esberdinean zein lasaian, elkarrekin  gozatzeko abagunea dugun.

Bero lar edo euria denean etxean eroso egon gaitezke, neguan denbora eskasiaren morrontza dela medio, egiten ez ditugun hainbat gauza egiteko, hau da: Jolasak, eta baita elkarrekin sukaldatu ere, kurtsoan zehar askok ez dute irakasteko momentu lasairik topatzen eta ume gehienen gustuko jarduera da sukaldaritza.

Baita aprobetxa dezakegu seme alabeei etxeko mandatuen erantzunkizuna partekatzen irakasteko ere, eta baita lan batzuren ardura har dezaten ere. Modu honetan, arduratsuagoak egingo ditugu , etxeko beharrak eta zaintza lanak gehiago baloratuko dituzte, haien autonomiaren alde izugarrizko lana baita guzti hau.

Herri guztietan jaiak izango direnez, gaztetxoek gauean irtetzeko eskatuko digute, eta gurasook, haien adinaren arabera  hitz egin beharko dugu, ordutegia eta egutegia adosteko. Nahiz eta jaiak edo inguruan dauden ekintzen zain dauden, udan beste gauzak egiteko aukera ere dago eta gaztetxoenei ez zaie komeni bakarrik gauez irtetzea, horregaitik etxeko ardurak, ordutegiak eta jarduerak adostea guztiontzat komenigarria dela gogoratu nahi dizuegu.

Udako sasoia ahal dugun neurrian gozatzeko, familia osoak aldaketa egin behar du, lan eta ardura-erritmoa lasaitu, konpartitzeko uneaktopatzeko bai etxean, bai etxetik kanpo.

*Irudia: Pablo Menezo (Flickr – CC)