…lanean egun txar bat izan ostean, etxeko atea ireki eta dena dago hankaz gora: txerri korta bat izando balitz bezala. Sartzen zara egongelan eta han dago zure semetxoa play stationarekin jotake. Ez du egin behar zuen lanik. Zeeeeer??? Ezpain ertzetik larri irten zaizun galdera horrek, hizketaldia ezik beroaldirako bidea irekitzen dizu. Kontrola galtzen ari zarela ohartuz, ez zara gauza eskuko frenoa tenkatzeko eta mingaina larriegi astintzean min egin diezaiokezu. Gehienetan eginaz eta esanaz beranduegi damutzen zara…
———————————————————–
Baina, umore trakets hau bilaka dezaket mintzaldi kontruktibo batean?
Hemen bide batzuk:
- Kontziente izan zure haserrealdiaz eta ez ereakzionatu amorru biziz.
- Lasaitasuna berreskuratu. Horretarako bidezkoa izan daiteke: egongelatik irten, itxaron begiak itxita, beste toki batera begiratu edo amarreraino kontatu berba egin aurretik.
- Lasaitu zarenean, erabil itzazu gertaerak deskribatzen dituzten esaldiak, eta utzi alde batera deskalificazioak eta salaketak.
- Orainean kokatu gertatutakoa, eta ez gehitu etiketa mingarririk (“penagarrtia zara…!, “alferra…”, “beti….”, “sekula ez duzu egiten…”. “horrela ez zoaz inora…”, etabar.
- Modu txarrez hitz egin badiozu, barka eskatu eta erakutsi sentitzen duzula gertatutakoa.
Zihur izango dituzula beste modu batzuk kontrolik ez galtzeko, baina kontuan izan garrantzitsuena praktikan jartzea dela, papelean ez baitu ezertarako balio.
Sorte on!!!